Asteartean 19.00etan konferentzia batetara joateko
aukera izan genuen, hezkuntza librea zuen izenburu giza, Waldorf eskolak.
Bertan gauza interesgarri asko entzuteko aukera
eskaini ziguten, pentsatzeko era bat, hezkuntza filosofia bat, oso gauza
baliogarri eta bereziekin.
Hasteko kultura bakoitzak
hezkuntza eta umeak era batean ikusten dituela azaldu zigun Clouder
jaunak, horregatik kultura bakoitzak era ezberdin batean erantzuten du.
Lehen intelektotik hezitzen ziren umeak. Gaur egun, berriz, garrantzitsuena
maitasunaz hezitzea dela esaten du. Umeek, ez dute harritzeko eta kuriositatearen gaitasuna galdu behar, eta
ikasketak dibertigarriak izan behar dira beraientzat. Horrela bakarrik ikasitakoa esanguratsua bihurtzea lortuko dutelako.
Hezkuntza, gaur egun bizi dugun egoerara aldatu eta
moldatu behar dela esan zuen ere. Orain momentu larriak pasatzen ari ditugu,
eta etorkizuna ez dago batere argi. Horrek inseguritatea dakar. Baina gauzak
eguneratu behar dira: ekonomia aldatu da, teknologiaren
erabilpena, gizarte bera aldatu da, eta horrek hezkuntza aldaketaren beharra
dakar. Eskola umeen beharretarako dago, ez diegu etorkizunerako prestatu behar,
ez baitakigu zer egongo den gero. Baina bere gaitasunetan konfiantza osoa
jarriko dugu.
Eskola honetako curriculum-a ere ezberdina da, beste eskolekin konparatuz. Haur guztiek ikasi nahi dute, eta lortu behar duguna, jakingura hori ez itzaltzea da. Beraiek
pentsatzen dute, materia sentitzea beharrezkoa dela ikasi ahal izateko, eta
egiten duzun hori maitatzeko: ikasketa esanguratsua izateko.
Guztion oroimenean izan ditugun irakasleen oroimenak ditugu. Zergaitik? Beti gogoratuko garelako nola sentiarazi ziguten.
Ondo, txarto, inportantea, baztertuta… hori inoiz ez da ahaztuko. Hori da inportantea, gauzak egitea nola sentiarazten gaituen ere. Materiala eta ikasten ditugun gauzak sentitu behar ditugu.
Berak zion, ikasten dugun guztia liburuetan dagoela, or aurkitu daitekela, baina garrantzitsuena da informazio horrekin egiten
duguna, ez informazioa bera.
Ikasketa batzuk argitzen dute, lotan
gaudenean ere ikasten hari garela, momentu horretan egunean zehar ikasi ditugun
gauzak finkatzen eta zailkatzen direla gure burmuinean. Eta gauza
bat behin eta berriz egiteak, ikasketa prozesua indartzen du. Aldi berean, ikastea bezain garrantzitsua da, ahaztea da. Ematen diguten infomazio guztia gogoratuko bagenu, ero
bihurtuko ginateke. Ikaste prozesu on batean gauzak
ikasi -->ahastu -->bergogoratu beharko ziren.
Clouder jaunak esan zuen, Waldorf
eskoletara joaten diren umeak ikuspegi ezberdin batekin ateratzen direla
handik, eta balore ezberdinekin. Sentitzen dutela gauzak aldatu behar
dituztela, mundu bera hobetzea. Horrek hezkuntza ezberdin batekin serikusia dauka. Zertan oinarrituta? ez zuen esan baina baloreetan ulertu nuen ni.
Arteari ere garrantzia handia ematen
dieta, azkenean dena da artea. Jansten zaren modua, mugitzen zaren modua... Intelektuala bezain inportantea ikusten dute. Adierazpen
korporala adibidez oso garrantzitsua da, hitz egiterakoan eskuak mugitzeak dakartzan onurak: honek pentsamendua eraikitzen laguntzen
baitu. Horregatik umeak txikiak direnean hainbeste mugitzen dira.
Beraiek, hezkuntza sozialan eta
emozionalan sinetsi egiten dute. Umeak guztion artean eta bata bestetik ikastea
da hoberena beraien ustez. Ikasi behar duguna da, guztiok guztion beharra
daukagula, behar garela. Komunitate bat bezala ulertzen dute eskola.
Gustatu zitzaidan esan zuenean, umeak gure ondoan ipini bezain pronto nortzuk garen sentitzen dutela. Egia da sentibilitatea ikaragarria daukatela, eta horregatik maitasuna jasotzen dutenerantz joaten dira.
Gustatu zitzaidan esan zuenean, umeak gure ondoan ipini bezain pronto nortzuk garen sentitzen dutela. Egia da sentibilitatea ikaragarria daukatela, eta horregatik maitasuna jasotzen dutenerantz joaten dira.
Ondoren, burmuina oso plastikoa dela eta beti ikasi eta aldatu
gaitezkela azaldu zigun. Ikasketa prosezua ez da inoiz amaituko, hil arte egongo gara gauzak
ikasten eta garatuz. Baina beti izango gara izan ginen umea, hori ez baitigu
utziko.
Hau izan zen bota zuen
konferentzia, gauzak sakondu zituen noski. Baina hau izan zen eskeletoa gutxi
gora behera eta nik atera nuen sintesia. Teoria oso polita izan zen, eta filosofia honen alde egotea eragin zidan. Benetan
hezkuntza libre eta ezberdin baten existentzian sinesten dudalako. Bukatu
ondoren galderaren txandak ailegatu zen, hemen geundenok galderak egiteko
aukera izan genuen… ezberdinak izan ziren, eta berak erantzuna eskolako
metodologia eta praktikarekin batu zituen.
Galdera batzuk honakoak izan ziren.
- - Zein
da zure ustez, adin egokiena umea eskolarizatzeko?
- - Artista
asko (musikalari eta zineasta) atera dira eskola horietatik, kasualitatea da?
- - Eta
premia bereziak dituzten haurrak?
Galdera hau aurreko guztiarekin apurtu
zuen. Esan zuen ume horiek Waldof eskola berezietara joaten zirela, ez
zituztela hartzen, lagundu ahal ez zituzten umeak. Harritu ginen gehienok. Alde
batetik ez zait ondo iruditzen, hau ez da eskola inklusibo bat, eta beste alde
batetik momentu horretan, ulertu nuen, ez dela erraza izango ume
horiek laguntzea, premia bereziei erantzuten dien laguntza behar baitute, eta
esperimentatu ez dudanez oraindik , ez dakit noraino lagundu ahal diegun, edo
egoki prestatuta egongo garen. Argi daukat bakoitzaren zeregina dela hori, eta
norberaren inplikazio maila, ikaslearen ikuspuntutik. Zaila da 20
umeei arreta eskaintzea, erantzutea, amore ematea, kasu egitea, gauzak
argitzea, ikaskuntza prosezuan laguntzea eta gidatzea… horregatik galdera eta
erantzun hau zerbait pixtu zuen nire baitan.Bueltaka ibili ondoren nire buruan, gehiago
prestatu behar garela izan da konklusioa, ume hauei laguntzeko, eta eskola
inklusiboa errealitate bihurtzeko. Unibertsitatetik ikuspegia aldatu dela
ikusten dut, horregatik aniztasunaren eta premia bereziekin aritzen gara orain,
eta konpromisoa hartu behar dugu guztiok ume hauei laguntza egokia emateko eta
bere beharretara dena moldatzekoa, posiblea da noski.
Laburbilduz, konferentziatik bi zapore
atera nituen, gozoa eta mingatza. Alde batetik haur normala bazara, ikasketa
berezia izateko aukera izango duzu eskola horretan (beti non zure gurasoek
matrikulak ordaintzeko dirua izaten duten…) berriz, premia bereziak baldin
badituzu, eskola honetan ez daukazu lekurik ( ez integratzeko ez barneratzeko).Horregatik
berezitasun horren alde egotea, ez zuten lortu bere diskurtsoarekin. Oso polita
dana, baina jende berezientzat: dirudunak eta normatik ateratzen ez
direnentzat. Hori ez da aniztasuna tratatzen jakitea, klasismoa baizik. Esan zuen esaldi batekin geratu nintzen: QUEREMOS QUE LOS NIÑOS SEAN NIÑOS!! eta ume horiek zirkunstantzia bereziak bizitzen baitituzte, zer?
Hemendik aurrera ez dakit zertaz
hitz egin zen konferentzian, guztik deskonektatu nuelako eta ondorioz
alde egin nuen. Hezkuntza librea? Bai, baina ez hau.
"Garrantzitsuena maitasunaz hezitzea dela esaten du. Umeek, ez dute harritzeko eta kuriositatearen gaitasuna galdu behar, eta ikasketak dibertigarriak izan behar dira beraientzat. Horrela bakarrik ikasitakoa esanguratsua bihurtzea lortuko dutelako."
ResponderEliminar"gauzak egitea nola sentiarazten gaituen ere"
biak loturik hona hemen osagarria: http://issuu.com/elosuarra/docs/sumendi2?mode=window
"Unibertsitatetik ikuspegia aldatu dela ikusten dut, horregatik aniztasunaren eta premia bereziekin aritzen gara orain, eta konpromisoa hartu behar dugu guztiok ume hauei laguntza egokia emateko eta bere beharretara dena moldatzekoa, posiblea da noski." Eta gizarte mailan beste jarrera eta ezagutza bat dago.Heziketan eta hezkuntzan profesionalak izatea ezinbestekoa da, etenik gabeko formakuntza eta berrikuntza beharrei erantzun ahal izateko.
Hori da, mantendu jarrera kritikoa. Honek erakutsi dizu kontzeptuak modu zabalean ulertzeko joera handia dagoela, baina eta pertsona nola ulertzen dugu? Maturanarena dugu bioligia del amor kontzeptua; gehiago jakin nahi baduzu:
https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmcFlHOVdoTkRLRXM/edit?usp=sharing
Saiatu zaitez elkarren arteko ideiak edo sarrerak lotzen, zure ibilbidea lotuz eta esanahia emanez.