Praktikak egin ditudan Ikastolatik deitu
zidaten orain dela hiru aste ea Barriara joan nahi nuen beraiekin. Ez nuen
pentsatzeko astirik behar, izugarrizko BAIIII bat atera zen nire ahotik,
pentsatu gabe.
Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan
da niretzat. Irakaskuntzako gauza gehiago ikasi ditudalako, eta beraiekin
denbora gehiago pasatzeko aukera izan dudalako ere, azken finean beraiek dira gehien
erakusten digutenak.
42 ume joan dira totalean. Bi falta dira, bat
klase bakoitzeko (bikiak dira, baina banatu egiten dituzte independenteak
izateko, eta bakoitzak bere lagunak izateko), diru kontua zela eta ez dira
Barriara joan… pena bat izan da, gainera beraiek ez dute ondo ulertu, badakite
diruagatik dela, baina bost urte dituzte, eta azkenean sentitzen dutena da,
guztiok joan direla beraiek izan ezik. Pena bat. Emen aniztasun ekonomikoa
ikusten da. (Neill- Summerhill 1959- “umeek ulertzen ez
dutena sentitzen dute”). Ikastetxeak diru kantitea hileroko kuotetan banatzeko aukera eman zien, baina gurasoek azkenean ezetz erabaki zuten. Udan guztiok elkarrekin joango dira oporretan.
Beste aniztasun mota ere dago klasean, bi
atzerritar ditugu gurekin. Anai-arreba. Bakoitza klase batera doa. Mutilak Batek 7 urte ditu (eta 5eko klasean dago),
azaldu zidaten, hizkuntza ez daukatenean txikiekin sartzen dituztela, ezinezkoa
izango zen berarentzat bere adina dutenekin egotea… hizkuntza munduan dagoen
hesirik handienetarikoa baita. Beste klasean neska dago. Oso ezberdinak dira
eta bere integrazioa ere ezberdina izan da. Mutikoa integratuagoa dago klasean
(bera pasa den urtean ailegatu zen Saharatik). Neska berriz, betidanik egon da
ikastolan, baina ez du integratzea lortu, harremenetan ez da oso trebea. Umeen artean
komentarioak entzun ditut. Arrazakeriarekin serikusia dutenak (adibidez, bera ez da
hemengoa, saharakoa da, …) mespresuko hitzal batekin. Hain txikitatik ikustea ikaragarria
iruditzen zait, eta seguru kulturala dela. Hau ez doa genetikan. Pena bat da, egoera
hauek agertzea… Nabaritu dudana mutikoa
bere nortasunagatik ere hobeto integratu dela neska baino.
ikastola inklusibitatean lan egiten
dut. Ni txikia nintzenean mutiko itzu bat zegoen, eta nola egokitu zuten guztia
berarentzat oroimena dut. Gaur egun ere minusbaliotasunarekin dituzte bi ume,
eta egunero ikastolara joaten dira arazorik gabe. Beharretara egokitu dute dena
beti, ingurunea, edo beharrezkoa zena, kalitatezko premia bereziak behar
dituzten umeentzako hezkuntza eskainiz.
Andereñoekin ere asko hitz egiteko aukera izan
dut. Nola aldatu egin den egoera, beraiek
20 bat urte zituztenik hasi ziren lan egiten. Gaur egun lana bilatzea (andereño bezala) ez
dela hain erreza, eta gero eta ilunago adierazten dela etorkisuna…, nola
jokatzen duten gai batzuetan… adibidez janariekin… bakioitzak bere filosofia
du, nirea ere islatzeko aukera izan dut, nola ikusten dudan ni janariaren
kontua, adibidez uste dut, inoiz ez zaiola behartu behar ume bati ez duen
zerbait jaten. Lagundu ahal diozu jaten, esan ahal diozu gehiago jateko,
probatzeko esan, negoziazioarekin jolastu… baina behartu hitza ez zait batere
gustatzen. Jantokian andereño eta laguntzaile bakoitza mahai batean zegoen
eserita eta mahai horren arduraduna zen, eta umeekin egoten ziren, janaria
botatzen, ikusten nola jaten zuten… eta gero dena jaso behar genuen,
arduradunaren laguntzarekin. Beraiei arduraduna izatea asko gustatzen zaie,
inportanteak sentitzen direlako, eta asko lagundu didate mahaiak jasotzen eta
garbitzen. Benetan ondo pasatu dugula.
Bukatzeko aipagarria iruditzen zait
komentatzea oso polita eta inportantea
iruditzen zaidan arloa: emozionala . Umeen sentimenduak nola azalaratzen diren.
Nola sentitzen diren egoera ezberdinetan, besteekiko harremanekin… nola falta
bota dituzten batzuk gurasoak eta nola guk lasaitzeko ahalmena eta gaitasuna
daukagun. Ze nolako irudia duten bere andereñoaz. Beraientzat oso inportantea
baita. Benetan gustura egon naizela,
gauza ikasi ditudala, behatzeko aukera ikaragarria izan dut, eta barruan
sentitzeko aukera.
Neill (urtea, orria) zita egin duzulako.
ResponderEliminarsartu zaitez
http://issuu.com/elosuarra/docs/needefi?mode=window
eta begiratu zein minusbalia izango lukete bikiek??? Hori ezin al daiteke ekiditu komunitate mailan, nola lortu daiateke dirua horrelako egoerak ekiditzeko?? Noren ardura da aukerak guztientzat egotea??
Arlo emozionala: klikatu hemen. https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmTjJLNnVhVWdNaDg/edit?usp=sharing
Partehartzearen garrantzia nola zabaldu irakaslegoaren artean, nola lagun isilak hitza hartu dezan, eta berritxuak entzun dezan?? edo bakarrik irakaslearen ahotsa entzuten da?
Ikusi ahal duzunean webeko hasierako orrian zintzilikatu dudan bideoa, janaria eta elikadura oinarria garbi azaltzen digu. Hezitzaileak dituen egitekoak ikastetxeko oinarri filosofiko eta teorikoarekin eskontzen dira, eskolako esparru ezberdinetan zabalduz, harreran, jangelan, psikomotrizitatean, lo txokoan, rutina ezberdinetan... hitza eta ekintza ulertzea ezinbestekoa da eskolako bizi iraupena kalitatezkoa nahi badugu komunitateko kide bakoitzarekin.