viernes, 10 de mayo de 2013

AMAIERA


     Blogari eta ikasgai honi amaiera emateko, azken hausnarketa idatziko  dut hurrengo lerroetan. Hilabeteak joan egin dira, konturatu gabe,eta ikasitako hainbat pintzelada jarriko ditut. Hausnarketa honek kontzientzia hartzeko baliogarria izan zait, berriro ere. Bloga ikasgaian zehar ikasi ditudan hainbat gaien inguruan adierazpenak egiteko lekua izan da, eta hau da azkenengoa:

     Gizartea aldatzen doa eta honekin batera eskola, bere funtzioak, beharrak eta paradigmak. Blog-ean komentatu dudan bezala, eskola integratzaile batetik eskola inklusibo batera joateko bidean gabiltza, egunero perspektiba berriak erabiliz. Gaur egungo  eskola multikulturala da, interkulturala izan behar lukeen arren, baina honek curriculumetan aldaketa sakonak suposatuko lituzke, eta oraindik ez dira heldu. Berdintasunaren aldeko hezkuntza sistemaren barne lan egiten dugu ere, ume guztiek hezkuntza duin bat jasotzeko eskubidea dutelako, berdin du zer nolako premiak dituzten umeak. Honek erronka bat suposatzen du, eta horregatik aldaketa ugari eskatzen ditu hezkuntza sisteman. Erreza dela badakigu, baina jende askoren laguntzarekin marko praktikoa eta teorikoa aldatzea lortzen da, ibili beharreko bidea oso luzea izan arren. Ikasgai hau, kontzientzia hartzeko lagundu dit, batik bat, metodologia edo programa ezberdinak ikusteko, protokoloak zeintzuk diren ulertzeko, eta batez ere, zer nolako lan egin behar izango dudan jakiteko, edo nondik abiatu behintzat. Argi daukat teoria batzuk ez dutela zer ikusirik praktikarekin, eta benetan ikasiko dudan momentua bizitzen dudanean izango dela, baina garrantzitsua ikusten dut, momentu honetatik prestakuntza jasotzea, eta hau izan da ikasgai honetako xederik garrantzitsuena.

    Ikasgai hau, pertsonalki gustatu egin zait, metodologia ezberdin bat erabili dugu klasean ere, eta hau erakargarria iruditu zait, gainera ebaluatzeko era ez da izan dena azterketa batera jokatzea, eta honek lasaitasuna adierazten du lehenengo momentutik, lan egin behar zela argi zegoen, baina presioa desagertu zen lehengo momentuk. Eskola inklusiboaren kontzeptua oso garrantzitsua ikusten dut gaur egun, eta maistrak izango garen heinean, benetan prestakuntza espezifiko eta on bat behar dugula pentsatzen dut, gaur egun gizartean aurkezten zaizkigun behar guztiak asetu ahal izateko. 

     Gauza asko azaldu dira klasean,  hausnarketara eraman gaituzten hainbat gai aurkeztu dira, eta honek zer nolako maistra izango zaren erakusten dizula uste dut. Zer nolako ideiak dituzun, zeren alde egingo duzun, edo zer ez zaizun bidezkoa iruditzen. Beste aldetik, gai asko pelikulen bidez landu ditugu, eta hau arazoak irudikatzeko oso baliogarria izan zaigu. Bukatzeko ebaluazioari begira, ikasle koaderno bat burutu dugu. Non guk bildutako informazio landu izan dugun, horrela kontzeptuak barneratu ditugu eta gai ezberdinetako informazioa jaso dugu ere, material asko eskaini digutelako eta bakoitza nahi izan duena inplikatu da.

     Norekin ikasten edo lan egiten dudan hobeto egoeraren arabera da, batzuetan ni bakarrik egotea behar dut (gai bat berria denean, edo informazioa bildu edo topatu behar dudanean… momentu horretan lasaitasuna eta bakardadea laguntzen didate), agian beste egoera batzuetan, beste pertsonekin lan egitea aberasgarriagoa da, eztabaidatzeko, informazioa kontrastatzeko edo lan bat burutzeko, gehientzan pertsona bakoitza bere ekarpena egiten du, eta horrela lanak hobeto ateratzen dira. Egia da, hainbat pertsonekin ezin dudala lan egin. Bestea nolakoa den baldintzatzen duela egoera, langilea ez bada edo paso egiten badu, zer nolako jarrera duen… batzuetan oztopatzen dit lan egiteko orduan. Errespetu falta izugarria iruditzen zaidalako  bai bere kideei begira baita bere lana izango den lanbideari ere.

     Beste pertsonekin lan egiteak, nire burua hobeto ezagutzea ekarri dit beti, egoera ezberdinen aurrean nola jokatzen dudan, oso argi ikusten baitut, edo zer nolako sentimenduak ditudan, eroso nagoenean adibidez  alaitasuna, bromak egiteko gogoak, giro on eta eroso bat sortzeko gogo ikaragarriak ditut,  beste batzuetan aldiz, amorrua sentiaraztera eraman naute hainbat egoerek.  Beti gauza onak eta txarrak agertzen dira bizitzaren esparru guztietan. Argi daukat lanean egongo naizenean, kide guztiekin ondo eramaten saiatuko naizela, jarrera baikorra izaten, errespetuz jokatzen eta burua beti ideia berrietara irekita izaten. Nire bizitzaren ispiluak, gehienetan esperientzia baikorrak erakutsi dizkit, baina ere argi daukat hainbat jarrerekin ez nagoela batere eroso eta zerbait esan behar badut, esango dudala, inongo arazorik gabe.

     Besteekin egoteak eta lan egitea, perspektiba berriak ikustera eta beste pentsatzeko erak errespetatzera eramaten naute beti, adostasunera heltzeko ere komunikazio eraginkorra izatea beharrezkotzat jotzen dut, batzuetan amore eman behar duzu zuk, besteetan besteek. Nere iritziak argudiatzea, eta defendatzea gustatu zait beti, eta gero malgutasunez jokatzea.


        Ikasgai hau burutzeko irakurketaz eta filmetaz baliatu gara. Informazioa leku ezberdinetatik atera dut, liburuak, apunteak, internetetik…  Gai bati buruz informazio gutxi nuenean, beste batzuekin osatzea lortu dut. Azkenean finean irakurtzea da gai bati buruz jakiteko  bidea.

     Gai bati buruz informazioa bilatzen dugunean , ikasteko mekanismoak martxan jartzen direla uste dut, eta esfortzu hori normalean, ikasketa esanguratsua bultzatu dezake. Norberak nahi duen eran bilatzen du informazioa, irakurrita, liburuen bidez, bideoak ikusten.. batzuetan irudi sinple batekin zerbait ulertu dezakegu eta betirako geratu daitek jakintza hori zure barnean. Bakoitzak badaki nola ikasten duen errazago eta horretaz baliatzea garrantzitsua da.

     Kontzeptu batzuk beste batzuk baino gehiago kostatu zaizkit ulertzea, adibidez arreta goiztiarrarena. Informazia Eio-ko blogetik eta internetetik lortu dut. Klasean ere galdetu nuen, eta irakaslearen laguntzarekin eta topatutako informazioarekin ulertzea lortu nuen.  Egia da norberaren esfortzua baliagarriagoa dela lana eginda ematen dizutenean baino.

     Pelikulak gehigarri bat izan dira ikasketa prozesuan. Ikasgai honetan, egoerak testuinguru batean ikusteko edo adibideak ikusteko oso baliagarriak iruditu zaizkit. Niri pertsonalki zinea asko gustatzen zait, eta film-ak aberasgarriak izan direla uste dut.

     Maistraren lana, behaketarekin oso lotura estua dauka. Egunero ume guztiak behatzeko aukera izango dugu, eta era berean umeak eta familiak ezagutzeko aukera ere, batez ere umeak. Eguneroko lanean, gauzak antzemango ditugu, ezberdintasunak (umeen ikasketa prozesuan… gauzak berehala nork ulertzen dituen, nork ez, nork duen sormen handia, edo nork dituen arreta arazo larriak). Oraindik ez dut nire azalean bizi, baina gauzak ikusten direla pentsatzen dut. Identifikazioaren aldetik uste dut oso garrantzitsua dela profesional bezala ondo formatua egotea, psikologiako ezagupenak edukitzea, eta premia berezietan informazio asko izatea, horrela errazagoa izango zaigu gauzak lehen-bailen identifikatzea eta laguntza eskaintzea. Nire iritziak, laneko beste pertsonekin (psikologoak, pedagogoak…) trukatuko nituzke, beraiek zer pentsatzen duten jakiteko. Lan kooperatiboa guztiz beharrezkoa baita zure lana osotasunean egiteko.

     Haurrari zer gertatzen zaion seguru dakigunean (agian gurasoek esan digute, edo eskolan atera dugu… egoerak anitzak izango dira), lan egiteko momentua heltzen da. Ume bakoitzak ikasteko erraztasun gehiago edo gutxiago izango duela kontzientea naiz, eta gainera, bakoitzak bere erara ikasiko du. Umeak pertsona indibidual bezala tratatzea oso garrantzitsua ikusten dut, guztiak ezberdinak baitgara eta bakioitza premia berezi batzuk izango dituelako. Guztiak berdintzat hartzea ez zait bidezkoa iruditzen.

     Premia bereziak dituzten umeekin lan egiteko, metodologia egokia bilatu behar dugu, bere beharretara hobeto egokitzen dena. Egunero material gehiago eta gehiago ateratzen ari da, eta seguru beste maistrekin harremanetan egonez gero, material hori transferituko eta konpartituko dugula. Ez dut uste lan erraza izango denik, baina gogoekin edozer gauza gainditzeko gai gara, hori erakutsi dit batik bat ikasgai honek.

     Familiekin harreman egokia eta hurbila izatea ezinbestekoa ikusten dut lan honetan. Konfiantza osoa, eta gauzak nola adierazi oso inportantea da honetarako. Gainera beti, familiekin batera lan egin beharko dugu, arazoei ondo erantzuteko bide berdinean joatea ezinbestekoa da. Maistra eta gurasoak ados ez badaude eta kontrako gauzak esaten eta egiten badituzte umeak ez du jakingo norantz joan, naiz eta azkenean familiari kasua egin.  Horregatik familiarekin komunikazio eraginkorra izatea, konfiantzazko giroa sortzea eta elkarlana ezinbestekoa ikusten dut, umearen garapen integrala lortzeko.

     Esandako guztia ikastetxeko beste partaide guztiekin lan egiteko ere aplikagarria da, era egokia ikusten baitut adierazteko era hau, konfiantzaz, errespetuz, eta hurbiltasunez, beti baikorrak izaten, burua irekita izaten eta alaitasunez.  Jarrera asko eragiten du egiten ditugun gauza guztietan, eta batez ere beste pertsonekin lan egin behar dugunean, jarrerak batzuetan  kutsatzen baitira.

     Bestalde koordinazio lana ez da erraza, gero eta jende gehiago egon, orduan eta zailago izango da ideia guztiak bateratzea, eta adostasunetara ailegatzea, honetarako jarrera ona izatea ezinbestekoa da. Honi aurre egiteko jariotasuna adieraztea ezinbestekoa ikusten dut, guztien partetik. Malgutasuna eta gogoak izatea

   Gelan ditugun egoera guztiei aurre egiteko baliabide ezberdinak izango ditugu, bai guk ditugunak (barnekoak) baita kanpoko laguntza ere, Berritzeguneko departamentuak adibidez, laguntza eskainiko digu, ikastetxeko beste lankideak, protokoloak, informeak…. Gauza asko izango dira kontutan izan beharko ditugunak eta lana era ordenatu eta on batean egin beharko dugu.

     Arreta goiztiarraren kasuan adibidez, hain delikatua den gaia, lehenengo behaketa beharko dugu, gero gurasoak ezagutu, eta argi badago zerbait pasatzen zaiola ume horri, edo arazoak izan ahal dituela etxean orduan zuzendaritzara joko dugu, beraiek egoera aztertu eta gero zerbitzu sozialetara deituko dute, behar izanez gero. Gai hauek tratatzeko lasaitasunez eta segurtasunez egin beharko dugu.

      Batzuetan metodologia bat erabiltzen dugunean, eta erantzunik ez dugunean, aldatu behar dugula esan nahi du. Batzuetan zaila da metodologia egokia zein den aurkitzea, baina behaketarekin eta proba ezberdinak eginez, bilatu dezkegu, edo guk sortu. Lan hau sormenarekin oso lotuta ikusten dut ere. Material sinple batekin gauza asko sortu ahal ditugu ume bakoitzarentzat moldatuta gainera. Oso inportantea ikusten dut umeak indibiduo bezala ikustea eta ez guztiak multzo bat bezala, gainera batzuetan ikasketa pertsonalizatua behar izango dute, eta hori gure menpe dago bakarrik.

     Argi dago, erantzuna eman behar diegula ume guztiei, eta behar guztiei, behar duten erantzuna bilatu behar dugu, bakarka edo laguntza eskatuz. Baina gu, eta bakarrik gu, gara erantzun hori bilatzearen arduradunak, eta hori izango da gure lana, hau baita ume guztiak era integral batean garatzeko bide bakarra, eta gu egongo garelako bere  bizitzarako etaparik inportanteenean.

     Currikulum egokitzapenak umeak behar bereziak dituenean egiten da. Klasearen erritmoa jarraitu ahal ez duenean, edo arazoren bat agerian dagoenean, hau egiten da. Hau bakarrik ezinbestekoa denean egingo da, umearentzat kaltegarria delako, etiketa bat jarriko diogu bere bizitza osorako, eta hori ez da hoberena. Era horretan Curriculum-ena umeari egokitzen da eta ez alderantziz (ezinezkoa baita). Honek umea aurrera jarraitzen laguntzen dio, curriculuma bere gaitasunaren arabera moldatuko da, bestela kurtsoak errepikatzen hasiko zen, eta berehala oso atzeratua geldituko zen. Egia da, ez dituztela besteek dituzten konpetentziak guztiak neurri berean, baina beharrezkoa da, premia bereziei erantzuteko. Curriculum egokitzapena pertsona ezberdinen artean burutzen da (tutorea, psikologoa, HIPIa…). Lan kooperatiboa ezinbestekoa da honetarako, eta informazioaren trukea. Psikologoa ikusten duena eta andereñoa antzematen duena egunerokotasunean ez delako berdina, baina biak guztiz beharrezkoak dira, egokitzapena ondo burutu ahal izateko. Jarraipen ona egitea ere oso inportantea da, eta espezialista guztien parte hartzea. 

     Ikastetxearen pertsonal guztiarekin lan egin ahal izateko, gauza ezberdinak izan behar ditugu kontutan eta hainbat jarrera adierazi. Entzuketa aktiboa oso garrantzitsua da adibidez, koordinazio on bat eramate, bilerak antolatzea beharrezkoa direnean, kide guztien artean informazioa  eta komunikazioa kudeatzeko tresna egokiak erabiltzea. Talde lana sustatzea oso garrantzitsua da ere, ordutegiak errespetatzea, gela edo gune aproposak bilatzea guztiok elkartzeko, giro atsegina eskaintzea…

    Lankidetza honetan harreman interpertsonalak ondo eramatea ezinbesteko da, kideekin, familiekin eta batez erea umeekin egongo garelako egun osoan harremanetan, eta guztien inplikazioa beharrezkoa delako umeari erantzun egokia emateko. Horregatik ezinbestekoa ikusten dut komunikazioa gaitasuna izatea. umeekin batez ere sentikorra izan behar zarela uste dut. Beraiek horrelakoak baitira eta sentimenduak beti erakusten dituztelako. Adimen emozionalarekin serikusia handia duen gaia, eta Haur Hezkuntzatik beraiekin landu beharrekoa.

      Auto-balorazioa oso inportantea da, kontzientzia hartzea egiten dudan guztiaz, zenbat denbora pasatzen dudan, eta nola egiten ditudan gauzak, egindako esfortzuarekin ze nolako emaitzak lortzen ditudan ikusteko, eta autorregulatu ahal izateko.  Horrela emaitzak ikusterakoan nire perspektibak betetzen diren ala ez jakingo dut, eta ez badira nahi nituenak, zerbait aldatu behar dudala jakingo dut, datorrenerako.

     Ez dut uste materia inoiz bukatutzat ematen dena, beti dago zerbait gehitzeko, zerbait ikasteko, edo zerbait ez dakizuna… ezinezkoa da edozein ikasgaian materia bukatutzat bezala hartzea. Magisteritzan gutxiago ere, eskolaren funtzioak aldatu egin dira orain dela urte batzuetatik ona, baina aldatzen jarraituko direla argi daukat, horregatik birziklapen prozesuan ibiliko gara beti, ikasketak inoiz ez dira bukatuko.

     Ikasgaian inplikatu naizela uste dut. Dena den, aurten ez dut nahiko nukeen denbora izan. Eta batzuetan heltzen ez naizela sentitu dut, edo ordu gehiago sartu izan beharko nituela, baina ordu horiek fisikoki ez dira existitu. Dena den, pozik nago egindako lanarekin. (Batzuetan eskatzen zitzaidana zen ala ez zalantzak izan ditudan arren)

     Ikasgai honetan kontzeptu asko ((hizkuntza berezia eta hezkuntza premia bereziaren ezberdintasuna adibidez, asperger, normalizazioa, curriculum egokitzapena…) ulertaraztea zen nire helburuetako bat, gaur egun bete behar diren funtzioak eskolan hobeto ulertzen lagundu dit. Nire burua ume hauekin lan egiten ikustea nahi dut. Ea nola moldatzen garen biok ikusteko, ea ze nolako laguntza eskaini ahal diet, ea nola sentitzen naizen jakiteko… Gaur egun, gauzak ikasten lagundu dezaket bakarrik, momentua heltzen denean ahal dudan hoberen lan egin ahal izateko.

     Nire aburuz, erabilitako materiala eta metodologia baliagarria da, bai. Klasean asko hitz egin dugu gauza hauei buruz, eta gero parte inportanteena dator, bakoitzaren lana, inplikazioa eta ikasteko erakusten dituen gogoak, hor baitago koska. Azkenean ikasteko gogoak bakoitzaren barnean daude, eta inplikazio maila ere, eta hau da benetan baloratu behar dena era objetibo batean. Bakoitzak izango duen lanbideari, momentu honetatik erakusten dion errespetua, niretzat behintzat ezinbestekoa da. Momentu honetan inplikatzen ez bazara, ez dut uste gero egingo duzunik, edo behar dituzun baliabide guztiak kudeatzen jakingo duzunik, eta lana momentu honetatik asten da.

     Goian adierazi dudan bezala, nire burua horrelako egoerak bizitzen ikusteko gogoak  ditut. Gauza bat da gauzak ikastea, bideoak ikustea eta beste gauza bat zure azalean bizitzea. Praktikak egin nituenean eta bakarrik egon nintzenean umeekin, orduan sentitu nuen nire burua maistra gisa, azalean sentitzea ezin da konparatu liburuak irakurtzearekin, eta guztiz beharrezkoa sentiaraztea ondo ulertzeko. Dena den, nire burua egoera horietan irudikatzen dut. Ume guztiekin egunero, guztiak bereziak izango dira niretzat, bakoitzak arrazoi batengatik. Argi daukat ez dela erraza izango, baina nire burua hor ikusten dut egunero.

     Orokorrean materiala ideia bat egiteko baliagarria da bai, bai Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeekin lan egiteko, familiarekin lan egiteko, hezkuntza-komunitateko profesionalekin lankidetzarako… baina esandakoa, ideia bat egiteko, azkenean ikasten denean egiten duzunean da. Baina oinarri gisa oso aproposa iruditu zait material guztia.

     Laburbilduz eta amaiera amateko ikasgai honi, esango nuke oso interesgarria iruditzen zaidala gaia, ikasgaia eta inklusioaren utopia (nik utopia bat bezala ikusten dut oraindik) baina ziur nago ilusioarekin eta lan handia eginez, benetan eskola inklusibo  bat lortu ahal dugula, non ume guztiak bertan integralki garatu ahal diren, bakoitzaren erritmoa eta beharrak kontutan izanda. Guztiok zoriontsuak izatea da, nire helburu nagusia. 

7 comentarios:

  1. Nire ezkontzaren inguruan Jainkoak ahaztuta nauela pentsatu nuen. Ezkontzeko inoiz pentsatzeak utzi egin ninduen, lagunekin burla asko pasatu nituen 40 urte nituela oraindik bakarka nagoelako ... Jendeak madarikatu egiten nauelako esaten dut, nire bulegoko lankide batek maitasun gizon handi bat kontatu zidan, saiatzeko eskatu zidan eta nik egin nuen ... zenbait zeregin eman eta hala egin nuen ... Just egun batzuetara, nire lagun zahar batek deitu zidan nire senarrari eta seme-alabei buruz galdetu nion ez nintzela ezkondu oraindik pozik zegoen galdetu zidan berarekin topo egin nuen eta aurretik egin nuen ... eta proposatu zidan ..askarekin ezkonduko banaiz txantxa bat zela pentsatu nuen, baina ez txantxa bat. Orain pozik nago bidean nire haurtxoarekin. Ezaguna da gizon bikaina da, etxeko leheneratzailea harremanetan jarriko baduzu arazoren bat baduzu. posta elektronikoa dr.alashirao1@gmail.com WhatsApp +2348034395438 eskerrik asko ...

    ResponderEliminar
  2. Nire ezkontzaren inguruan Jainkoak ahaztuta nauela pentsatu nuen. Ezkontzeko inoiz pentsatzeak utzi egin ninduen, lagunekin burla asko pasatu nituen 40 urte nituela oraindik bakarka nagoelako ... Jendeak madarikatu egiten nauelako esaten dut, nire bulegoko lankide batek maitasun gizon handi bat kontatu zidan, saiatzeko eskatu zidan eta nik egin nuen ... zenbait zeregin eman eta hala egin nuen ... Just egun batzuetara, nire lagun zahar batek deitu zidan nire senarrari eta seme-alabei buruz galdetu nion ez nintzela ezkondu oraindik pozik zegoen galdetu zidan berarekin topo egin nuen eta aurretik egin nuen ... eta proposatu zidan ..askarekin ezkonduko banaiz txantxa bat zela pentsatu nuen, baina ez txantxa bat. Orain pozik nago bidean nire haurtxoarekin. Ezaguna da gizon bikaina da, etxeko leheneratzailea harremanetan jarriko baduzu arazoren bat baduzu. posta elektronikoa dr.alashirao1@gmail.com WhatsApp +2348034395438 eskerrik asko ...

    ResponderEliminar
  3. Hemen nagoen guztioi nire gizonen inguruko lekukotasuna partekatzeko, bake gizon bat eta etxeko zaharberritzailea maite dut, nire izena da (Julian andrea), osasun arazo bat daukat (gizentasuna). Obesoa izanda, 176 kg pisatzen nituen. Gauza posible da nire pisua kudeatzeko, baina alferrik "Txinako tea Lipton tea, tea berdea Australiako tea eta erlazionatutako elikagai osagarri batzuk hartu ditut nire pisua skyrocketing mantendu dut mediku eta lagun askorekin harremanetan jarri naiz laguntza emateko, baina ez dut eskuragarri; Isawa testigantza aman whowas librea (GIB) Alashira medikuaren laguntzaz eta Alashira doktorea bere etxea zaharberritzen laguntzen duten beste hainbat lekukotzaren bidez, nire buruari saiatu nintzen eta saiatu nintzen eta berarekin harremanetan jarri nintzen gaixotasunari buruz, hetoldmeI nire egoera ez litzateke berriro berdina izaten jarraituko. Orduan, galdetu dit ea sinesten dudan, eta esan dut, bai, sinetsi egin dut, esan dit zer egin behar dudan, eta nik esango ditudan belar gauzak bidaliko dizkio, behintzat egun gutxiren buruan. belarrak nirekin hasi ziren lanean, istart ed pisua galtzen ari naiz, orain 100 kg pisatzen ditut, hemen nago Alashira doktorearen ontasuna aitortzeko, egin dudan lan onarengatik mundu osoari nire pisuan esku hartzeagatik konpartituko diodala, bidali diezaiokezu. alashirao1@gmail.com edo WhatsApp +2348034395438 mesedez, uste ezazu edozein kasutan egoera ezkontzan, negozioetan, potentzia-aberastasunetan zabaltzea eta askoz ere posta elektronikoan. eskerrik asko ....

    ResponderEliminar
  4. Hemen nagoen guztioi nire gizonen inguruko lekukotasuna partekatzeko, bake gizon bat eta etxeko zaharberritzailea maite dut, nire izena da (Julian andrea), osasun arazo bat daukat (gizentasuna). Obesoa izanda, 176 kg pisatzen nituen. Gauza posible da nire pisua kudeatzeko, baina alferrik "Txinako tea Lipton tea, tea berdea Australiako tea eta erlazionatutako elikagai osagarri batzuk hartu ditut nire pisua skyrocketing mantendu dut mediku eta lagun askorekin harremanetan jarri naiz laguntza emateko, baina ez dut eskuragarri; Isawa testigantza aman whowas librea (GIB) Alashira medikuaren laguntzaz eta Alashira doktorea bere etxea zaharberritzen laguntzen duten beste hainbat lekukotzaren bidez, nire buruari saiatu nintzen eta saiatu nintzen eta berarekin harremanetan jarri nintzen gaixotasunari buruz, hetoldmeI nire egoera ez litzateke berriro berdina izaten jarraituko. Orduan, galdetu dit ea sinesten dudan, eta esan dut, bai, sinetsi egin dut, esan dit zer egin behar dudan, eta nik esango ditudan belar gauzak bidaliko dizkio, behintzat egun gutxiren buruan. belarrak nirekin hasi ziren lanean, istart ed pisua galtzen ari naiz, orain 100 kg pisatzen ditut, hemen nago Alashira doktorearen ontasuna aitortzeko, egin dudan lan onarengatik mundu osoari nire pisuan esku hartzeagatik konpartituko diodala, bidali diezaiokezu. alashirao1@gmail.com edo WhatsApp +2348034395438 mesedez, uste ezazu edozein kasutan egoera ezkontzan, negozioetan, potentzia-aberastasunetan zabaltzea eta askoz ere posta elektronikoan. eskerrik asko ....

    ResponderEliminar
  5. everyone I'm here to share my testimony about a great man, a man of peace and love a home restorer, my name is (Mrs Julian), I have a health issue (obesity) .As an obese, I was weighing 176kg I didevery thing possible to manage my weight but not avail "I took all manners of Chinese tea Lipton tea, green tea even Australia tea and some related food supplements my weight keep skyrocketing by the day I have contacted many doctors and friends for help but allavail, Isawa testimonyof aman whowas free from (HIV) through the help of doctor Alashira and many other testimonies like a lady who Dr Alashira helps in restoring her home, I told myself to let me give him a try and I contacted himand toldhim aboutmy condition, hetoldmeI should notworry my condition would not remain the same again.Then he asks me if I believe and I said Yes I believe, he told me what to do and he said he will send some herbs stuff I will take, behold just a few daysIwasseeingsome Changes the herbs started working on me, istart ed losing weight, now I weigh 100kg ,,, I am here to acknowledge the goodness of Dr. Alashira for his great work I promise to share the good work to the world for his intervention on my weight, you can E-mail him dr. alashirao1@gmail.com or WhatsApp +2348034395438 please believe he will help you in any kind of situation marriage issues, business, power riches enlargement of dick and many more Email dr.alashirao1@gmail.com WhatsApp + 2348034395438.just contacted him he will help you Thanks ....

    ResponderEliminar
  6. Kaixo, nire izena Harriet-k artikulu bat zeharkatzen ari zen eta The Great Dr alashira izeneko gizon bati buruz jakin nuen. Mutil desberdinekin arazo batzuk izan ditut. Hezitzailearekin harremanetan jarri behar nuen. Ben, Ben nire gizona zegoen. beste emakume batzuentzat positiboa izan zitekeela uste nuen eta sinetsi nezakeela atzera egin nezakeela eta geldi nazazula. Honela alashira Handiak lagundu zidan. Zaindu eta ezkonduko naiz laster. Alashira handia hain gizon polita da Nire bihotzekoa arazten lagundu dit

    Jar zaitez harremanetan berarekin eta ikusi The Great alashira-ren lan bikaina dr.alashirao1@gmail.com whatsap +2348034395438
    (1) Zure ex itzuli nahi baduzu.
    {2} Arrakasta handia izan nahi baduzu
    (3) Lana bilatzen baduzu
    (4) Zure bulegoan sustatu nahi duzu.
    (5) Emakumeak / gizonak zure atzetik ibili nahi dituzu.
    (6) Haurra nahi baduzu.
    (7) Aberatsa izan nahi duzu.
    (8) Ezkondu Erantzunak lortu nahi dituzu
    (9) Ezabatu gaixotasuna zure gorputzetik
    (10) Negozioen ortografia
    (11) Loteria irabazlearen zenbakiak
    (12) Ekarri Back Lost Love ere zure pisua murrizteko ..
    eta askoz gehiago ...... .email dr.alashirao1@gmail.com whatsap +2348034395438

    ResponderEliminar
  7. Kaixo ikusleok alashiraren lan bikaina partekatzeko ... emakume baten postua ikusi nuen urriaren 12- 2018an bere testigantza partekatzen, alashira nola lagundu zuen familia berriro eraikitzen ... Hain harrituta gelditu nintzen, urte asko egon dira denbora guztian .. Gauzak hain zakarrak ziren niretzat, enpresa askotan lanpostu bat eskatu dut ez zaidala gertatzen, beste emakume bat beste testigantza bat partekatzen ikusi nuenean, alashira nola laguntzen ari zen bilatzen ari den 2 hilabeteetan. Urteetan. lekukoari eutsi eta hura inplikatzea erabaki nuen eta sakonki pasatzen ari naizen gauza bakoitza esan nion eta ez nintzela kezkatu behar zuen niregandik egingo zuen bere jarraibideak sinetsi behar nituen eta egin nuen, sinetsi eta itxaropenarekin fede sendoa izango du, entzun ondoren, lan ona da eta bizitzaren lekukotzak aldatzen ari diren pertsonen artean. Hilabete hasieran berarekin jarri nintzen harremanetan, Dubai-ko posta bat jaso nuen sekula eskatu ez nuen atzerriko lan baterako. Geroago, aste horretan, dei bat jaso nuen. eskaintza zabala norbaitengandik, jakin nuenean, nahastu nintzen d, jarraitzaileakLekazio lana lortu nuen unibertsitate pribatuan Txinan linean eskatzen ditudan ingelesez irakurtzeko. Orain irakaskuntzako lana berriz hasi dut ez da erraza baina lana maite dut; Dubain lana zigilatu nuen eta hasi nintzen berriro chargeofit..truly Alashira gizon bikaina da eta Jainkoak bidali du..tripu bat nire bizitzan egin du ... eskerrik asko Dr alashira..konektatu ezazu laguntza dr.alashirao1@gmail.comorWhatsApp + 2348034395438 ....

    ResponderEliminar