sábado, 20 de abril de 2013

PERTSONALA ETA FUNTZIOAK

EXPERIMENTAKZION astean, muralak sortu genituen. Mural hauetan Ikastetxearen funtzionamenduaren inguruko gaiak adierazi genituen. Metodologia ezberdinak, ikuspegi ezberdinak, taldekatze era ezberdinak, ikastetxeko pertsonalen funtzioak batik bat.

Ni, sarrera honetan, funtzio horiek zeintzuk diren ipiniko ditut. Inportantea ikusten dudalako hau argi izatea.


TUTOREA:
-         - Ikasle guztiak ezagutzea bere osotasunean  eta laguntza egokia eskaini bere ahalmenak garatzeko,  beraien beharrak kontutan izanda.
-          -Ikasleen beharrak ezagutu, beraien garapena integrala (kognitiboa, fisikoa, emozionala…) lortzeko.
-          -Guraso, ume, beste irakasle, eta orokorrean ikastetxeko pertsonal guztiarekin harremanetan egotea.
-          -Arazoak eta zailtasunak antzeman
-          -Metodologia egokiak bilatuko ditu, ume bakoitzarentzat moldatuta beharrezkoa izanez gero.
-          -Klasean behatzaile aktiboa izango da.
-          -Irakasleei baliabide ezberdinak  eskaintzeko gai izan behar da.
-          -Afektibitatea sustatu eta adimen emozionala landu
-          -Motibatzailea izango da klase guztietan.
-          -Ume bakoitzaren beharreei moldatuko da eta ikasle guztien jarraipena egingo du.
-          -Eskola inklusiboa bultzatuko du. Guztiok berdinak eta ezberdinak garen heinean.


ZUZENDARIA:
-          -Kanpoko zerbitzuak eskatuko ditu.
-          -Organo guztien koordinazioa zuzenduko du.
-          -Talde desberdinen arazoak bideratuko ditu.
-          -Ikastetxeko dokumentu ofizial guztiak bideratzeko arduraduna izango ditu eta baimenak sinatuko ditu beharrez gero.
-          -Gainbegiratuko ditu ikastetxeko prozesu guztiak
-          -Irakaslegoaren garapena koordinatu eta zuzenduko du, eta ordezko bat beharrez gero, bilatuko du.
-          -Ikastetxearen funtzionamendu egokia bermatuko du, eta talde lana sustatuko du.



PT:
-          -Arazoak dituzten umeak lagunduko ditu
-          -Orientazio departamentuan dago lan egiten.
-          -Ziurtatzen du haurrak zailtasunak dituzten ala ez.
-          -Tutorearekin kontaktuan egongo da, ideiak  konpartitzeko eta zalantzak argitzeko. Oso garrantzitsua da bien arteko komunikazio egonkorra ematea.
-          -Eskola inklusiboa sustatuko du.
-          -Hezkuntza – premia bereziak dituzten ikasleekin banka edo talde txikietan esku hartzea, gela arruntean edo laguntza-gelan.
-         - Curriculum egokitzapen indibidualak egiterakoan eta garatzerakoan lanbidetan aritzea.
-          -Material didaktikoa prestatu, baloratu, aukeratu… talde lanean.
-          -Familiarekiko harremanetan aritu, errespetua eta giro egokia sustatuz.


HIPI:
-          -Hizkuntza mailan umeak laguntzen dituena.
-          -Irakaslearekin harremanetan dago hizkuntza errefortzua jasotzeko.
-          -Ikasleak ondo sentitu daitezen bermatu behar du.
-          -Ikasle etorkin  berriei harrera egiteko (tutorearekin batera) arduraduna izango da, gurasoei ondo azalduz zer landuko duten klasean hizkuntzari begira, eta lehentasuna.


KONTSULTOREA:
-     -     Ikasle eta irakasleei laguntza eskaintzen die, maila ezberdinetan, gelan, irakaslegoari eta ikastetxe mailan laguntzeko.


ORIENTATZAILEA:
-         - Pegagogo, psikologo eta psikopedagogoak dira.
-          -Ikastetxeko irakasleen eta bereziki umeei aholkuak eskaintzen diete.
-          -Curriculum egokitzapenetan, ikastetxeko plangintzan… parte hartzen dute.



KOORDINATZAILEA:
-          -Tratatu behar diren arazoak, era argi batean adieraziko ditu.
-          -Denbora eta espazioaren kontrola eramango duena izango da.
-          -Talde lana sustatuko du.
-          -Komunikazioa egokia ematea bermatuko du
-          -Taldean jasotako informazioa jasoko du.
-          -Errespetua sustatuko du.


BOLONDRESAK:
-          -Laguntasuna eta berdinen arteko elkarrekintza sustatu
-          -Umeen gidariak izan behar dira bere ikaste prozesuan.
-          -Ikasleen arteko elkar-lana eta kooperazioa  sustatzea
-          -Talde heterogeneoak bultzatu
-          -Ikasteko gogoak  piztu, umeak motibatu behar dira.
-          -Irakaslegoari laguntza eskaini.
-          -Zalantzak argituko ditu

No hay comentarios:

Publicar un comentario