Bi asteetan
zehar EXPERIMENTAKZION esperientziaren partaide aktiboak izan gara. Bi ikasgai (Antolakuntza
eta EiO)eta bi klase nahastu dira, helburu konkretu batekin, taldekatze
ezberdin bat egitea, eta proiektu edo lan bat burutzea. Klasean informazio mordo jasotzen dugu,
batzuetan non kokatzea kostatzen zaiguna. Informazio horrekin lanak egitea
eskatzen zaigu. Eta hau izan da nire esperientzia pertsonala.
Aurten
klasean berria naiz. Honekin esan nahi dut, beste klasetik ez nuela inor ez
ezagutzen. Bi klase bakoitzeko nahastu ditugu. Ez nituen besteak ezagutzen,
bakarrik bistatik. Harremana ona izan da, jatorrak dira nire ikuspuntutik eta
ez ditugu arazorik izan elkarrekin lan egiteko. Erabakiak adostatu genituen, argudioak bultzatu ditugu bakoitzak
bere ideiak defendatzeko. Adibidez nire ustez hau jartzea ondo legoke,
zergaitik? Ba nik ez dut ikusten, zergaitik? Azkenean gauza guztiak adostu
ditugu eta emaitza guztion artean mural bat sortzea, guztion ideiekin.
Gustatuko
litzaidake jakitea ze irizpide jarraitu dituzten irakasleak taldekatzeko. Ez dut
uste kasuala izan denik.
Klaseko
aniztasuna nabaria da ere, hori argi dago. Adinagatik, interesagatik, klasean
duten rolagatik… hori klase eta leku guztietan sumatzen da. Nire aburuz,
klaseko jarduera hau, aniztasuna nabarmentzeko eta nola kudeatu ahal dezakegun
jakiteko erabili da. Bi ikuspegitik, kanpotik ikusita eta barrutik sentituz.
Klasean
gure iritziak eta pentsamenduak altuz esatea eskatu zaigu, zenbait erabaki
hartzeko. Adibidez: zer gertatzen da klasera lehenengo astean etorri ez
direnekin? Hauek beste talde batean jarriko dira? Atera zen erabakia, ez
zetozen bat, nik egingo nukeenarekin. Nire aburuz, hau ze nolako andereñoak
izango garen islatzen du ere.
Hasteko, hau entzutean, kurtsoan zehar etortzen diren
umeekin lotu nuen nire burua, harrera plana egiten ari garela eta… Zer
gertatzen da ume hauekin? Nola lagundu ahal diegu? Talde berezi bat eginez ez…
eta denbora gehiago emanez? Hori bidezkoa da?
Nire
ustez pertsona hauek, taldeetan sartu beharko ziren. Eginda dauden taldeetan. Horrela
besteek azaltzeko erraztasuna izango zuten, eta erritmoa gutxi gora behera
jarraituko zuten.
Etorri
ez direnei talde berria emanez gero, bi gauza gertatuko dira, klasean ez dutela
jende berriarekin lan egingo, hau da, esperientzia hau ez dutela biziko azken
finean, eta beste denbora eta giro batean egongo direla hain zuzen. Integrazioa
ez dut uste lortuko denik horrela. Beste aste bat utzi? Zertarako, helburuetara
ailegatzeko? Agian aste honetan berdina egin ahal dezakete, ordu pare bat
gehiago sartuz klasea amaitzerakoan.. hori norberaren erabakia da ez? Zenbat lan
egin behako dudan ni nahi dudan helburua lortzeko, besterik ez. Honek dinamika apurtu duela uste dut.
Beste
alde batetik komentatzea, lehenengo egunean guztiz galduta geundela, ez
genekien ondo zer egin behar genuen, bakoitza era batean interpretatu zuen egin
beharrekoa, ahotsa ezberdinak zer eginbeharrekoa agintzen zuten,eta gu zeozer
egin genuen, egin behar ez genuen zerbait. Hasieran galduta sentitzen nintzen. Asko.
Baina egoera berri batean geunden, ezagutzen ez nuen jendearekin, horregatik
hitz egiteko eta gehiago ezagutzeko aukera eskaini ziguten. Hau giroa sendotu
zuen eta atsegina zen. Gero lan egiteko orduan baikorra izan da. Gauzak egiten
hasi ginen baina feedback-a etorri zen bueltan, eta gaizki egiten ari ginela
esan zigun. Honek sentsazio txarra eragin zuen kide guztiei. Denbora galdu
genuela, berriro hastera, zergaitik ez dugu ondo egin, zer egin behar da
orduan. Ez genuen ondo ulertzen egoera. Baina berehala martxan jarri ginen eta
arazoa konpontzea lortu genuen behintzat. Hasierako ideia (eskola inklusiboa)
ideia nagusi giza ustea erabaki genuen eta metodologiaren lanarekin hasi ginen
berehala. Bi asteetan helburua lortzen ari garela uste dut, behintzat nahiko
pozik gaude emaitzarekin, eta egin beharrekoa dela pentsatzen dugu. Esperientzia
baikorra izan dela pentsatzen dut, ezberdina behintzat, eta pentsatzeko eragina
izan du. Eta norbera bere azalean sentiarazteko nola ikusten duen bere burua
egoera eta ekintza ezberdinak egiten ezagutzen ez duen jendearekin.
Bukatzeko antolakuntza
egokia izan dugula uste dut, nire puntutik ikusita behintzat ez ditut arazoak
sumatu, eta inklusibitatearen barruan lan egin dugu, muralean guztien erabakiak
eta ideiak islatuta gelditu baitira, hori da probarik argiena, naiz eta
nortasun ezberdinak egon taldean.
Azkenengo egunean, mural guztiak aurkeztea zen gure xede, baina ez dakigu nork apurtu eta lapurtu zituen taldeko batzuena. Honek amorrua sortarazi zuen taldean, ez genekien ez nork ez zergaitik, eta erantzun faltan batzuetan (edo gehienetan) amorrua eta frustazioa sortzen du. Honekin lotuta, idatzi batzuk prestatu genituen, gure ahotsa eta sentimendua azaleratu nahi genuen unibertsitate guztiari. Ohiartzunik izan zuen ez dakigu, baina behintzat adierazi ginen.
Azkenengo egunean, mural guztiak aurkeztea zen gure xede, baina ez dakigu nork apurtu eta lapurtu zituen taldeko batzuena. Honek amorrua sortarazi zuen taldean, ez genekien ez nork ez zergaitik, eta erantzun faltan batzuetan (edo gehienetan) amorrua eta frustazioa sortzen du. Honekin lotuta, idatzi batzuk prestatu genituen, gure ahotsa eta sentimendua azaleratu nahi genuen unibertsitate guztiari. Ohiartzunik izan zuen ez dakigu, baina behintzat adierazi ginen.
ez zen jarraitu prozedimenduarekin ez zelako adostusunera heldu...oporren mugan ginela.
ResponderEliminar