sábado, 20 de abril de 2013

MARÍA Y YO PELIKULA






Nobela batetik ateratako pelikula dokumentala  daukagu bertan: Maria y yo. Bere zuzendaria Félix Fernández de Castro. Oso pelikula grafikoa da, eta autismoaren zenbait gauza ulertzera eta ikastera eramaten gaitu, batik bat, gurasoak nola komunikatzen diren Mariarekin esaterako, nola erakusten dizkioten errutinak…

Maria autismoa duen neskatila bat da, 14 urte ditu eta bere amarekin bizi da, Canariasen. Bere aita berriz, Bartzelonan  bizi da. Honek bere alaba egunero ikustea oztopatzen dio. Ahal duen moduan darama. Ama Canariasen bizileku hobeago bat eman ahal ziola pentsatu zuen, gurasoak banatu zirenean.

Pelikula honek Mariaren bizitza nolakoa den erakusten digu eta nolako sentimenduak adierazten duten gurasoak honi buruz, nola konturatu ziren Mariari zerbait pasatzen zitzaiola, ze nolako beldurrak dituzten etorkizunari begira…

Maria bezalako pertsonek, premia bereziak dituzte, beraien bizitza eta interpretatzeko era ezberdina  da, baina eskubide guztiak dituzte bizitza normala egiteko, eta hala egiten dute. Maria, asko maite duten bi guraso dauzka, eta beraien laguntzarekin oso zoriontsua da. Eskola joaten da egunero, gauza ezberdinak ikastera, eta oso memoria ona  dauka izenak eta bestelakoaz oroitzeko.  Adimena dauka eta erabiltzen du.

Pelikulatik hainbat gauza gustatu zaizkit: aitak esaten duenean ez duela nahi Maria pertsona normal bat bezala tratatzea, erregina bat bezala baizik. Amak beldurrak adierazten dituen momentuan. Esan duenean bera ez dagoenean, norbait Mariarekin egotea nahi duela, maite duen norbaitekin. Eta azkenik, aitak begiradena azaltzen duenean, jendearen begietan pena, harridura, ulermena ikusten duenean,  eta begirada batzuk ez zaizkiola batere gustatzen. Gaizki sentitzen dela momentu horretan.

Egoera hori bizitzea zaila izan behar da, ume bat izatea ez da erraza berez izan behar,  “normaltzat” hartzen dugunaz ateratzen denean, gehiago, azkenean mundua ez baitago beraientzat pentsatuta. Gure lana berriz, moldatzea izango da hemendik aurrera.

Gaur egun, premia bereziak dituzten haurrak  eskolara arruntetara joaten dira. Hau funtsezkoa iruditzen zait umeentzat, horrela soziabilizatzea




Gaur egun, premia bereziak dituzten haurrak  eskolara arruntetara joaten dira. Hau funtsezkoa iruditzen zait umeentzat, horrela bere adineko umeekin sozializatu egiten dira. Oso garrantzitsua iruditzen zait, bai Maria bezalako umeentzat, eta baita besteentzat ere. Nire ustez, lehen ume hauek eskolatik eta gizartetik baztertu egiten zituzten, honekin arazoa larritu egiten zuten besterik ez. Gaur egun informazioarekin gauzak aldatzen direla uste dut, oso inportantea da ume guztiek txikitatik behar bereziak dituzten umeak ezagutzea, beraiekin egotea eta lagunak izatea. Honek gauzak asko lasaitzen ditu eta. Umeak txikitatik jaso behar dute informazioa, bai Down sindromeari buruz, baita minbiziari buruz, edo eskolan aurkitu ahal dugun edozein arloari buruz. Gai hauek lantzen baditugu, ez ditugulako nabaritasunak nabarituko, guztiok berdinak izatea errazago sentiarazi izango dugulako, eta eskola inklusiboari bultzakada handia emango diogulako. 



Trailerra hurrengo estekan: http://www.youtube.com/watch?v=aviGMwGRsr0






1 comentario:

  1. SAAC zer dira, komunikazioa eta pentsamendua uztartzeko...
    El metodo Arrieta, http://www.aterafilms.com/es/el-metodo-arrieta
    Giza Eskubideen zinemaldiko(2013)publikoak 'El método Arrieta' saritu du.

    ResponderEliminar