Integrazioa eta inklusioa bi hitz ezberdin
dituzten hitzak ditugu, horregatik ezin ditugu sinonimotzat hartu behar.
Bi hitz hauek hezkuntza premia bereziak zituzten haurrekin erabiltzen hasi zen. Badakigu lehen hezkuntza berezia zituzten umeak baztertu egiten zituztela, beste eskola batzuetara eramaten zituzten... Gero 1990ean integrazio hitza erabiltzen hasi zen, eta honek aldaketa ugari ekarri zituen.
Hezkuntza ume guztiek duten eskubide bat da,
premia bereziek dituztenentzako ere, hau da guztiok ulertu behar dugun
lehenengo puntua. Beraiek ere hezkunta
jasotzeko, laguntza, zainketa.. behar dute, bere premiei erantzuna ematen diona
hain zuzen. Honek eztabaidarako gai
bezala aurkeztu zen: premia bereziak dituzten umeak gela arruntetan
integratzearena.
Baina zer da nahi duguna? Sistema tradizionalean jarri (integrazioa)
edo sistema tradizionalean barneratu (inklusioa).
Integrazio hitza hezkuntzako arloan, hezkuntza berri bati buruz hitz egiteko
erabili zen, 1990ean. Premia bereziak zituzten umeentzat. Begirada berri honek ume guztien beharrei
eusten dio, bereizketa eta
segregazioarekin apurtuz.
Integrazio honek dakarrena hurrengoa da:
edozein gelan premia bereziak dituen ume batekin topo ahal gara, baina honek ez
du eguneroko laguntza berezia hartuko. Ere aurkitu ahal gaitezke ikastetxe
batzuk non, ume hauek beste gelatan gauden beste lan motak egiten, eta beste
umeekin bakarrik une konkretu batzuetan dauden. Integrazio hitzaren definizioa
bilatuz gero, aurkitzen duguna da: zerbait edo norbait osotasun batera parte
izatera pasatzea. Baino ez zer gertatzen da norbait hori, ez daukanean osotasun
horrekin harremana?
Gaur egun berriz, beste terminologia batekin hari
gara, eskola inklusiboaz hitz egiten da, eta ume horiek curriculumean islatzen dira. Inklusioa
barneratzea esan nahi du. Sistema horren parte izatea, baina beraiek dira errealitatera egokitu behar direnak. Esan behar dago, hitza edo kontzeptu bera oso
ondo dagoela, inklusioa hitza beraiei
garrantzia ematen diolako, baina errealitatea beste bat da, beraientzat hezkuntza
prozesua ez da oso esanguratsua, ez dagoelako beraientzako zuzenduta, beste batzuentzat
baizik.
Horregatik eskola inklusibotaz hitz egiten
denean, utopia batez hari bagina bezala ikusten dut pertsonalki, teoria oso
ondo dago, ume horiei garrantzia gehiago eman behar zaie, beraiek ere ikasteko
eta irakasteko ahalmena dutelako, betiko eskoletan egoteko eskubidea dute,
hezkuntza jasotzeko eskubidea, berdin da
dituzten premiak. Baina ikastetxea, hezkuntza prozesua da umeari egokitu
behar zaiona, ez alderantziz. Ez da batere erreza, badakit, baina lan egin
behar dugu hori lortzeko. Eskola inklusiboa garatzeko. Desberdintasunak balorea bezala ulertu behar
dugu, aberastasun bezala, eta hemendik metodologia ezberdinak sortu. Azken finean guztiok ezberdinak
gara eta era ezberdinetan ikasten dugu.
Dena den, esatea gauzak ez direla egun batetik bestera aldatzen, eta bide egokian goazela uste dut, bideo bat usten dut, non inklusiorantz abiatzen garela islatzen duen:
Lehenik bideoa destripatuko dugu, ederra benetan. (Aurrez beste zerbait idatzi dut, baina ez denez gorde ba, izurrai Gore!)
ResponderEliminarharrera egiten zieten fisiotik etortzen zen bakoitzean...amarekin batera nik ere negar egin dut.
asanbladak egiten dituzte ikastetxe honetan...
mahaiak eta lan tresnak egokituak...
irakurtzen daki eta besteak laguntzeko prest...
Zergatik joan beharko luke beste ikastetxe batera??
Bikiak direla eta non kokatzen dituzu, zein minusbalia izango lukete
http://issuu.com/elosuarra/docs/needefi?mode=window
Curriculumneko jardueran ez dute parte hartu ekonomikoki defizitarioak direlako beraien gurasoak, baina eskola komuniateak zein erantzun eman beharko luke oztopo hau gainditzeko?? Hori bai dela jarduera baztertzailea.