sábado, 23 de febrero de 2013

ASPERGER

     

Otsailak 18 an, Asperger sindromeko eguna izan zen, eta hau zela eta filmak bilatzea honi buruz erabaki nuen. Zinemak beti zerbait ikasteko aukera eskeintzen digu, eta horrela izan zen.  Bi pelikula gomendatzen ziren zarean eta ikustea erabaki nuen.


     Mozart y la Ballena (http://www.youtube.com/watch?v=5R5wk82BrGA) eta Adam.

     Bietan bi mutilen bizitza kontatzen digute.Biek Asperger sufritzen dute. Honek harremanetan eragina du. Beraien bizitzaren momentu batean neska bat agertzen da, eta dena aldatzen dute. Adam pelikula oso gomendagarria iruditzen zait, ondo azaltzen baitute zelako eragina duen mutilaren bizitzan. Ideia zehatz bat egiteko aukera eskaintzen du, oso ondo dago.












     Asperger, autismo mota bat da, ez da larrienetarikoa. Harreman sozialetan eragin handia du, eta honek bizitzaren alor guztietan isladatzen da. Txikiak direnean: besteekin jolasteko, ikastetxeetan lanak eta gauzak egiteko momentuan, eta helduak direnean lan egiteko momentuan. Komunikazio eta arazo konduktualak sortuz. 

      Pentsatu Einstein bezalako aditu eta asmatzailea,  Asperger sindromea izan zuela. 3-4 urterekin hasi zen lehenego hitzak esaten, eta jariotasunez egitea 9 urterekin lortu zuen. Bere gurazoek atserapen garrantzitsu bat zuela pentsatzen zuten.  Entzuten da Newton ere izan zuela,  baina ez da konfirmatu, bere bibliografietatik aterako datuak baitira. Mozart ere zuela zioten. Harrigarria da baina pertsonak hauek, beste pertsonek ez dituzten gaitasunak eta trebetasunak garatzen dituzte.





    Egia da, oraindik sindrome honi buruz ez dakitela jakin behar beste, ikerketak jarraitzen dute.

2 comentarios:

  1. lehenengo begiradan, joan zaitez irizpide batzuk jartzen, zein den zure bilakaera zure ikerketan, atalak edo multzoak.

    bigarrena: estetikoki, nabegatzailea goian edo alboan hobeto izango zen, jakiteko nondik nora joan naiteeken, zein den aukera.

    hirugarrena: etiketa jartzen baduzu, kontzeptuen lainoa eraikii dezakezu, eta hor ikusiko da nondik nora ari zaren jorratzen....

    ResponderEliminar
  2. Dena ikusi ostean, blogak sarrera beharrezkoa irakurlea kokatzeko...sarrera bakoitzaren justifikazioa eta ikasgaian ikasten ari zarena azaldu...
    ez da nahikoa bideoa edo irudia igotzea hartzaileak ez badu informazioa gehiago...
    Banoa lehen esku artean nuen lanketara, zaindu. Gore

    (aukera ederra da besteen ik ikustea edo besteekin kontrastatzea)

    ResponderEliminar