jueves, 30 de mayo de 2013
viernes, 10 de mayo de 2013
AMAIERA
Blogari eta ikasgai honi amaiera emateko, azken hausnarketa idatziko dut hurrengo
lerroetan. Hilabeteak joan egin dira, konturatu gabe,eta ikasitako hainbat
pintzelada jarriko ditut. Hausnarketa honek kontzientzia hartzeko baliogarria
izan zait, berriro ere. Bloga ikasgaian zehar ikasi ditudan hainbat gaien inguruan adierazpenak egiteko lekua izan da, eta hau da azkenengoa:
Gizartea
aldatzen doa eta honekin batera eskola, bere funtzioak, beharrak eta paradigmak.
Blog-ean komentatu dudan bezala, eskola integratzaile batetik eskola inklusibo
batera joateko bidean gabiltza, egunero perspektiba berriak erabiliz. Gaur
egungo eskola multikulturala da,
interkulturala izan behar lukeen arren, baina honek curriculumetan aldaketa
sakonak suposatuko lituzke, eta oraindik ez dira heldu. Berdintasunaren aldeko
hezkuntza sistemaren barne lan egiten dugu ere, ume guztiek hezkuntza duin bat
jasotzeko eskubidea dutelako, berdin du zer nolako premiak dituzten umeak.
Honek erronka bat suposatzen du, eta horregatik aldaketa ugari eskatzen ditu
hezkuntza sisteman. Erreza dela badakigu, baina jende askoren laguntzarekin
marko praktikoa eta teorikoa aldatzea lortzen da, ibili beharreko bidea oso
luzea izan arren. Ikasgai hau, kontzientzia hartzeko lagundu dit, batik bat,
metodologia edo programa ezberdinak ikusteko, protokoloak zeintzuk diren
ulertzeko, eta batez ere, zer nolako lan egin behar izango dudan jakiteko, edo
nondik abiatu behintzat. Argi daukat teoria batzuk ez dutela zer ikusirik
praktikarekin, eta benetan ikasiko dudan momentua bizitzen dudanean izango
dela, baina garrantzitsua ikusten dut, momentu honetatik prestakuntza jasotzea,
eta hau izan da ikasgai honetako xederik garrantzitsuena.
Ikasgai hau,
pertsonalki gustatu egin zait, metodologia ezberdin bat erabili dugu klasean
ere, eta hau erakargarria iruditu zait, gainera ebaluatzeko era ez da izan dena
azterketa batera jokatzea, eta honek lasaitasuna adierazten du lehenengo
momentutik, lan egin behar zela argi zegoen, baina presioa desagertu zen
lehengo momentuk. Eskola inklusiboaren kontzeptua oso garrantzitsua ikusten dut
gaur egun, eta maistrak izango garen heinean, benetan prestakuntza espezifiko
eta on bat behar dugula pentsatzen dut, gaur egun gizartean aurkezten zaizkigun
behar guztiak asetu ahal izateko.
Gauza asko
azaldu dira klasean, hausnarketara
eraman gaituzten hainbat gai aurkeztu dira, eta honek zer nolako maistra izango
zaren erakusten dizula uste dut. Zer nolako ideiak dituzun, zeren alde egingo
duzun, edo zer ez zaizun bidezkoa iruditzen. Beste aldetik, gai asko pelikulen
bidez landu ditugu, eta hau arazoak irudikatzeko oso baliogarria izan zaigu.
Bukatzeko ebaluazioari begira, ikasle koaderno bat burutu dugu. Non guk
bildutako informazio landu izan dugun, horrela kontzeptuak barneratu ditugu eta
gai ezberdinetako informazioa jaso dugu ere, material asko eskaini digutelako
eta bakoitza nahi izan duena inplikatu da.
Norekin ikasten edo lan egiten dudan hobeto egoeraren arabera da, batzuetan ni bakarrik egotea behar dut (gai bat berria denean, edo informazioa bildu edo topatu behar dudanean… momentu horretan lasaitasuna eta bakardadea laguntzen didate), agian beste egoera batzuetan, beste pertsonekin lan egitea aberasgarriagoa da, eztabaidatzeko, informazioa kontrastatzeko edo lan bat burutzeko, gehientzan pertsona bakoitza bere ekarpena egiten du, eta horrela lanak hobeto ateratzen dira. Egia da, hainbat pertsonekin ezin dudala lan egin. Bestea nolakoa den baldintzatzen duela egoera, langilea ez bada edo paso egiten badu, zer nolako jarrera duen… batzuetan oztopatzen dit lan egiteko orduan. Errespetu falta izugarria iruditzen zaidalako bai bere kideei begira baita bere lana izango den lanbideari ere.
Beste
pertsonekin lan egiteak, nire burua hobeto ezagutzea ekarri dit beti, egoera
ezberdinen aurrean nola jokatzen dudan, oso argi ikusten baitut, edo zer nolako
sentimenduak ditudan, eroso nagoenean adibidez
alaitasuna, bromak egiteko gogoak, giro on eta eroso bat sortzeko gogo
ikaragarriak ditut, beste batzuetan
aldiz, amorrua sentiaraztera eraman naute hainbat egoerek. Beti gauza onak eta txarrak agertzen dira
bizitzaren esparru guztietan. Argi daukat lanean egongo naizenean, kide
guztiekin ondo eramaten saiatuko naizela, jarrera baikorra izaten, errespetuz
jokatzen eta burua beti ideia berrietara irekita izaten. Nire bizitzaren
ispiluak, gehienetan esperientzia baikorrak erakutsi dizkit, baina ere argi
daukat hainbat jarrerekin ez nagoela batere eroso eta zerbait esan behar badut,
esango dudala, inongo arazorik gabe.
Besteekin
egoteak eta lan egitea, perspektiba berriak ikustera eta beste pentsatzeko erak
errespetatzera eramaten naute beti, adostasunera heltzeko ere komunikazio
eraginkorra izatea beharrezkotzat jotzen dut, batzuetan amore eman behar duzu
zuk, besteetan besteek. Nere iritziak argudiatzea, eta defendatzea gustatu zait
beti, eta gero malgutasunez jokatzea.
Ikasgai
hau burutzeko irakurketaz eta filmetaz baliatu gara. Informazioa leku
ezberdinetatik atera dut, liburuak, apunteak, internetetik… Gai bati buruz informazio gutxi nuenean,
beste batzuekin osatzea lortu dut. Azkenean finean irakurtzea da gai bati buruz
jakiteko bidea.
Gai bati buruz informazioa bilatzen dugunean , ikasteko mekanismoak martxan jartzen direla uste dut, eta esfortzu hori normalean, ikasketa esanguratsua bultzatu dezake. Norberak nahi duen eran bilatzen du informazioa, irakurrita, liburuen bidez, bideoak ikusten.. batzuetan irudi sinple batekin zerbait ulertu dezakegu eta betirako geratu daitek jakintza hori zure barnean. Bakoitzak badaki nola ikasten duen errazago eta horretaz baliatzea garrantzitsua da.
Kontzeptu
batzuk beste batzuk baino gehiago kostatu zaizkit ulertzea, adibidez arreta
goiztiarrarena. Informazia Eio-ko blogetik eta internetetik lortu dut. Klasean
ere galdetu nuen, eta irakaslearen laguntzarekin eta topatutako
informazioarekin ulertzea lortu nuen.
Egia da norberaren esfortzua baliagarriagoa dela lana eginda ematen
dizutenean baino.
Pelikulak gehigarri bat izan dira ikasketa prozesuan. Ikasgai honetan, egoerak testuinguru batean ikusteko edo adibideak ikusteko oso baliagarriak iruditu zaizkit. Niri pertsonalki zinea asko gustatzen zait, eta film-ak aberasgarriak izan direla uste dut.
Maistraren
lana, behaketarekin oso lotura estua dauka. Egunero ume guztiak behatzeko
aukera izango dugu, eta era berean umeak eta familiak ezagutzeko aukera ere,
batez ere umeak. Eguneroko lanean, gauzak antzemango ditugu, ezberdintasunak
(umeen ikasketa prozesuan… gauzak berehala nork ulertzen dituen, nork ez, nork
duen sormen handia, edo nork dituen arreta arazo larriak). Oraindik ez dut nire
azalean bizi, baina gauzak ikusten direla pentsatzen dut. Identifikazioaren
aldetik uste dut oso garrantzitsua dela profesional bezala ondo formatua
egotea, psikologiako ezagupenak edukitzea, eta premia berezietan informazio
asko izatea, horrela errazagoa izango zaigu gauzak lehen-bailen identifikatzea
eta laguntza eskaintzea. Nire iritziak, laneko beste pertsonekin (psikologoak,
pedagogoak…) trukatuko nituzke, beraiek zer pentsatzen duten jakiteko. Lan
kooperatiboa guztiz beharrezkoa baita zure lana osotasunean egiteko.
Haurrari zer
gertatzen zaion seguru dakigunean (agian gurasoek esan digute, edo eskolan
atera dugu… egoerak anitzak izango dira), lan egiteko momentua heltzen da. Ume
bakoitzak ikasteko erraztasun gehiago edo gutxiago izango duela kontzientea
naiz, eta gainera, bakoitzak bere erara ikasiko du. Umeak pertsona indibidual
bezala tratatzea oso garrantzitsua ikusten dut, guztiak ezberdinak baitgara eta
bakioitza premia berezi batzuk izango dituelako. Guztiak berdintzat hartzea ez
zait bidezkoa iruditzen.
Premia
bereziak dituzten umeekin lan egiteko, metodologia egokia bilatu behar dugu,
bere beharretara hobeto egokitzen dena. Egunero material gehiago eta gehiago
ateratzen ari da, eta seguru beste maistrekin harremanetan egonez gero,
material hori transferituko eta konpartituko dugula. Ez dut uste lan erraza
izango denik, baina gogoekin edozer gauza gainditzeko gai gara, hori erakutsi
dit batik bat ikasgai honek.
Familiekin
harreman egokia eta hurbila izatea ezinbestekoa ikusten dut lan honetan.
Konfiantza osoa, eta gauzak nola adierazi oso inportantea da honetarako.
Gainera beti, familiekin batera lan egin beharko dugu, arazoei ondo erantzuteko
bide berdinean joatea ezinbestekoa da. Maistra eta gurasoak ados ez badaude eta
kontrako gauzak esaten eta egiten badituzte umeak ez du jakingo norantz joan,
naiz eta azkenean familiari kasua egin.
Horregatik familiarekin komunikazio eraginkorra izatea, konfiantzazko
giroa sortzea eta elkarlana ezinbestekoa ikusten dut, umearen garapen integrala
lortzeko.
Esandako
guztia ikastetxeko beste partaide guztiekin lan egiteko ere aplikagarria da,
era egokia ikusten baitut adierazteko era hau, konfiantzaz, errespetuz, eta
hurbiltasunez, beti baikorrak izaten, burua irekita izaten eta alaitasunez. Jarrera asko eragiten du egiten ditugun gauza
guztietan, eta batez ere beste pertsonekin lan egin behar dugunean, jarrerak
batzuetan kutsatzen baitira.
Bestalde
koordinazio lana ez da erraza, gero eta jende gehiago egon, orduan eta zailago
izango da ideia guztiak bateratzea, eta adostasunetara ailegatzea, honetarako
jarrera ona izatea ezinbestekoa da. Honi aurre egiteko jariotasuna adieraztea
ezinbestekoa ikusten dut, guztien partetik. Malgutasuna eta gogoak izatea
Gelan ditugun egoera guztiei aurre egiteko baliabide ezberdinak izango
ditugu, bai guk ditugunak (barnekoak) baita kanpoko laguntza ere, Berritzeguneko
departamentuak adibidez, laguntza eskainiko digu, ikastetxeko beste lankideak,
protokoloak, informeak…. Gauza asko izango dira kontutan izan beharko ditugunak
eta lana era ordenatu eta on batean egin beharko dugu.
Arreta goiztiarraren kasuan adibidez, hain delikatua den gaia, lehenengo
behaketa beharko dugu, gero gurasoak ezagutu, eta argi badago zerbait pasatzen
zaiola ume horri, edo arazoak izan ahal dituela etxean orduan zuzendaritzara
joko dugu, beraiek egoera aztertu eta gero zerbitzu sozialetara deituko dute,
behar izanez gero. Gai hauek tratatzeko lasaitasunez eta segurtasunez egin
beharko dugu.
Batzuetan metodologia bat erabiltzen
dugunean, eta erantzunik ez dugunean, aldatu behar dugula esan nahi du.
Batzuetan zaila da metodologia egokia zein den aurkitzea, baina behaketarekin
eta proba ezberdinak eginez, bilatu dezkegu, edo guk sortu. Lan hau
sormenarekin oso lotuta ikusten dut ere. Material sinple batekin gauza asko
sortu ahal ditugu ume bakoitzarentzat moldatuta gainera. Oso inportantea
ikusten dut umeak indibiduo bezala ikustea eta ez guztiak multzo bat bezala,
gainera batzuetan ikasketa pertsonalizatua behar izango dute, eta hori gure
menpe dago bakarrik.
Argi dago, erantzuna eman behar
diegula ume guztiei, eta behar guztiei, behar duten erantzuna bilatu behar
dugu, bakarka edo laguntza eskatuz. Baina gu, eta bakarrik gu, gara erantzun
hori bilatzearen arduradunak, eta hori izango da gure lana, hau baita ume
guztiak era integral batean garatzeko bide bakarra, eta gu egongo garelako
bere bizitzarako etaparik
inportanteenean.
Currikulum egokitzapenak umeak
behar bereziak dituenean egiten da. Klasearen erritmoa jarraitu ahal ez
duenean, edo arazoren bat agerian dagoenean, hau egiten da. Hau bakarrik
ezinbestekoa denean egingo da, umearentzat kaltegarria delako, etiketa bat
jarriko diogu bere bizitza osorako, eta hori ez da hoberena. Era horretan
Curriculum-ena umeari egokitzen da eta ez alderantziz (ezinezkoa baita). Honek
umea aurrera jarraitzen laguntzen dio, curriculuma bere gaitasunaren arabera
moldatuko da, bestela kurtsoak errepikatzen hasiko zen, eta berehala oso
atzeratua geldituko zen. Egia da, ez dituztela besteek dituzten konpetentziak
guztiak neurri berean, baina beharrezkoa da, premia bereziei erantzuteko.
Curriculum egokitzapena pertsona ezberdinen artean burutzen da (tutorea,
psikologoa, HIPIa…). Lan kooperatiboa ezinbestekoa da honetarako, eta
informazioaren trukea. Psikologoa ikusten duena eta andereñoa antzematen duena
egunerokotasunean ez delako berdina, baina biak guztiz beharrezkoak dira,
egokitzapena ondo burutu ahal izateko. Jarraipen ona egitea ere oso inportantea
da, eta espezialista guztien parte hartzea.
Lankidetza honetan harreman
interpertsonalak ondo eramatea ezinbesteko da, kideekin, familiekin eta batez erea umeekin egongo
garelako egun osoan harremanetan, eta guztien inplikazioa beharrezkoa delako
umeari erantzun egokia emateko. Horregatik ezinbestekoa ikusten dut komunikazioa gaitasuna izatea. umeekin batez ere sentikorra izan behar zarela uste dut. Beraiek horrelakoak baitira eta sentimenduak beti erakusten dituztelako. Adimen emozionalarekin serikusia handia duen gaia, eta Haur Hezkuntzatik beraiekin landu beharrekoa.
Auto-balorazioa oso inportantea
da, kontzientzia hartzea egiten dudan guztiaz, zenbat denbora pasatzen dudan,
eta nola egiten ditudan gauzak, egindako esfortzuarekin ze nolako emaitzak
lortzen ditudan ikusteko, eta autorregulatu ahal izateko. Horrela emaitzak ikusterakoan nire
perspektibak betetzen diren ala ez jakingo dut, eta ez badira nahi nituenak,
zerbait aldatu behar dudala jakingo dut, datorrenerako.
Ez dut uste materia inoiz
bukatutzat ematen dena, beti dago zerbait gehitzeko, zerbait ikasteko, edo
zerbait ez dakizuna… ezinezkoa da edozein ikasgaian materia bukatutzat bezala
hartzea. Magisteritzan gutxiago ere, eskolaren funtzioak aldatu egin dira orain
dela urte batzuetatik ona, baina aldatzen jarraituko direla argi daukat,
horregatik birziklapen prozesuan ibiliko gara beti, ikasketak inoiz ez dira
bukatuko.
Ikasgaian inplikatu naizela
uste dut. Dena den, aurten ez dut nahiko nukeen denbora izan. Eta batzuetan
heltzen ez naizela sentitu dut, edo ordu gehiago sartu izan beharko nituela,
baina ordu horiek fisikoki ez dira existitu. Dena den, pozik nago egindako
lanarekin. (Batzuetan eskatzen zitzaidana zen ala ez zalantzak izan ditudan
arren)
Ikasgai honetan kontzeptu asko
((hizkuntza berezia eta hezkuntza premia bereziaren ezberdintasuna adibidez,
asperger, normalizazioa, curriculum egokitzapena…) ulertaraztea zen nire
helburuetako bat, gaur egun bete behar diren funtzioak eskolan hobeto ulertzen
lagundu dit. Nire burua ume hauekin lan egiten ikustea nahi dut. Ea nola
moldatzen garen biok ikusteko, ea ze nolako laguntza eskaini ahal diet, ea nola
sentitzen naizen jakiteko… Gaur egun, gauzak ikasten lagundu dezaket bakarrik,
momentua heltzen denean ahal dudan hoberen lan egin ahal izateko.
Nire aburuz, erabilitako
materiala eta metodologia baliagarria da, bai. Klasean asko hitz egin dugu
gauza hauei buruz, eta gero parte inportanteena dator, bakoitzaren lana,
inplikazioa eta ikasteko erakusten dituen gogoak, hor baitago koska. Azkenean
ikasteko gogoak bakoitzaren barnean daude, eta inplikazio maila ere, eta hau da
benetan baloratu behar dena era objetibo batean. Bakoitzak izango duen
lanbideari, momentu honetatik erakusten dion errespetua, niretzat behintzat
ezinbestekoa da. Momentu honetan inplikatzen ez bazara, ez dut uste gero egingo
duzunik, edo behar dituzun baliabide guztiak kudeatzen jakingo duzunik, eta
lana momentu honetatik asten da.
Goian adierazi dudan bezala,
nire burua horrelako egoerak bizitzen ikusteko gogoak ditut. Gauza bat da gauzak ikastea, bideoak
ikustea eta beste gauza bat zure azalean bizitzea. Praktikak egin nituenean eta
bakarrik egon nintzenean umeekin, orduan sentitu nuen nire burua maistra gisa,
azalean sentitzea ezin da konparatu liburuak irakurtzearekin, eta guztiz
beharrezkoa sentiaraztea ondo ulertzeko. Dena den, nire burua egoera horietan
irudikatzen dut. Ume guztiekin egunero, guztiak bereziak izango dira niretzat,
bakoitzak arrazoi batengatik. Argi daukat ez dela erraza izango, baina nire
burua hor ikusten dut egunero.
Orokorrean materiala ideia bat
egiteko baliagarria da bai, bai Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeekin lan
egiteko, familiarekin lan egiteko, hezkuntza-komunitateko profesionalekin
lankidetzarako… baina esandakoa, ideia bat egiteko, azkenean ikasten denean
egiten duzunean da. Baina oinarri gisa oso aproposa iruditu zait material
guztia.
Laburbilduz eta amaiera amateko
ikasgai honi, esango nuke oso interesgarria iruditzen zaidala gaia, ikasgaia
eta inklusioaren utopia (nik utopia bat bezala ikusten dut oraindik) baina ziur
nago ilusioarekin eta lan handia eginez, benetan eskola inklusibo bat lortu ahal dugula, non ume guztiak bertan
integralki garatu ahal diren, bakoitzaren erritmoa eta beharrak kontutan
izanda. Guztiok zoriontsuak izatea da, nire helburu nagusia.
jueves, 9 de mayo de 2013
FAMILIA
Blogarekin amaitzeko azken artikulua eta gaia, familiaren ingurukoa da.
Ezintasun psikiko bat duten familiarekin hain zuzen ere. Bizitza osoan garapen
bat jasaten dugu. Hau eboluzioarekin estuki lotuta dago, gizaki guztiok
jasotzen dugun garapenarekin. Jaiotzen garenetik hil arte, aldaketa eta ikaste prozesu
batean murgilduta baikaude. Gizakiek bizitza osoan krisi eta etapa batzuen
aurrean egongo da, eta hauek gainditu edo porrot egingo ditu.
Azken artikulu honetan, Montse Friexa idatzitakoa hain zuzen ere,
(pedagogiako irakaslea, Bartzelonan) autore eta teoria batzuen inguruan
puntuazio batzuk botatzen dizkigu.
Lehenengoa Erik Eriksonek eman zuen, Freuden jarraitzailea, eta bizitzaren
zortzi etapak bereizten ditu. Eriksonen arabera, indibiduo bakoitza bere
bizitzan krisialdi batzuk pasako ditu, eta hauek menperatzea ezinbestekoa da,
ez baditu gainditzen bere bizitzaren hurrengo etapara garraiatuko ditu
berarekin, horregatik konflikto hauek gainditzea oinarrizkotzat hartzen dugu.
Familia batean kide bakoitza bere eginkizunak ditu. Kide batek bere funtzioa
egiten ez badu, beste kideak oztopatuko ditu. Horregatik familia batean
bakoitza eginkizun bat duela esan daiteke. Unitate bat bezala hartzen
dugu. Elkartzen dira, hazten dira, heldu
egiten dira, eta garapenaren estadio guztiak pasatuz doa.
Familia guztiak aldatzen ari dira momento guztietan, ez dira estatikoak.
Egia esanda pertsona guztioak aldatzen ari gara momentu guztietan. Garapena ez
baita gelditzen. Aldaketa hauek estresa suposatzen du. Familia bateko umea
ezintasunen batekin jaiotzen denean, familia horrek estres askorekin biziko da.
Estres hau mota ezberdinetakoa izan ahal
daiteke; normatiboa (familia gainditu egin behar du, etapa horrek exijitzen
duen aldaketa gainditzeko) ala paranormatiboa (familiaren garapena oztopatzen duena).
Familia batean umea minusbaliotasun psikiko batekin jaiotzen da, familia
horrek estres paranormatiboa sufrituko du.
Gainera familia hauetan trantsizioak egongo dira, baina batzuetan ez dira
heltzen edo ez dira egoten, eta familia hauen desoreka areagotzen dute. Adibidez
dependentzia handia duten umeek. Ume hauek beti izango dira dependienteak eta
familia hauen ardurak urte askoz oso handiak izango dira.
Artikuluan familiaren etapak bereizten ditu:
-
Familia
egituratzen denean.
-
Umea
itxarotea
-
Minusbalitasunarekin
jaiotzen den umearen jaiotza.
Bertan gurasoak fase batzuk pasatu eta gainditu
behar dituzte (shock, erreakzioa, eta egokitzapen fasea)
-
Lehen
hezkuntzan dituzten familiak
-
DBH-ko
hezkuntza
-
Familiak
eta pubertaroa
-
Familiak
eta helduak
-
Familiak
eta erdi adina.
-
Adin familiak
Etapa bakoitzak arazo eta krisi batzuk sorrarazten ditu familietan,
gainditu beharrekoak. Familia hauek premia eta laguntza batzuk behar dituzte
dituzte, hala nola; minusbaliatuaren zainketa fisikoa, laguntza garraioarekin,
aisialdirako laguntza, bere garapena hobetzeko erak, informazioa eta jakintza minusbaliari
buruz… premia eta behar hauek aldatuz doa.
Nire ustez eta amaiera ematen hasteko blog honi, familia hauek pasatzen
dutena guztiz normala da, gobernuak laguntza gehiago eman beharko zituen,
informazio gehiago eman, hezkuntza eman, diru laguntzak, garraio laguntza… Gai honi
buruz asko hitz egiten da, eta oso gutxi laguntzen dute. Ume hauen premiak eta
bere familienak asetu behar dira, eskolatik, gobernutik, auzotik. Testuinguruak
ere lagundu ahal dezake. Laguntza psikologikoa ere eskaintzea oso baliagarria
ikusten dut. Azken finean garapen integrala guztiok behar dugu, oreka sentitzea
gure barnean, eta laguntza eta elkartasuna sentitzea gure inguruko jendeagatik.
Horrela arazo eta krisi guztiak gainditu ahal izango ditugulako.
Maistra izango naizenean horrelako ume eta familiekin lan egingo dut, eta
espero dut behar duten laguntza osoa jasotzea nire partez. Baliabide hoberenak
bilatu ahal izatea eta guztion laguntzarekin eskola eta gizarte inklusibo bat
eraikitzea, non guztiok berdinak garen eta guztion beharretara egokitzen
ikasten dugun. Etxean, klasean eta kalean. Guztiok baititugu premia bereziak.
lunes, 29 de abril de 2013
ADIMEN EMOZIONALA
Errealitate bat
da, jaiotzen garenetik emozioak gure bizitzan daudela. Emozioak gure garapen
kognitiboan funtsezko garrantzia dauka, gure izaeran eta besteekin harremanak
izaten ditugun momentuan ere.
Autore asko eta
askoren ustean, umeek bere aita eta amarekin daukaten harremana, hurrengo
urteetan izango dituzten harremanetan adieraziko direla, izugarrizko eragina
baitu. Eta honek erlazioetan eta eskolako emaitzetan ere agertuko da.
Adimena, perspektiba
askoren inguruan lantzen den gaia daukagu, orain arte irakurri ditudan liburuen
arabera Gardner eta Goleman oso interesgarriak iruditu zaizkit, eta batez ere
adimen emozionalari buruz hitz egiten dutenean. Hau txikitatik landu behar dela
uste dut, eta batez ere eskolan, behintzat niri funtzekoa iruditzen zait arlo
honetan umeak hezitzea. Nola sentitzen diren adieraztea, zer egin dion horrela
sentiaraztea? Nola konpondu edo nola kudeatu emozio eta sentimendu horiek…
guztiz beharrezkoa ikusten dut pertsona guztion bizitzan eta lehen-bailen
hastea beharrezkoa ikusten dut.
Teoria batzuen
arabera, adimen emozionala eskolako emaitzekin eta erlazio interpertsonekin
erlazio estua daukate.
Gainera gaur
egun, eskolaren ikuspegia aldatzen ari da ere, eta gizarte bera aldaketa ugari
jasatzen ari ditu. Adibidez, gaur egun gure gizartean etorkin askorekin
bizitzen gara, eta eskolan kulturaniztasunarekin lan egiten dugu. Ume hauek oso
egoera larriak bizitzen dituzte bai etxean, baita eskolan ere. Aldaketa ugari
sentitu dituztelako oso denbora laburrean, eta beraien behar afektiboei
erantzuna eman behar diegu. Laguntasuna bilatuko dute klasean, beste umeekin,
maitasuna gure partez. Oso inportantea iruditzen zait ere adimen emozionala
arlo hau tratatzeko orduan. Ume hauek lutoan daude, bere herrialdetik alde egin
dute, eta beraiekin mamu asko dakartzate, sentimendu asko eta gehienak ez oso
onak, horregatik erantzuna baikorra eta harrera ona eman behar diegu.
Goleman aholkatzen
dudan liburu bat idatzi zuen: “La inteligencia emocional” izenburua duena. Definizioa:
bakoitza bere sentimenduekin kontaktuan egoteko gaitasuna da, sentimenduak
zeintzuk diren jakinda, jarrera bat edo beste bat izateko gaitasuna izango
dugulako, eta besteen sentimenduetara era erraztasun handiz erantzuteko. Guzti
honek arrazakeria eta intolerantzia ekiditen
duela esaten du. Ni guztiz alde nago esaten
duenarekin. Lehengo gauza gure burua ezagutze da, eta zer sentitzen dugun
jakiten dugunean, gure jarrera hobeto bideratzea posiblea izango da, nola
sentitzen naiz, zergatik, zer eragin duen, eta zer egingo dudan aldatzeko.
Beste alde erlazionatzeko orduan gaitasun hau izan behar dugu, enpatia
lantzeko, eta besteen beharretara egokitzeko.
Eskolan arlo hau
gehiago landu behar dela uste dut, asken urteetan, arreta gehiago ematen ari
zaio, baina oraindik lan handia dago egiteko.
Haur hezkuntzan
hurrengo helburuak lortu ahal dira batik bat:
- - Haurren
garapen integrala lortzea
- - Estrategia
onak ematea, umeak konpetentzia onak garatzeko arlo emozionalean, autoestimu
ona izan dezaten.
- - Tolerantzia,
errespetua eta jarrera prosozialak bultzatzea
- - Inpulsibilatearen
kontrola garatzea.
- - Taldeka
lan egiteko gaitasuna garatu
- - Autohezagutza
eta besteen ezagutzaren alde egin.
- - Gelaren
harremanak eta giroa hobetzeko, besteekiko harremanak gehitu eta hobetu.
- - …
Helburu guzti hauek eta beste batzuk adimen emozionalarekin erlazionatuta daude. Honetarako komunitate osoko kideen parta hartzea ezinbestekoa da, irakasleak honi buruzko informazioa eta prestakuntza jaso beharko dute, eta klase guztien barneratu beharko da, era nabarmen batean. Sentimenduak eta emozioak ezagutzea bezain garrantzitsua adieraztea ere izango da. Komunikazioa oso inportantea baita gure bizitzaren arlo guztietan.
Gure eginbeharra
umeei emozio ezberdinen arteko bereizketa erakustea izango litzake, umeak
pentsatzen eta sentitzen dutena adierazten erakustea, eta besteek errespetuz
erantzutea. Honetarako autoestimua, autokontzeptua, eta beste gai batzuk
lantzea ezinbestekoa izango da. Haur hezkuntzan jarduera ezberdinekin lantzea
posible izango litzake. Gero eta jarduera gehiago ateratzen dira egunero adimen
emozionala lantzeko.
Bukatzeko esatea,
izan dudan esperientziagatik aurten praktiketan, emozioak momentu guztietan
umeekin daudela, beraiek ez baitute beldurra adierazteko orduan. Baina gure
laguntza behar dute, gu gidatu behar ditugu nola egiten den jakiteko. Nola
esaten diren gauzak, zergatik sentitzen diren horrela azaltzeko, eta poliki
poliki adimen emozionalean hezitzeko. Ezinbestekoa ikusten baitut eta eskola
inklusiboaren parterik inportanteenetarikoa ikusten dudalako.
lunes, 22 de abril de 2013
PROFESOR LAZHAR PELIKULA
Klasean ikusteko
aukera izan genuen. Jatorrizko titulua Monsieur Lazhar da, 2011ko pelikula, Plilippe Falardeau zuzendaria duena.
Pelikularen generoa drama bat da.
Hasiera emateko,
niri bereziki, arreta gehien deitu zitzaidan gertaera pasatzen da: Lh-ko gela
bateko andereñoa bere buruaz beste egiten du, bere gelan. Bi umeek hau ikusten
dute, eta sekulako trauma geratzen zaie. Erantzunik gabeko galdera asko alegia.
Gertakisun honek gela horretako orientabidea aldatzen du.
Gertakisun honekin batera beste
irakasle bat ailegatzen da, pelikulari izena ematen diona; Lazhar, 55 urteko
Argeliarra. Bere klaseak emateko
era guztiz ezberdina da, eta hasieran umeak kontra egiten diote, bere betiko
andereñoarekin konparaketa egiten dioten heinean. Ikasketa prozesuan bidirekzionala
dela esan dezakegu, pelikula honetan, ikasleak irakasletik ikasten dute eta
baita alderantziz ere. Azkenean onartzen dute irakaslea eta ume hauen bizitza
aldetzen duela esan dezakegu ere. Azkenean garrantzia handia dute gure
bizitzatik pasatzen diren irakasle guztiak, eta batez ere adin horietan.
Pelikula honek erakusten
digu nola bakoitzak bere era dituen gauzak egiteko, eta erantzunak emateko,
bakoitzaren ikuspuntua besteengandik urrun dagoela batzuetan, baina guztiok
ikasi behar dugula errespetutik lan egiten. Gela honetan heriotzarekin harrituta
zeuden umeeekin topatzen da Lazhar. Berak lagundu nahi ditu, eta batzuetan ez
zuen zuzendaritza eta psikologoen laguntza aurkitzen. Bere metodologia
ezberdina baitzen. Adimen emozionala lantzea ezinbestekoa da klasean, nola sentitzen diren, zergaitik sentitzen diren horrela... Lazhar, arlo honetan lantzen du heriotzaren gaia, oso garrantzitsua dena, umeek ulertu behar baitute pertsona bat joaten denean, ez dela bueltatuko. Haur Hezkuntzako geletan hau lantzea ere beharrezkoa ikusten dut txikitatik gai hauek aurrera eramaten jakin behar dutelako.
Pelikula gustatu
zitzaidan, oso bihozbera iruditu zitzaidan, eta nola umeek erakusten zaiatzen
ziren gustatu zitzaidan. Adibidez neska doanean esatez zein liburuak diren
egokiagoak beraien duten adinarentzat eta ze nolako harremanak dituzten azkenean.
Maiestra eta irakasle mota asko daude, egia esanda pertsona mundu bat da,eta bakarra, nire ustez inportanteena ume guztiak dituen gaitasunak ateratzea da (bakoitzak bereak) eta batez bere egoera emozionalari erantzunak egokiak ematea, da inportanteenatarikoa maistra moduan. Eta indibidualki tratatzea umeak, ez dira danak berdinak, bakoitza pertsona ezberdin bat da, eta horrela tratatu behar ditugu, bakoitzari laguntza egokiena eskainiz beharrez gero.
Maiestra eta irakasle mota asko daude, egia esanda pertsona mundu bat da,eta bakarra, nire ustez inportanteena ume guztiak dituen gaitasunak ateratzea da (bakoitzak bereak) eta batez bere egoera emozionalari erantzunak egokiak ematea, da inportanteenatarikoa maistra moduan. Eta indibidualki tratatzea umeak, ez dira danak berdinak, bakoitza pertsona ezberdin bat da, eta horrela tratatu behar ditugu, bakoitzari laguntza egokiena eskainiz beharrez gero.
ARRETA GOIZTIARRA
Arreta goiztiarraren inguruan hainbat dokumentu eskura ondoren, baliogarrien izan zaizkidan bi dokumentuen inguruan egingo dut hurrengo sarrera.
Dokumentuak ondoko hauek ditugu:
https://docs.google.com/presentation/d/1aCDAkw1QW6ezgCkBMZHxA5PoV6vFnNAbFiIwdSU1mQc/edit#slide=id.p16 Mondragon Unibertsitateko dokumentua daukagu hemen, izenburua: Arrisku sozialean dauden umeen ezaugarriak eta beharrak.
https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4Mmak8zR21oSG9CNFE/edit. Liburu txuriaren laburpena daukagu.
Hurrengo lerroetan, nire hitzekin bi dokumentu hauen sintesia ateratzen saiatuko naiz.
Liburu zurian hurrengo definizioa zehazten du: “ 0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruari zuzenduriko jarduera multzoa; haurrek garapenean pairatutako edo paira ditzaketen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorrei erantzuna lehen bait lehen ematea helburu dutenak”. “ Haurra garatzen ari den heinean hainbat ezintasun agertu ahal dira, maila ezberdinetan, horregatik arreta goiztiarrak bereziko garrantzia du. Honek beti aditu talde batek zuzenduko du.
Umeak alterazioak etapa ezberdinetan jasan ahal ditu, bai haurdunaldian, baita erditzean (hau bizitzaren momenturik traumatikoena baita), edo jaiotakoan.
HAURDUNALDIAN:
- - Alterazio kromosomikoak (kromosoma bat gehiago duten umeak Down sindromearekin jaiotzen dira.)
- Fetoan ematen diren alterazioak (oxigeno falta)
- Arrisku biologikoaren ezaugarriak (ama urte asko dituela adibidez)
JAIOTZEAN:
- Jaiotze momentua ez da erreza, trauma handi bat bizitzen dute umeak momentu honetan, eta oztopoak edo zailtasunak egon daitezke. (oxigeno falta momentu horretan, denbora gutxiagorekin jaiotzea…)
JAIO ETA GERO
- - Gaixotasunak, drogak, elikadura desegokia…
- Espektro autistak
- Adimen urritasuna
- Hizkuntzaren zailtasunak
- Garapen psikomotore desegokia
- …
Esaterako ume guztiek hainbat behar dituzte:
- FISIOLOGIKOAK : loa, garbiketa, osasuna…
- KOGNITIBOAK: esperimentazioa, jakin-mina…
- SOZIOKULTURALAK: komunikazioa, errespetua…
- AFEKTIBOAK: lotura afektibo seguruak, iraunkorra, atxikimendua…
- SEXUALAK : kuriositatea, kontaktua…
Puntu guzti hauetan, faltak, edo eragozten dituzten faktoreak agertu ahal dira. Ume bakoitzak zirkunstantzia berezi batzuen menpe biziko baita. (familiaren egoera, gurasoen hezkuntza, egoera sozioekonomikoa…)
Umeak bizi diren egoerak direla eta traumak jasan ahal dituzte, aipatu ditugun beharrei erantzun egoki bat jasotzen ez badute. Eta trauma hauek bere bizitza osoan zehar beraiekin egongo dira, eta bere bizitzan eragin handia izango dituzte.
PREBENTZIOAK:
- - OSASUN ZERBITZUAK: Informazio egokia jaso, txertoak, haurdunaldiaren jarraipena…
- - HEZKUNTZA ZERBITZUAK. Formazio ezberdina, hitzaldiak…
Gurasoek informazioa egokia jasotzea ezinbestekoa da umeari behar dituen beharrei erantzuna egokia emateko , umea era integral eta osasuntsu batean garatu ahal izateko. Gu maistrak izango garena, gurasoei lagundu behar diegu ere, informazioa emanez, edo klasean ikusten duguna kontatuz, horrela guztiok batera lan eginez, ume horren garapen egokia bermatuko dugu. Gu maistra moduan, laguntza eskaini ahal dugu ere, gurasoei informazioa emanez, edo non aurkitu ahal duten laguntzen, eta beti umeak nola dauden behatuz, eta zerbait arraroa ikusten badugu zerbait egin beharko genuke. Zaila da batzuetan egoera hauei aurre egitea, baina gure lana txikitzuen ongizatea bermatzea da.
LADYBIRD, LADYBIRD PELIKULA
Arreta goiztiarraren
inguruan pelikula bat ikusi genuen klasean. Ladybird, Ladybird pelikula hain
zuzen. 1994.urtekoa da, eta bere zuzendaria Ken Loach da.
Gogorra, errealista, eta unkigarria bezala definituko nuke, benetan
gaizki sentiarazten dizula, eta ukitzen zaitu.
LadyBird
benetako istorio batean inspiratutako film-a daukagu. Bertan emakume baten bizitza kontatzen
digute, Maggierena. Lau ume ditu, aita ezberdinetakoa, eta bere egoera oso
larria da. Maggie oso istorio beltzak bizi izan ditu, jo diote, eta bere giro
familiarra ez da batere egokia haurrak hazteko. Momentu batean Jorge ezagutzen
du, hispanoamerikatik datorren gizona. Errefuxiatua da, arazo politikoak izan
ditu bere herrialdean eta kanpora alde egin behar du, Maggie ezagutzen duenean berehala
maitemintzen da berataz, eta laguntza eskaintzen dio behar duen guztirako.
Baina zerbitzu sozialak
laster ume hauen egoeraz larritzen dira, eta lau umeak kentzen dizkiote amari.
Benetan ama ona da, baina bere egoera oso txarra da, eta umeak zaindu ezin
dituela esaten dute zerbitzu sozialak. Pelikula osoan emakume honen sufrimendua
adierazten da, nola gaizki sentitzen den benetan, nola bere haurtzaroaren
traumak ez dizkioten batere laguntzen bere bizitzan, eta nola borrokatzen duen
Jorgerekin familia bat osatzeko. Jorgerekin ere umeak izaten ditu, baina beti
kentzen dizkiote. Eta hauek arteko borrokak ere ematen dira.
Nire ustez
Maggie ama ona da, ahal duena egiten du, baina bere egoera oso larria da, eta
ez du familia estrukturatu bat eta etxe bat, ezta dirurik ere haurrak ondo
zaindu ahal izateko. Adibidez, pelikulan umeak bakarrik usten ditu etxean, bera
lanera joaten delako, halako batean sute bat ematen da etxean, eta ume bat bere
gorputzean izugarrizko zauriak izaten ditu. Ama lanera joan delako utzi ditu
bakarrik, baina hau ezin da egin. Maggie
benetan gaizki sentitzen dela daraman bizitzarekin eta bere umeei ematen ari
dien bizitzarekin, baina ezin du besterik egin. Galdera da… Norekin daude
hobeto haurrak? Amarekin, beste familiekin. Nire ustez, umeak traumak jasoko
dituzte bi egoeretan, eta ez dira ondo sentituko ez amarekin (erantzun egokia
eman ahal ez dielako…asko maite dituen arren…) ez beste familiekin edo zentro
batean, Bere benetako familiarekin, kasu honetan amarekin egon nahi izango
dutelako, baina ez da zaila.
Horrelako egoerei
erantzun on bat ematea ez da gauza erraza, nire ustez gobernuak laguntzak eman
beharko lituzke. Horrelako kasuak ematen direnean, ama hauek nolabaiteko
laguntza jaso ahal izateko, bai ekonomikoa, baita psikologikoa, hezitzailea…
Azkenean ama hauek sozialki baztertuta daude, auto-estima gutxi daukate, eta
edozer gauza egiteko daude prest, bere umeen bizi kalitatea bermatzeko. Lagundu ahal dien bakarra gobernua da, baina
ez dute horrela jokatzen. Eta haiek dira egoera askoren errudunak.
sábado, 20 de abril de 2013
PERTSONALA ETA FUNTZIOAK
EXPERIMENTAKZION astean, muralak sortu genituen. Mural hauetan Ikastetxearen funtzionamenduaren inguruko gaiak adierazi genituen. Metodologia ezberdinak, ikuspegi ezberdinak, taldekatze era ezberdinak, ikastetxeko pertsonalen funtzioak batik bat.
Ni, sarrera honetan, funtzio horiek zeintzuk diren ipiniko ditut. Inportantea ikusten dudalako hau argi izatea.
TUTOREA:
- - Ikasle
guztiak ezagutzea bere osotasunean eta
laguntza egokia eskaini bere ahalmenak garatzeko, beraien beharrak kontutan izanda.
- -Ikasleen
beharrak ezagutu, beraien garapena integrala (kognitiboa, fisikoa, emozionala…)
lortzeko.
- -Guraso,
ume, beste irakasle, eta orokorrean ikastetxeko pertsonal guztiarekin
harremanetan egotea.
- -Arazoak
eta zailtasunak antzeman
- -Metodologia
egokiak bilatuko ditu, ume bakoitzarentzat moldatuta beharrezkoa izanez gero.
- -Klasean
behatzaile aktiboa izango da.
- -Irakasleei
baliabide ezberdinak eskaintzeko gai
izan behar da.
- -Afektibitatea
sustatu eta adimen emozionala landu
- -Motibatzailea
izango da klase guztietan.
- -Ume
bakoitzaren beharreei moldatuko da eta ikasle guztien jarraipena egingo du.
- -Eskola
inklusiboa bultzatuko du. Guztiok berdinak eta ezberdinak garen heinean.
ZUZENDARIA:
- -Kanpoko
zerbitzuak eskatuko ditu.
- -Organo
guztien koordinazioa zuzenduko du.
- -Talde
desberdinen arazoak bideratuko ditu.
- -Ikastetxeko
dokumentu ofizial guztiak bideratzeko arduraduna izango ditu eta baimenak
sinatuko ditu beharrez gero.
- -Gainbegiratuko
ditu ikastetxeko prozesu guztiak
- -Irakaslegoaren
garapena koordinatu eta zuzenduko du, eta ordezko bat beharrez gero, bilatuko
du.
- -Ikastetxearen
funtzionamendu egokia bermatuko du, eta talde lana sustatuko du.
PT:
- -Arazoak
dituzten umeak lagunduko ditu
- -Orientazio
departamentuan dago lan egiten.
- -Ziurtatzen
du haurrak zailtasunak dituzten ala ez.
- -Tutorearekin
kontaktuan egongo da, ideiak
konpartitzeko eta zalantzak argitzeko. Oso garrantzitsua da bien arteko
komunikazio egonkorra ematea.
- -Eskola
inklusiboa sustatuko du.
- -Hezkuntza
– premia bereziak dituzten ikasleekin banka edo talde txikietan esku hartzea,
gela arruntean edo laguntza-gelan.
- - Curriculum
egokitzapen indibidualak egiterakoan eta garatzerakoan lanbidetan aritzea.
- -Material
didaktikoa prestatu, baloratu, aukeratu… talde lanean.
- -Familiarekiko
harremanetan aritu, errespetua eta giro egokia sustatuz.
HIPI:
- -Hizkuntza
mailan umeak laguntzen dituena.
- -Irakaslearekin
harremanetan dago hizkuntza errefortzua jasotzeko.
- -Ikasleak ondo sentitu daitezen bermatu behar
du.
- -Ikasle
etorkin berriei harrera egiteko
(tutorearekin batera) arduraduna izango da, gurasoei ondo azalduz zer landuko
duten klasean hizkuntzari begira, eta lehentasuna.
KONTSULTOREA:
- - Ikasle
eta irakasleei laguntza eskaintzen die, maila ezberdinetan, gelan,
irakaslegoari eta ikastetxe mailan laguntzeko.
ORIENTATZAILEA:
- - Pegagogo,
psikologo eta psikopedagogoak dira.
- -Ikastetxeko
irakasleen eta bereziki umeei aholkuak eskaintzen diete.
- -Curriculum
egokitzapenetan, ikastetxeko plangintzan… parte hartzen dute.
KOORDINATZAILEA:
- -Tratatu
behar diren arazoak, era argi batean adieraziko ditu.
- -Denbora
eta espazioaren kontrola eramango duena izango da.
- -Talde
lana sustatuko du.
- -Komunikazioa
egokia ematea bermatuko du
- -Taldean
jasotako informazioa jasoko du.
- -Errespetua
sustatuko du.
BOLONDRESAK:
- -Laguntasuna
eta berdinen arteko elkarrekintza sustatu
- -Umeen
gidariak izan behar dira bere ikaste prozesuan.
- -Ikasleen
arteko elkar-lana eta kooperazioa sustatzea
- -Talde
heterogeneoak bultzatu
- -Ikasteko
gogoak piztu, umeak motibatu behar dira.
- -Irakaslegoari
laguntza eskaini.
- -Zalantzak
argituko ditu
MARÍA Y YO PELIKULA
Nobela batetik ateratako pelikula dokumentala daukagu bertan: Maria y yo. Bere zuzendaria Félix Fernández de Castro. Oso pelikula grafikoa da, eta autismoaren zenbait gauza ulertzera eta ikastera eramaten gaitu, batik bat, gurasoak nola komunikatzen diren Mariarekin esaterako, nola erakusten dizkioten errutinak…
Maria autismoa duen neskatila bat da, 14
urte ditu eta bere amarekin bizi da, Canariasen. Bere aita berriz, Bartzelonan bizi da. Honek bere alaba egunero ikustea oztopatzen dio. Ahal duen
moduan darama. Ama Canariasen bizileku hobeago bat eman ahal ziola pentsatu
zuen, gurasoak banatu zirenean.
Pelikula honek Mariaren bizitza nolakoa
den erakusten digu eta nolako sentimenduak adierazten duten gurasoak honi
buruz, nola konturatu ziren Mariari zerbait pasatzen zitzaiola, ze nolako
beldurrak dituzten etorkizunari begira…
Maria bezalako pertsonek, premia bereziak dituzte, beraien
bizitza eta interpretatzeko era ezberdina da, baina eskubide guztiak dituzte bizitza normala
egiteko, eta hala egiten dute. Maria, asko maite duten bi guraso dauzka, eta
beraien laguntzarekin oso zoriontsua da. Eskola joaten da egunero, gauza ezberdinak ikastera, eta oso memoria ona dauka
izenak eta bestelakoaz oroitzeko.
Adimena dauka eta erabiltzen du.
Pelikulatik hainbat gauza gustatu zaizkit:
aitak esaten duenean ez duela nahi Maria pertsona normal bat bezala tratatzea,
erregina bat bezala baizik. Amak beldurrak adierazten dituen momentuan. Esan
duenean bera ez dagoenean, norbait Mariarekin egotea nahi duela, maite duen
norbaitekin. Eta azkenik, aitak begiradena azaltzen duenean, jendearen begietan
pena, harridura, ulermena ikusten duenean, eta begirada batzuk ez zaizkiola batere
gustatzen. Gaizki sentitzen dela momentu horretan.
Egoera hori bizitzea zaila izan behar da,
ume bat izatea ez da erraza berez izan behar,
“normaltzat” hartzen dugunaz ateratzen denean, gehiago, azkenean mundua
ez baitago beraientzat pentsatuta. Gure lana berriz, moldatzea izango da
hemendik aurrera.
Gaur egun, premia bereziak dituzten haurrak eskolara arruntetara joaten dira. Hau funtsezkoa iruditzen zait umeentzat, horrela soziabilizatzea
Trailerra hurrengo estekan: http://www.youtube.com/watch?v=aviGMwGRsr0
Gaur egun, premia bereziak dituzten haurrak
eskolara arruntetara joaten dira. Hau funtsezkoa iruditzen zait
umeentzat, horrela bere adineko umeekin sozializatu egiten dira. Oso garrantzitsua
iruditzen zait, bai Maria bezalako umeentzat, eta baita besteentzat ere. Nire
ustez, lehen ume hauek eskolatik eta gizartetik baztertu egiten zituzten,
honekin arazoa larritu egiten zuten besterik ez. Gaur egun informazioarekin
gauzak aldatzen direla uste dut, oso inportantea da ume guztiek txikitatik
behar bereziak dituzten umeak ezagutzea, beraiekin egotea eta lagunak izatea.
Honek gauzak asko lasaitzen ditu eta. Umeak txikitatik jaso behar dute
informazioa, bai Down sindromeari buruz, baita minbiziari buruz, edo eskolan
aurkitu ahal dugun edozein arloari buruz. Gai hauek lantzen baditugu, ez
ditugulako nabaritasunak nabarituko, guztiok berdinak izatea errazago
sentiarazi izango dugulako, eta eskola inklusiboari bultzakada handia emango
diogulako.
Trailerra hurrengo estekan: http://www.youtube.com/watch?v=aviGMwGRsr0
miércoles, 17 de abril de 2013
ELLING PELIKULA
Elling pelikula klasean ikusteko
aukera izan genuen. Bertan Noruegako bi pertsonen historia agertzen da. Lehenengoa Elling dugu, bi urte pasa zituen psikiatriko batean, eta denbora horren ostean,
bizitza errealera bueltatzeko momentua ailegatzen zaio. Zerbitzu sozialak, pisu bat ematen
diote, beste gizon batekin, Kjell izenekoa. Biok demostratu behar dute bakarrik
bizitzeko gai direla. Laguntzarekin eta konfiantzarekin poliki poliki egoerak
gainditzen doaz. Elling adibidez bakarrik ateratzeko beldurra zuen, edo
telefonoa hartzeko zailtasunak, baina poliki poliki beharreko laguntza eskainiz
lortzen dute nahi duten guztia.
Oso historia polita da, eta gauzak erakusten dizkigu. Pertsona bakoitzaren beharrak
bereziak eta desberdintasunak ditugun, eta nola laguntza egokia eskainiz gero dena lortzeko gai izango diren. Azken finean edozein pertsonak zailtasunak izan ahal ditu modu
batean edo bestean.
Premia bereziak dituzten pertsonek,
laguntza bat behar dute besterik ez. Klasean ikasten ari garen moduean, metodologia eta egokitzapen egokiak bilatuz gero,edozein sailtasun gainditzeko gai izando diren. Kasu honetan asistente sozialak eskaintzen
dio laguntza, horrela komunitatera integratzea lortzen dute biok. Behar hauek
edonon aurkitu ahal daitezke, gizartean, kalean, eskolan…eta gu eskolan asetzeko
gai izan beharko gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)