martes, 19 de febrero de 2013

TALDE LANA ETA IKASTEN IKASI:


TALDE LANA: 

 Niretzat talde lanean aritzean, beste pertsonekin lan egiteko gaitasuna da. Enpatia, errespetua, besteen iritziak entzun eta baloratzeko mekanismo bat bezala ikusten dut. Beste alde batetik gure bezalakoen ikasketa egiteko modua. Batzuetan gauzak ez dakizkigunean beste kide batek azaldu ahal digu, eta honek onura asko ekarri ditzake taldera. Eskola inklusibo batean ari garenez, lotura alor honetatik bideratzea uste dut izan duela sistemak xede.

     Lan taldeetan beti jende diferentea dago. Gehienetan eroso sentitu naiz, ez ditut arazorik izan non eta beti bakoitzak bere beharrak bete. Gainera gelako jendea gehiago ezagutzeko aukera ematen du , harremanak sendotuz. Beste alde batetik, badago jendea, bere lana egiten ez duena, beti pentsatzen dutela besteak egingo diotela, eta molestatzen ez direnak.  Uste dut taldeko lanak egitea lan konplexuagoak egitea errazten duela, noiz eta partaide guztiak bere zatia ondo egin, eta inplikatu, baina hau ez da beti gertatzen. Horregatik lan batzuetako lana ez zait bidezkoa iruditzen. beti dago jendea lan asko egiten duena, eta besteak paso egiten dutena.  Horregatik, nire aldetik,  konpromisoa eta esfortzua eskaintzen eta eskatzen dut. Guztion artean adostasuna bilatzea eta giro eroso bat sortuz. Egia da batzutan planteamendu hau ez dugula betetzen, eta elkarrekin lan egin beharrean, lana zatitu egiten duguela eta gero batek dena lotzen du. Kohesioa ez da jendeartean gertatzen horrelakoetan.

     Planifikazioa oso garrantzitsua den gauza bat da, beti edozein gauza egiteko planifikazioa beharrezkoa da. Zer egingo den, nola egingo den, nork egingo duen… gauzak paper batean adieraztea, non eta nola egingo ditudan gauzak. Benetan beharrezkoa dudan gauza bat da planifikazioa.

     Normalean zatitzen gara eginbeharrekoak, bakoitzak bere lana ahal duenean egiteko asmoarekin. Gero elkartzen gara eta dena hamankomunean jartzen dugu. Batzuetan hau ez dugu behar beste egiten. Eta azkenean talde lanak egin beharrean, lan baten zati bat egiten du bakoitzak eta gero pertsona batek dana elkartzen du. Planifikazioa edukiekin, orduekin (geratzeko) nork zer egingo duen aukeratzeko… erabiltzen dugu.

     Uste dut, nahiko garbia naizela beti. Zerbait pentsatzen dudanean adierazten dut. Ez naiz isiltzen eta honek ez dit inoiz ez arazo larririk ekarri. Pentsatzen dut inportantea dela komunikazioa kide guztiekin, argi dago beti ez garela elkarrekin ados egongo, baino saiatzen gara behintzat.  Egia da batzuetan gauzak esateko era txarra daukadala. Haserretzen naizenean adibidez. Saiatu behar naiz lasaitzen (autokontrola) eta gero hitz egiten. Onespenak jasotzea eta ematea garrantzitsua dela pentsatzen dut. 

    Bukatzeko esatea, teoria oso polita dela, eta benetan talde lana sustatzea, kooperazioa, enpatia, adostasuna... baikorra eta onugarria dela, baina errealitatearekin ez dator bat. Askotan lana zatitzen da, eta gero elkartzen da, eta hau ez da kooperazioa eta honekin ez duzu besteetaik ezer ikasko. Gainera talde lan guztietan daude lan asko egiten duten pertsonak eta ez dutenak ezerrez egiten, eta hau berez, ez da bidezkoa. Pertsona batek paso egiten badu, ez du merezi nota hori. Berdin zait ze nota duten besteok, nireataz bakarrik arduratzen naiz, baina injustizia bat da. Batzuen lana eta esfortsua, klaseko beste bati,  ikasgaiak gainditzea dakartza, baina hau ez da laguntza bat, opari bat baizik. Benetan beraiek ez dutela ezer egin, ezta ikasi ere. Batzuetan honek kezkatu egiten nau, maistrak izango baikara, hain garrantzitsua den lanbidea, eta izugarrizko inplikazioa behar duena... Talde lanetan gauza asko isladatzen dira, eta jarrera asko ere, baloreetan oinarritutak (errespetua adibidez), batzuk oso kezkagarriak. 


       Ikastea:Ezagutza eraikitzea, intelektualki handitzea, kontzeptuak barneratu eta erabiltzen jakitea, edozein arloan esan nahi du niretzat. Prozesua emateko arreta ezinbestekoa da.

     Nire aburuz noiz eta esanguratsuagoa  bihurtzen dugun, gero eta hobeto barneratuko dugu eta honek ahastu ahal ez izatea ekarriko du. Memoristikoa berriz, etortzen den moduan, joaten da. Gure burmuinetik pasatzen da, tren bat bezala, baina mantentzea askoz zailagoa bihurtzen da, niretzat behintzat.


IKASTEN IKASI:

   

     Niretzat talde lanean aritzean, beste pertsonekin lan egiteko gaitasuna da. Enpatia, errespetua, besteen iritziak entzun eta baloratzeko mekanismo bat bezala ikusten dut. Beste alde batetik gure bezalakoen ikasketa egiteko modua. Batzuetan gauzak ez dakizkigunean beste kide batek azaldu ahal digu, eta honek onura asko ekarri ditzake taldera. Eskola inklusibo batean ari garenez, lotura alor honetatik bideratzea uste dut izan duela sistemak xede.

     Lan taldeetan beti jende diferentea dago. Gehienetan eroso sentitu naiz, ez ditut arazorik izan non eta beti bakoitzak bere beharrak bete. Gainera gelako jendea gehiago ezagutzeko aukera ematen du , harremanak sendotuz. Beste alde batetik, badago jendea, bere lana egiten ez duena, beti pentsatzen dutela besteak egingo diotela, eta molestatzen ez direnak.  Uste dut taldeko lanak egitea lan konplexuagoak egitea errazten duela, noiz eta partaide guztiak bere zatia ondo egin, eta inplikatu, baina hau ez da beti gertatzen. Horregatik lan batzuetako lana ez zait bidezkoa iruditzen. beti dago jendea lan asko egiten duena, eta besteak paso egiten dutena.  Horregatik, nire aldetik,  konpromisoa eta esfortzua eskaintzen eta eskatzen dut. Guztion artean adostasuna bilatzea eta giro eroso bat sortuz. Egia da batzutan planteamendu hau ez dugula betetzen, eta elkarrekin lan egin beharrean, lana zatitu egiten duguela eta gero batek dena lotzen du. Kohesioa ez da jendeartean gertatzen horrelakoetan.

     Planifikazioa oso garrantzitsua den gauza bat da, beti edozein gauza egiteko planifikazioa beharrezkoa da. Zer egingo den, nola egingo den, nork egingo duen… gauzak paper batean adieraztea, non eta nola egingo ditudan gauzak. Benetan beharrezkoa dudan gauza bat da planifikazioa.

     Normalean zatitzen gara eginbeharrekoak, bakoitzak bere lana ahal duenean egiteko asmoarekin. Gero elkartzen gara eta dena hamankomunean jartzen dugu. Batzuetan hau ez dugu behar beste egiten. Eta azkenean talde lanak egin beharrean, lan baten zati bat egiten du bakoitzak eta gero pertsona batek dana elkartzen du. Planifikazioa edukiekin, orduekin (geratzeko) nork zer egingo duen aukeratzeko… erabiltzen dugu.

     Uste dut, nahiko garbia naizela beti. Zerbait pentsatzen dudanean adierazten dut. Ez naiz isiltzen eta honek ez dit inoiz ez arazo larririk ekarri. Pentsatzen dut inportantea dela komunikazioa kide guztiekin, argi dago beti ez garela elkarrekin ados egongo, baino saiatzen gara behintzat.  Egia da batzuetan gauzak esateko era txarra daukadala. Haserretzen naizenean adibidez. Saiatu behar naiz lasaitzen (autokontrola) eta gero hitz egiten. Onespenak jasotzea eta ematea garrantzitsua dela pentsatzen dut. 

    Bukatzeko esatea, teoria oso polita dela, eta benetan talde lana sustatzea, kooperazioa, enpatia, adostasuna... baikorra eta onugarria dela, baina errealitatearekin ez dator bat. Askotan lana zatitzen da, eta gero elkartzen da, eta hau ez da kooperazioa eta honekin ez duzu besteetaik ezer ikasko. Gainera talde lan guztietan daude lan asko egiten duten pertsonak eta ez dutenak ezerrez egiten, eta hau berez, ez da bidezkoa. Pertsona batek paso egiten badu, ez du merezi nota hori. Berdin zait ze nota duten besteok, nireataz bakarrik arduratzen naiz, baina injustizia bat da. Batzuen lana eta esfortsua, klaseko beste bati,  ikasgaiak gainditzea dakartza, baina hau ez da laguntza bat, opari bat baizik. Benetan beraiek ez dutela ezer egin, ezta ikasi ere. Batzuetan honek kezkatu egiten nau, maistrak izango baikara, hain garrantzitsua den lanbidea, eta izugarrizko inplikazioa behar duena... Talde lanetan gauza asko isladatzen dira, eta jarrera asko ere, baloreetan oinarritutak (errespetua adibidez), batzuk oso kezkagarriak. 

1 comentario:

  1. taldekatzean, partehartzea bultzatuz, bertatik ikasi nahi baduzu, honakoa izan kontutan:

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmWWhYVGlNbHdwUEk/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar