Normalizazio-printzipioa:
Printzipio honen arabera ezintasun edo minusbalitasun bat duen partsona orok, bizitza normal bat eramateko eskubidea da: bizi baldintza egokiak eskainiz, lanean aritzeko eskubidea eta aisealdiarako aukera izan behar dute beste pertsonak bezala. Azkenean moldatzea behar dute, besterik ez bizitza normal bat eramateko. Printzipio honekin batera beste bi daude: integrazioa eta inklusioa. Ezberdindu behar ditugunak, behintzak eskolan, garapen bat jasan baitu. Beste sarrera batean bien arteko ezberdintasuna dago azalduta.
- Berdintasunaren alde: Adimen urritasun guztiak tratatu ahal direnez gaur, egoera hobegarri batentzat joan ahal garela esan dezakegu. Hobekuntza hau; tratamendu, baliabide, formakuntza eta hezkuntza egokiaren bidez emango da. Beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatu arte.
- Printzipio iraultzailea: Urritasunak dituzten pertsonek, gainerako herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berdinak dituzte gizartean gaur egun. Horregatik horrela jokatu behar dugu.
- Zer da normala?: kontzeptu honen interpretazioa era askotan eman ahal da, herrialde bakoitaren ezaugarrien arabera hain zuzen. (kultura, erlijioa eta gizarteak baldintzatuko du).
- Etxebizitza izateko eskubidea: Pertsona guztiek bezala, eskubide hau daukate. Atzeratu batzuk, ezintasunaren araberaren ondodrioz beste pertsona batzuen laguntza beharko dute etxean bizi ahal izateko edo beste batzuk ez dituzte arazorik.
- Hezkuntzarako eskubidea: herrialde gehientan alderdi hau nahiko baztertuta dago, eta askoren kezka sortzen du. haur guztiak nolabaiteko formakuntza jasotzeko gai direnez, herrialde orok haur guztiei hezkuntza eskaini behar die, bakoitzaren beharretara moldatuta, eta beraien garapena sustatuz.
- Aisialdi-eskubidea: eguneroko bizitzan ematen den alderdia daukagu emen, denbora librea nahiz jolasteko orduaren eskubidea hain zuzen. Lanetik kanpo egiteko eskubidea dute.
- Tratamendu berezia izateko eskubidea: lehen azaldu dudan bezala, pertsona orok ditugun eskubideak dituzte, eta talde hauek jasotzen zuten marginazioa zuzentzea da helburu nagusia. Adimen urriko pertsonak besteak bezalako pertsonak dira funtsean. Batzuetan tratamenduak bereziak beharko dituzte bai, adibidez, eskoletan, gela bereziak antoltzen dira atzeratuentzat.
- Jarduera bereziak: bizitzaren hainbat esparrutan zenbait alor argi eta garbi bereiztea inportantzia asko du:"bizitokia", "lana" eta "aisialdia".
Normalizazioaren ondorioaz, zerbitzu adar bereziak txertatu dira gizartean. normalizazioa gure ahaleginen helburua da, eta integrazioa, normalizazioa ekarriko duen metodoa.
- Nazio batuen aldarrikapena: normalizazioa; atzeratuen eta gainerako pertsonen arteko berdintasuna azpimarratzen du, bizitzaren esparru guztietan eta eskubide zibilak barne.
nazio batuek, 1972.urtean aldarrikapena egin zuten " adimen urriko pertsonen eskubide orokor nahiz berezien deklarazioa".
Bukatzeko eta gogoeta moduan esatea, oraindik lan handia dagoela egiteko normalizazio eta berdintasun hori lortzeko, baina poliki poliki pausoak aurreruntz ematen ditugula ikusten da. Horregatik konzientzia hartu behar dugu, eta horretarako lan gogorra egin, atzeratuek ere gizarteko partaidetzat hartu ahal izateko.
Jarri hitzak...
ResponderEliminar