martes, 19 de marzo de 2013

SUMMERHILL - NEILL



Pasa den urtean, hezteko teoria desberdinak ikusi genituen klasean: teoria enpirikoa, humanistikoa, errealista, naturalista, idealista, baikorra, soziologikoa, indibidualizatua, pertsonalista eta askatasunezko hezkuntza. Guztiak ezberdinak eta gauza interesgarriekin. Ni liburu bat irakurri nuen, eta nire ikuspegia guztik aldatu zuen. Hona hemen irakurri nuen liburuaren aurkezpena eta puntu batzuen azalpena.
1959- Neill: Summerhil liburua. Ikuspuntu radikal bat umeen hezkuntzan.

Printziorik garrantzitsuena: autodeterminazioa: autoritatea ez dauka lekurik, eta bere ordez askatasuna dago. Umeei gauzak erakutsi ahal zaie, indarra erabili gabe, bere kuriositateari eta beharrei asetzek baizik.

Liburuak eskola horrek bizi izan dituen esperientzia ugarien batuketa da. Summehill eskola Inglaterran egon zen, 1921.urtean. Umeak askatasunez hezitzen zituzten, eta beraien helbururik garrantzitsuena zoriontsuak izatea zen. Askatasuna egiarekin eta argitasunarekin bat egiten du. Eskola esperimentala bezala sortu zen baina gaur egun eskola erakuslea da. Beraren eraginkortasuna frogatuta dagoelako.

Eguneroko klaseak jasotzea ala ez, ume bakoitzak erabakitzen du. Klasera joan ahal dira ala ez. Ez daukate ordutegi finkorik (bakarrik irakasleak). Baina azkenean ume gehienak klaseetara joaten dira, helduak bezala, umeak ere jakin nahi dutelako.

Arlo emozionalari lehentasuna ematen zaio, jakitea baino garrantzitsuagoa sentitzea delako.  Instrukzio berak ez dira nortasuna bezain garrantzitsua, ume bakoitzaren nortasuna eta baloreak baitira garatu beharrekoak, sormenarekin lotuta.

Autoreak esaten du, inposatzen den guztia txarra dela eta hezkuntzan ez duela emaitza onak ematen. Zapalketa gorrotoa bultzatzen du, besterik ez.

Liburuan ematen diren ideia guztiak adibide askorekin azalduta eta frogatuta agertzen dira. Eta ezagutzen dituzun istorioekin lotu ahal dezakezu ere, azkenean konklusioak ateratzeko balio dizu. Adibidez entzunda daukat, neskato bati musika asko gustatzen zitzaiola eta instrumentu bat jotzen zuela, gurasoak nola ikusten zuten neska ona zela jotzen, ordu asko esta asko sartzera behartu zuten. Azkenean lortu zutena, neska jotzea ustea izan zen, besterik ez, maitatu beharrean gorrotoa hartu zitzaion. Ez da bidezkoa! Umeari gustatzen bazaio egingo du, eta ez bazaio gustatzen, behartuz gero ere, ez dugu lortuko.

Neillek esaten zuen arrakasta lortzen zela  era baikor eta zoriontsu batean lan egiteko ahalmenarekin. Berdin du zein den zure lana. Berak nahiago zuen garbitzaile zoriontsu bat izatea, arkitekto frustratu bat baino.

Arlo asko tratatzen dira liburuan, sexua, jostailuak, maitasuna, modalak, zigorrak, erligioa, jan beharrekoa, biluztasuna… Benetan liburu honek ikuspegia eta pentsatzeko era aldatu zidala. Benetan hau eskola inklusiboa zela, hemen, ume bakoitza umea izateko aukera zuen, nahi zuena egiteko aukera, bera izateko aukera. Eta azkenean emaitzak onak ziren, hau da garrantzitsuena. 


1 comentario:

  1. ez dut uste edozeinek aukera duenik eskola hontan matrikulatzeko...

    autonomia eta autokontrola, interesgunea eta lan proiektua, zein estrategia metodologiko dira lagungarri hauek sustatu eta eraikitzeko?

    ResponderEliminar