Bi kontzeptu hauek argitzea beharrezkoa
ikusten dut. Batzuetan esanahiak korapilatsua bihurtzen direlako…
XIX eta XX. Mendeetan ez zen hezkuntza premia
bereziaz hitz egiten, hezkuntza bereziaz baizik. Zailtasunak zituzten umeak baztertu egiten ziren (ezberdinak
izango balira tratatzen zituzten). Beste eskola berezi batzuetara eramaten
ziren, edo ez ziren eskolara eramaten.
Urteak pasa ahala, ikuspuntua aldatu egin da.
Orain premia bereziak dituztela dakigu, ez ditugu horregatik ezberdin tratatu
behar, berdinak baitira, baina beste era batean aurkeztu beharko dizkiegu
gauzak. Egokitzapenak egitea da gure xede nagusia. Aniztasuna era askotan
aurkeztu ahal daiteke, eta honekin lan egingo dugu. Egokitzapenak era askotakoak izan ahal
daitezke, fisikoak (adibidez gurpil
aulki batean dabilen pertsona edo ume batentzat ingurunea egokitu), tresnak
eskuratu (adibidez, eskolan itsu bat badaukagu, braile makina bat beharko du),
egokitzapen curricularra… esan dudan moduan, era askotan aurkeztu daitezke premia
bereziak eta gure lana hoberen moldatzea
gauzak beraientzat izango da.
Gainera pertsona bakoitzak gure behar pertsonalak ditugu, irakaskuntzan
adibidez ume guztiek ez dute berdin ikasten, ez dago metodo zehatz bat… horrekin adierazi nahi dudana da, guztiok,
neurri batean edo bestean ezberdinak garela, eta hori da berdinak egiten gaituena, bakoitzak zirkunstantzia
batzuen menpe egongo da, hori bakarrik.
Horregatik bi kontzeptu hauen ezberdintasuna
hau da. Lehen hezkuntza berezia zuten umeak baztertu egiten zituzten,
berezitzat hartzen zituzten, eta eskola berezietara eramaten zituzten. Gaur egun
berriz ez, eskola inklusiboetara joaten dira, ume guztiak bezala, eta premia
bereziak dituztenez egokitzapenak egiten zaizkie beraientzat. Guztiok normalak
gara baina bakoitzak premia batzuk izango ditugu gure bizitzan.
Aguado, T. (2033): Pedagogía intercultural. Aravaca (Madrid): Mc Graw Hill.
ResponderEliminar"Los cambios del sistema educativo deben incluir cambios no solo en el curriculo, sino en todas las dimensiones del proceso: actitudes y formación del profesorado, estrategias de enseñanza, motivación y comunicación, materiales y recursos, agrupamientos y evaluaciones, metas y
normas del centro.”