martes, 19 de febrero de 2013

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA:



     Zaiatzen naiz beti pentsatzen dudana esaten. Bai familiarekin, bai bikotearekin, ikaskideekin, lagunekin… gauzak hitz egitea oso garrantzitsua ikusten dudalako. Komunikazioa ezinbestekoa da besteekiko harreman egokiak izateko eta gaizkiulertuak ez egoteko. Eta egotekotan bien perspektibak ikusteko eta errespetatzeko. Normalean ondo sentitzen naiz gauzak esaten ditudanean. Gaiaren arabera, modu batean edo bestean sentituko naiz gaia aurkezteko orduan. Batzuetan gauza batzuetaz hitz egitea zailago egiten bada, bestee batzuetaz hitz egitea baino. Gairen bat argitzeko bada, normalean egin eta gero eroso sentitzen naiz. Gauzak onak ekar dezakeen gai batetaz hitz egiterakoan ere, eroso sentitzen naiz.
Uste dut, entzuna gehienetan sentitzen naizela. Beste pertsona alde edo kontra egon arren, bakoitzak bere ikuspuntua duela argi daukat, baina nirea adieraztea inportantea ikusten dut, eta normaletan gendeak entzuten nau hitz egiten dudanean.

     Besteak entzuteko harreta erabiltzen dut, eta askotan beste pertsonaren azalean jartzen zaiatzen naiz, ni bere egoeran zer egingo nuke? Galdetzen diot neure buruari, horrela batzuetan gauzak ulertzea errazagoa bilakatzen zait.

     Etxean, gela osoaren aurrean hitz egiten dudanean, ez naiz batere eroso sentitzen, oso urdurik jartzen naiz, eta ez dakit zer esaten dudan. Momentu horretan nire urduritasuna da gidaria, eta era ez kontziente batean aritzen naizela du antza.  Nire urduritasuna pertsona guztiek nabaritzen dutela pentsatzen dut (gero ezetz esaten dute, eta grabaketak ez dute hori esaten) baina nire barruan hori sentitzen dut, eta honek ez du egoera errazten. Benetan momenturik txarrena dela. Edozein lan egitea aproposa eta ona iruditzen zait, baina aurkezpenak egitea… jokoz kanpo usten nau. 

1 comentario:

  1. hemen ahozkoari eman beharreko garranziaz:

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmWEV5b3RPektxMk0/edit?usp=sharing

    agian arraroa egiten zaizu baina ekarpen bat besterik ez da; joan gaitezen guztiekinlandu beharrekoa ezagutzen:

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmdVMwenJZSERfRzg/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar