viernes, 22 de febrero de 2013

TETRAPLEGIA

     Tetraplegiarekin zerikusia duten bi film ikusi ditut azken bolada honetan: Las sesiones eta Intocable.

Las sesiones filma:

     Mark tetraplegikoa, poeta eta kazetaria da. Bere bizitza  metalezko pulmoi baten barruan pasatzen du. 38 urte dituelarik birginitatea galtzeko garaia heldu zaiola pentsatzen du. Horretarako terapeuta sexual batekin jartzen da harremanetan.

     Horrelako minusbalitasuna duten pertsonen azalean  jartzea edo imaginatzea ezinezkoa da, baina ahalegina eginez gero,  gauza asko datorkit burura. Egin ahal dituzun gauzak eta batez ere egin ahal ez dituzunak. Galduko dituzunak hain zuzen. Oso gogorra iruditzen zait egoera hori bizitzea. Pelikula benetako istorio bat da, jende asko dago munduan antzeko egoeretan. 

Hala ere pelikula umerarekin hartzen dute, eta sentimenduen munduan murgiltzen gaituzte. Besteen laguntza edozein gauza egiteko, hain estuak bihurtzen diren harremanak, mendekotasuna. Kasu honetan guztirako. Ezin egitea ezer beste pertsona baten laguntza gabe. Oso zaila izan behar da.

     Oso ondo interpretatzen du John Hawkek bere papera. Gomendatzen dut pelikula.  


http://www.youtube.com/watch?v=Eyf2N38uvfo




     Gaiari eutsiz Intocable pelikula daukagu. 2011ko urtekoa. Philippe tetraplegikoa da ere, eta diru asko dauka, eta bera zaintzeko koloreko mutiko bat kontratatzen du, Driss. Kartzelatik atera da orain dela gutxi eta auzo marjinatu batean bizi da.  Esan dezakegu ez dagoela gizartean oso ondo integratuta. Bere egoera sozioekonomiko eta kulturala esklusioan dago. Honek ez du eteten Phillippe eta bere zaindaria egiten du. Hemendik aurrera gertatzen dena, ezin dizuet kontatu, pelikula ikusi behar duzue. Sentimenduak, gauzak ezin egitea, beldurra, ezintasuna, inpotentzia… pelikula honetan gauza asko azaleratzen dira.





1 comentario:

  1. laguntzak
    laguntza motak
    laguntza kolaboratiboa
    bizi kalitatea...
    egokitzapenak eta baliabideak

    ResponderEliminar