Pasa
den urtean, hezteko teoria desberdinak ikusi genituen klasean: teoria
enpirikoa, humanistikoa, errealista, naturalista, idealista, baikorra,
soziologikoa, indibidualizatua, pertsonalista eta askatasunezko hezkuntza. Guztiak
ezberdinak eta gauza interesgarriekin. Ni liburu bat irakurri nuen, eta nire
ikuspegia guztik aldatu zuen. Hona hemen irakurri nuen liburuaren aurkezpena
eta puntu batzuen azalpena.
1959- Neill:
Summerhil liburua. Ikuspuntu radikal bat umeen hezkuntzan.
Printziorik garrantzitsuena: autodeterminazioa:
autoritatea ez dauka lekurik, eta bere ordez askatasuna dago. Umeei gauzak
erakutsi ahal zaie, indarra erabili gabe, bere kuriositateari eta beharrei asetzek baizik.
Liburuak
eskola horrek bizi izan dituen esperientzia ugarien batuketa da. Summehill
eskola Inglaterran egon zen, 1921.urtean. Umeak askatasunez hezitzen zituzten,
eta beraien helbururik garrantzitsuena zoriontsuak izatea zen. Askatasuna egiarekin
eta argitasunarekin bat egiten du. Eskola esperimentala bezala sortu zen baina
gaur egun eskola erakuslea da. Beraren eraginkortasuna frogatuta dagoelako.
Eguneroko
klaseak jasotzea ala ez, ume bakoitzak erabakitzen du. Klasera joan ahal dira
ala ez. Ez daukate ordutegi finkorik (bakarrik irakasleak). Baina azkenean ume
gehienak klaseetara joaten dira, helduak bezala, umeak ere jakin nahi dutelako.
Arlo
emozionalari lehentasuna ematen zaio, jakitea baino garrantzitsuagoa sentitzea
delako. Instrukzio berak ez dira
nortasuna bezain garrantzitsua, ume bakoitzaren nortasuna eta baloreak baitira
garatu beharrekoak, sormenarekin lotuta.
Autoreak
esaten du, inposatzen den guztia txarra dela eta hezkuntzan ez duela emaitza
onak ematen. Zapalketa gorrotoa bultzatzen du, besterik ez.
Liburuan
ematen diren ideia guztiak adibide askorekin azalduta eta frogatuta agertzen
dira. Eta ezagutzen dituzun istorioekin lotu ahal dezakezu ere, azkenean
konklusioak ateratzeko balio dizu. Adibidez entzunda daukat, neskato bati
musika asko gustatzen zitzaiola eta instrumentu bat jotzen zuela, gurasoak nola
ikusten zuten neska ona zela jotzen, ordu asko esta asko sartzera behartu
zuten. Azkenean lortu zutena, neska jotzea ustea izan zen, besterik ez, maitatu
beharrean gorrotoa hartu zitzaion. Ez da bidezkoa! Umeari gustatzen bazaio
egingo du, eta ez bazaio gustatzen, behartuz gero ere, ez dugu lortuko.
Neillek
esaten zuen arrakasta lortzen zela era
baikor eta zoriontsu batean lan egiteko ahalmenarekin. Berdin du zein den zure
lana. Berak nahiago zuen garbitzaile zoriontsu bat izatea, arkitekto frustratu
bat baino.