Pablo, down sindromea duen mutikoa, 34
urte. Lehen pertsona kromosoma bat gehiagorekin, ikasketa unibertsitarioak
atera dituena. Lanean hasten da eta han Laura ezagutzen du.
Amodioa. Eroak bihurtzen gaituen sentimendu irrazional hori. Pablo mutil
berezia bezala tratatzen du jendea. Gero beste edozein pertsona bezalakoa dela
ikusten dugu pelikulan. Bere pentsamenduarekin, bere ametsekin, bere
sentimenduekin. Kromosoma kantitatea noraino urruntzen gaitu?
Pelikulan gizaki harremanak era desberdinetan islatzen dira. Pablo eta bere
familiarekin dituenak, oso estuak. Laura bere aitarekin ez zen hitz egiten. Hil
zorian zegoela, ikustera joan zen, bere aitak barkamena eskatu behar zion hil
baino lehen. Trauma handia du Laurak, eta gizonekin duen harremanetan islatzen
da. Ez du inoiz ez gizon bat maite, Pablo ezagutu arte.
Hasieran Laura, Pablo era berezian tratatzen zuen. Gauzak ondo ulertzen ez
bazituen moduan, ezintasuna izango balu bezala. Baina poliki poliki ikuspuntu
hori aldatzen doa, eta Pablo beharrezkoa bihurtzen da bere bizitzan. Azkenean
maiteminduta dagoela konturatzen da, baina ez du berarekin etorkizun bat
ikusten.
Bere bihotzaren eta bere buruarekiko
gatazka ziurtatzen da, Baina aldi honetan, burua irabazten du (hau ez da
normala bihotzeko kontuekin…, Laurarentzat ere ez gertatutakoa).
Pelikula pentsaraztea egiten du. Zer
egingo zenuke zu Lauraren egoeran? Zergatik ditugu horrelako aurreiritziak?
Informazio falta egiten gaitu horrela jokatzea? Gizarteak bera? Nori eman behar
dizkiogu gure zoriontasunaren kontuan? Interesgarria iruditzen zait
planteatutako era. Zoragarria.
agian gaia lantzeko baliabide bat:
ResponderEliminarhttps://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmYzYtVFVTcVBlcDA/edit?usp=sharing