viernes, 10 de mayo de 2013

AMAIERA


     Blogari eta ikasgai honi amaiera emateko, azken hausnarketa idatziko  dut hurrengo lerroetan. Hilabeteak joan egin dira, konturatu gabe,eta ikasitako hainbat pintzelada jarriko ditut. Hausnarketa honek kontzientzia hartzeko baliogarria izan zait, berriro ere. Bloga ikasgaian zehar ikasi ditudan hainbat gaien inguruan adierazpenak egiteko lekua izan da, eta hau da azkenengoa:

     Gizartea aldatzen doa eta honekin batera eskola, bere funtzioak, beharrak eta paradigmak. Blog-ean komentatu dudan bezala, eskola integratzaile batetik eskola inklusibo batera joateko bidean gabiltza, egunero perspektiba berriak erabiliz. Gaur egungo  eskola multikulturala da, interkulturala izan behar lukeen arren, baina honek curriculumetan aldaketa sakonak suposatuko lituzke, eta oraindik ez dira heldu. Berdintasunaren aldeko hezkuntza sistemaren barne lan egiten dugu ere, ume guztiek hezkuntza duin bat jasotzeko eskubidea dutelako, berdin du zer nolako premiak dituzten umeak. Honek erronka bat suposatzen du, eta horregatik aldaketa ugari eskatzen ditu hezkuntza sisteman. Erreza dela badakigu, baina jende askoren laguntzarekin marko praktikoa eta teorikoa aldatzea lortzen da, ibili beharreko bidea oso luzea izan arren. Ikasgai hau, kontzientzia hartzeko lagundu dit, batik bat, metodologia edo programa ezberdinak ikusteko, protokoloak zeintzuk diren ulertzeko, eta batez ere, zer nolako lan egin behar izango dudan jakiteko, edo nondik abiatu behintzat. Argi daukat teoria batzuk ez dutela zer ikusirik praktikarekin, eta benetan ikasiko dudan momentua bizitzen dudanean izango dela, baina garrantzitsua ikusten dut, momentu honetatik prestakuntza jasotzea, eta hau izan da ikasgai honetako xederik garrantzitsuena.

    Ikasgai hau, pertsonalki gustatu egin zait, metodologia ezberdin bat erabili dugu klasean ere, eta hau erakargarria iruditu zait, gainera ebaluatzeko era ez da izan dena azterketa batera jokatzea, eta honek lasaitasuna adierazten du lehenengo momentutik, lan egin behar zela argi zegoen, baina presioa desagertu zen lehengo momentuk. Eskola inklusiboaren kontzeptua oso garrantzitsua ikusten dut gaur egun, eta maistrak izango garen heinean, benetan prestakuntza espezifiko eta on bat behar dugula pentsatzen dut, gaur egun gizartean aurkezten zaizkigun behar guztiak asetu ahal izateko. 

     Gauza asko azaldu dira klasean,  hausnarketara eraman gaituzten hainbat gai aurkeztu dira, eta honek zer nolako maistra izango zaren erakusten dizula uste dut. Zer nolako ideiak dituzun, zeren alde egingo duzun, edo zer ez zaizun bidezkoa iruditzen. Beste aldetik, gai asko pelikulen bidez landu ditugu, eta hau arazoak irudikatzeko oso baliogarria izan zaigu. Bukatzeko ebaluazioari begira, ikasle koaderno bat burutu dugu. Non guk bildutako informazio landu izan dugun, horrela kontzeptuak barneratu ditugu eta gai ezberdinetako informazioa jaso dugu ere, material asko eskaini digutelako eta bakoitza nahi izan duena inplikatu da.

     Norekin ikasten edo lan egiten dudan hobeto egoeraren arabera da, batzuetan ni bakarrik egotea behar dut (gai bat berria denean, edo informazioa bildu edo topatu behar dudanean… momentu horretan lasaitasuna eta bakardadea laguntzen didate), agian beste egoera batzuetan, beste pertsonekin lan egitea aberasgarriagoa da, eztabaidatzeko, informazioa kontrastatzeko edo lan bat burutzeko, gehientzan pertsona bakoitza bere ekarpena egiten du, eta horrela lanak hobeto ateratzen dira. Egia da, hainbat pertsonekin ezin dudala lan egin. Bestea nolakoa den baldintzatzen duela egoera, langilea ez bada edo paso egiten badu, zer nolako jarrera duen… batzuetan oztopatzen dit lan egiteko orduan. Errespetu falta izugarria iruditzen zaidalako  bai bere kideei begira baita bere lana izango den lanbideari ere.

     Beste pertsonekin lan egiteak, nire burua hobeto ezagutzea ekarri dit beti, egoera ezberdinen aurrean nola jokatzen dudan, oso argi ikusten baitut, edo zer nolako sentimenduak ditudan, eroso nagoenean adibidez  alaitasuna, bromak egiteko gogoak, giro on eta eroso bat sortzeko gogo ikaragarriak ditut,  beste batzuetan aldiz, amorrua sentiaraztera eraman naute hainbat egoerek.  Beti gauza onak eta txarrak agertzen dira bizitzaren esparru guztietan. Argi daukat lanean egongo naizenean, kide guztiekin ondo eramaten saiatuko naizela, jarrera baikorra izaten, errespetuz jokatzen eta burua beti ideia berrietara irekita izaten. Nire bizitzaren ispiluak, gehienetan esperientzia baikorrak erakutsi dizkit, baina ere argi daukat hainbat jarrerekin ez nagoela batere eroso eta zerbait esan behar badut, esango dudala, inongo arazorik gabe.

     Besteekin egoteak eta lan egitea, perspektiba berriak ikustera eta beste pentsatzeko erak errespetatzera eramaten naute beti, adostasunera heltzeko ere komunikazio eraginkorra izatea beharrezkotzat jotzen dut, batzuetan amore eman behar duzu zuk, besteetan besteek. Nere iritziak argudiatzea, eta defendatzea gustatu zait beti, eta gero malgutasunez jokatzea.


        Ikasgai hau burutzeko irakurketaz eta filmetaz baliatu gara. Informazioa leku ezberdinetatik atera dut, liburuak, apunteak, internetetik…  Gai bati buruz informazio gutxi nuenean, beste batzuekin osatzea lortu dut. Azkenean finean irakurtzea da gai bati buruz jakiteko  bidea.

     Gai bati buruz informazioa bilatzen dugunean , ikasteko mekanismoak martxan jartzen direla uste dut, eta esfortzu hori normalean, ikasketa esanguratsua bultzatu dezake. Norberak nahi duen eran bilatzen du informazioa, irakurrita, liburuen bidez, bideoak ikusten.. batzuetan irudi sinple batekin zerbait ulertu dezakegu eta betirako geratu daitek jakintza hori zure barnean. Bakoitzak badaki nola ikasten duen errazago eta horretaz baliatzea garrantzitsua da.

     Kontzeptu batzuk beste batzuk baino gehiago kostatu zaizkit ulertzea, adibidez arreta goiztiarrarena. Informazia Eio-ko blogetik eta internetetik lortu dut. Klasean ere galdetu nuen, eta irakaslearen laguntzarekin eta topatutako informazioarekin ulertzea lortu nuen.  Egia da norberaren esfortzua baliagarriagoa dela lana eginda ematen dizutenean baino.

     Pelikulak gehigarri bat izan dira ikasketa prozesuan. Ikasgai honetan, egoerak testuinguru batean ikusteko edo adibideak ikusteko oso baliagarriak iruditu zaizkit. Niri pertsonalki zinea asko gustatzen zait, eta film-ak aberasgarriak izan direla uste dut.

     Maistraren lana, behaketarekin oso lotura estua dauka. Egunero ume guztiak behatzeko aukera izango dugu, eta era berean umeak eta familiak ezagutzeko aukera ere, batez ere umeak. Eguneroko lanean, gauzak antzemango ditugu, ezberdintasunak (umeen ikasketa prozesuan… gauzak berehala nork ulertzen dituen, nork ez, nork duen sormen handia, edo nork dituen arreta arazo larriak). Oraindik ez dut nire azalean bizi, baina gauzak ikusten direla pentsatzen dut. Identifikazioaren aldetik uste dut oso garrantzitsua dela profesional bezala ondo formatua egotea, psikologiako ezagupenak edukitzea, eta premia berezietan informazio asko izatea, horrela errazagoa izango zaigu gauzak lehen-bailen identifikatzea eta laguntza eskaintzea. Nire iritziak, laneko beste pertsonekin (psikologoak, pedagogoak…) trukatuko nituzke, beraiek zer pentsatzen duten jakiteko. Lan kooperatiboa guztiz beharrezkoa baita zure lana osotasunean egiteko.

     Haurrari zer gertatzen zaion seguru dakigunean (agian gurasoek esan digute, edo eskolan atera dugu… egoerak anitzak izango dira), lan egiteko momentua heltzen da. Ume bakoitzak ikasteko erraztasun gehiago edo gutxiago izango duela kontzientea naiz, eta gainera, bakoitzak bere erara ikasiko du. Umeak pertsona indibidual bezala tratatzea oso garrantzitsua ikusten dut, guztiak ezberdinak baitgara eta bakioitza premia berezi batzuk izango dituelako. Guztiak berdintzat hartzea ez zait bidezkoa iruditzen.

     Premia bereziak dituzten umeekin lan egiteko, metodologia egokia bilatu behar dugu, bere beharretara hobeto egokitzen dena. Egunero material gehiago eta gehiago ateratzen ari da, eta seguru beste maistrekin harremanetan egonez gero, material hori transferituko eta konpartituko dugula. Ez dut uste lan erraza izango denik, baina gogoekin edozer gauza gainditzeko gai gara, hori erakutsi dit batik bat ikasgai honek.

     Familiekin harreman egokia eta hurbila izatea ezinbestekoa ikusten dut lan honetan. Konfiantza osoa, eta gauzak nola adierazi oso inportantea da honetarako. Gainera beti, familiekin batera lan egin beharko dugu, arazoei ondo erantzuteko bide berdinean joatea ezinbestekoa da. Maistra eta gurasoak ados ez badaude eta kontrako gauzak esaten eta egiten badituzte umeak ez du jakingo norantz joan, naiz eta azkenean familiari kasua egin.  Horregatik familiarekin komunikazio eraginkorra izatea, konfiantzazko giroa sortzea eta elkarlana ezinbestekoa ikusten dut, umearen garapen integrala lortzeko.

     Esandako guztia ikastetxeko beste partaide guztiekin lan egiteko ere aplikagarria da, era egokia ikusten baitut adierazteko era hau, konfiantzaz, errespetuz, eta hurbiltasunez, beti baikorrak izaten, burua irekita izaten eta alaitasunez.  Jarrera asko eragiten du egiten ditugun gauza guztietan, eta batez ere beste pertsonekin lan egin behar dugunean, jarrerak batzuetan  kutsatzen baitira.

     Bestalde koordinazio lana ez da erraza, gero eta jende gehiago egon, orduan eta zailago izango da ideia guztiak bateratzea, eta adostasunetara ailegatzea, honetarako jarrera ona izatea ezinbestekoa da. Honi aurre egiteko jariotasuna adieraztea ezinbestekoa ikusten dut, guztien partetik. Malgutasuna eta gogoak izatea

   Gelan ditugun egoera guztiei aurre egiteko baliabide ezberdinak izango ditugu, bai guk ditugunak (barnekoak) baita kanpoko laguntza ere, Berritzeguneko departamentuak adibidez, laguntza eskainiko digu, ikastetxeko beste lankideak, protokoloak, informeak…. Gauza asko izango dira kontutan izan beharko ditugunak eta lana era ordenatu eta on batean egin beharko dugu.

     Arreta goiztiarraren kasuan adibidez, hain delikatua den gaia, lehenengo behaketa beharko dugu, gero gurasoak ezagutu, eta argi badago zerbait pasatzen zaiola ume horri, edo arazoak izan ahal dituela etxean orduan zuzendaritzara joko dugu, beraiek egoera aztertu eta gero zerbitzu sozialetara deituko dute, behar izanez gero. Gai hauek tratatzeko lasaitasunez eta segurtasunez egin beharko dugu.

      Batzuetan metodologia bat erabiltzen dugunean, eta erantzunik ez dugunean, aldatu behar dugula esan nahi du. Batzuetan zaila da metodologia egokia zein den aurkitzea, baina behaketarekin eta proba ezberdinak eginez, bilatu dezkegu, edo guk sortu. Lan hau sormenarekin oso lotuta ikusten dut ere. Material sinple batekin gauza asko sortu ahal ditugu ume bakoitzarentzat moldatuta gainera. Oso inportantea ikusten dut umeak indibiduo bezala ikustea eta ez guztiak multzo bat bezala, gainera batzuetan ikasketa pertsonalizatua behar izango dute, eta hori gure menpe dago bakarrik.

     Argi dago, erantzuna eman behar diegula ume guztiei, eta behar guztiei, behar duten erantzuna bilatu behar dugu, bakarka edo laguntza eskatuz. Baina gu, eta bakarrik gu, gara erantzun hori bilatzearen arduradunak, eta hori izango da gure lana, hau baita ume guztiak era integral batean garatzeko bide bakarra, eta gu egongo garelako bere  bizitzarako etaparik inportanteenean.

     Currikulum egokitzapenak umeak behar bereziak dituenean egiten da. Klasearen erritmoa jarraitu ahal ez duenean, edo arazoren bat agerian dagoenean, hau egiten da. Hau bakarrik ezinbestekoa denean egingo da, umearentzat kaltegarria delako, etiketa bat jarriko diogu bere bizitza osorako, eta hori ez da hoberena. Era horretan Curriculum-ena umeari egokitzen da eta ez alderantziz (ezinezkoa baita). Honek umea aurrera jarraitzen laguntzen dio, curriculuma bere gaitasunaren arabera moldatuko da, bestela kurtsoak errepikatzen hasiko zen, eta berehala oso atzeratua geldituko zen. Egia da, ez dituztela besteek dituzten konpetentziak guztiak neurri berean, baina beharrezkoa da, premia bereziei erantzuteko. Curriculum egokitzapena pertsona ezberdinen artean burutzen da (tutorea, psikologoa, HIPIa…). Lan kooperatiboa ezinbestekoa da honetarako, eta informazioaren trukea. Psikologoa ikusten duena eta andereñoa antzematen duena egunerokotasunean ez delako berdina, baina biak guztiz beharrezkoak dira, egokitzapena ondo burutu ahal izateko. Jarraipen ona egitea ere oso inportantea da, eta espezialista guztien parte hartzea. 

     Ikastetxearen pertsonal guztiarekin lan egin ahal izateko, gauza ezberdinak izan behar ditugu kontutan eta hainbat jarrera adierazi. Entzuketa aktiboa oso garrantzitsua da adibidez, koordinazio on bat eramate, bilerak antolatzea beharrezkoa direnean, kide guztien artean informazioa  eta komunikazioa kudeatzeko tresna egokiak erabiltzea. Talde lana sustatzea oso garrantzitsua da ere, ordutegiak errespetatzea, gela edo gune aproposak bilatzea guztiok elkartzeko, giro atsegina eskaintzea…

    Lankidetza honetan harreman interpertsonalak ondo eramatea ezinbesteko da, kideekin, familiekin eta batez erea umeekin egongo garelako egun osoan harremanetan, eta guztien inplikazioa beharrezkoa delako umeari erantzun egokia emateko. Horregatik ezinbestekoa ikusten dut komunikazioa gaitasuna izatea. umeekin batez ere sentikorra izan behar zarela uste dut. Beraiek horrelakoak baitira eta sentimenduak beti erakusten dituztelako. Adimen emozionalarekin serikusia handia duen gaia, eta Haur Hezkuntzatik beraiekin landu beharrekoa.

      Auto-balorazioa oso inportantea da, kontzientzia hartzea egiten dudan guztiaz, zenbat denbora pasatzen dudan, eta nola egiten ditudan gauzak, egindako esfortzuarekin ze nolako emaitzak lortzen ditudan ikusteko, eta autorregulatu ahal izateko.  Horrela emaitzak ikusterakoan nire perspektibak betetzen diren ala ez jakingo dut, eta ez badira nahi nituenak, zerbait aldatu behar dudala jakingo dut, datorrenerako.

     Ez dut uste materia inoiz bukatutzat ematen dena, beti dago zerbait gehitzeko, zerbait ikasteko, edo zerbait ez dakizuna… ezinezkoa da edozein ikasgaian materia bukatutzat bezala hartzea. Magisteritzan gutxiago ere, eskolaren funtzioak aldatu egin dira orain dela urte batzuetatik ona, baina aldatzen jarraituko direla argi daukat, horregatik birziklapen prozesuan ibiliko gara beti, ikasketak inoiz ez dira bukatuko.

     Ikasgaian inplikatu naizela uste dut. Dena den, aurten ez dut nahiko nukeen denbora izan. Eta batzuetan heltzen ez naizela sentitu dut, edo ordu gehiago sartu izan beharko nituela, baina ordu horiek fisikoki ez dira existitu. Dena den, pozik nago egindako lanarekin. (Batzuetan eskatzen zitzaidana zen ala ez zalantzak izan ditudan arren)

     Ikasgai honetan kontzeptu asko ((hizkuntza berezia eta hezkuntza premia bereziaren ezberdintasuna adibidez, asperger, normalizazioa, curriculum egokitzapena…) ulertaraztea zen nire helburuetako bat, gaur egun bete behar diren funtzioak eskolan hobeto ulertzen lagundu dit. Nire burua ume hauekin lan egiten ikustea nahi dut. Ea nola moldatzen garen biok ikusteko, ea ze nolako laguntza eskaini ahal diet, ea nola sentitzen naizen jakiteko… Gaur egun, gauzak ikasten lagundu dezaket bakarrik, momentua heltzen denean ahal dudan hoberen lan egin ahal izateko.

     Nire aburuz, erabilitako materiala eta metodologia baliagarria da, bai. Klasean asko hitz egin dugu gauza hauei buruz, eta gero parte inportanteena dator, bakoitzaren lana, inplikazioa eta ikasteko erakusten dituen gogoak, hor baitago koska. Azkenean ikasteko gogoak bakoitzaren barnean daude, eta inplikazio maila ere, eta hau da benetan baloratu behar dena era objetibo batean. Bakoitzak izango duen lanbideari, momentu honetatik erakusten dion errespetua, niretzat behintzat ezinbestekoa da. Momentu honetan inplikatzen ez bazara, ez dut uste gero egingo duzunik, edo behar dituzun baliabide guztiak kudeatzen jakingo duzunik, eta lana momentu honetatik asten da.

     Goian adierazi dudan bezala, nire burua horrelako egoerak bizitzen ikusteko gogoak  ditut. Gauza bat da gauzak ikastea, bideoak ikustea eta beste gauza bat zure azalean bizitzea. Praktikak egin nituenean eta bakarrik egon nintzenean umeekin, orduan sentitu nuen nire burua maistra gisa, azalean sentitzea ezin da konparatu liburuak irakurtzearekin, eta guztiz beharrezkoa sentiaraztea ondo ulertzeko. Dena den, nire burua egoera horietan irudikatzen dut. Ume guztiekin egunero, guztiak bereziak izango dira niretzat, bakoitzak arrazoi batengatik. Argi daukat ez dela erraza izango, baina nire burua hor ikusten dut egunero.

     Orokorrean materiala ideia bat egiteko baliagarria da bai, bai Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeekin lan egiteko, familiarekin lan egiteko, hezkuntza-komunitateko profesionalekin lankidetzarako… baina esandakoa, ideia bat egiteko, azkenean ikasten denean egiten duzunean da. Baina oinarri gisa oso aproposa iruditu zait material guztia.

     Laburbilduz eta amaiera amateko ikasgai honi, esango nuke oso interesgarria iruditzen zaidala gaia, ikasgaia eta inklusioaren utopia (nik utopia bat bezala ikusten dut oraindik) baina ziur nago ilusioarekin eta lan handia eginez, benetan eskola inklusibo  bat lortu ahal dugula, non ume guztiak bertan integralki garatu ahal diren, bakoitzaren erritmoa eta beharrak kontutan izanda. Guztiok zoriontsuak izatea da, nire helburu nagusia. 

jueves, 9 de mayo de 2013

FAMILIA



Blogarekin amaitzeko azken artikulua eta gaia, familiaren ingurukoa da. Ezintasun psikiko bat duten familiarekin hain zuzen ere. Bizitza osoan garapen bat jasaten dugu. Hau eboluzioarekin estuki lotuta dago, gizaki guztiok jasotzen dugun garapenarekin. Jaiotzen garenetik hil arte, aldaketa eta ikaste prozesu batean murgilduta baikaude. Gizakiek bizitza osoan krisi eta etapa batzuen aurrean egongo da, eta hauek gainditu edo porrot egingo ditu.

Azken artikulu honetan, Montse Friexa idatzitakoa hain zuzen ere, (pedagogiako irakaslea, Bartzelonan) autore eta teoria batzuen inguruan puntuazio batzuk botatzen dizkigu.

Lehenengoa Erik Eriksonek eman zuen, Freuden jarraitzailea, eta bizitzaren zortzi etapak bereizten ditu. Eriksonen arabera, indibiduo bakoitza bere bizitzan krisialdi batzuk pasako ditu, eta hauek menperatzea ezinbestekoa da, ez baditu gainditzen bere bizitzaren hurrengo etapara garraiatuko ditu berarekin, horregatik konflikto hauek gainditzea oinarrizkotzat hartzen dugu.

Familia batean kide bakoitza bere eginkizunak ditu. Kide batek bere funtzioa egiten ez badu, beste kideak oztopatuko ditu. Horregatik familia batean bakoitza eginkizun bat duela esan daiteke. Unitate bat bezala hartzen dugu.  Elkartzen dira, hazten dira, heldu egiten dira, eta garapenaren estadio guztiak pasatuz doa.
Familia guztiak aldatzen ari dira momento guztietan, ez dira estatikoak. Egia esanda pertsona guztioak aldatzen ari gara momentu guztietan. Garapena ez baita gelditzen. Aldaketa hauek estresa suposatzen du. Familia bateko umea ezintasunen batekin jaiotzen denean, familia horrek estres askorekin biziko da.  Estres hau mota ezberdinetakoa izan ahal daiteke; normatiboa (familia gainditu egin behar du, etapa horrek exijitzen duen aldaketa gainditzeko) ala paranormatiboa (familiaren garapena oztopatzen duena).

Familia batean umea minusbaliotasun psikiko batekin jaiotzen da, familia horrek estres paranormatiboa sufrituko du.

Gainera familia hauetan trantsizioak egongo dira, baina batzuetan ez dira heltzen edo ez dira egoten, eta familia hauen desoreka areagotzen dute. Adibidez dependentzia handia duten umeek. Ume hauek beti izango dira dependienteak eta familia hauen ardurak urte askoz oso handiak izango dira.
Artikuluan familiaren etapak bereizten ditu:

-          Familia egituratzen denean.
-          Umea itxarotea
-          Minusbalitasunarekin jaiotzen den umearen jaiotza.
Bertan gurasoak fase batzuk pasatu eta gainditu behar dituzte (shock, erreakzioa, eta egokitzapen fasea)
-          Lehen hezkuntzan dituzten familiak
-          DBH-ko hezkuntza
-          Familiak eta pubertaroa
-          Familiak eta helduak
-          Familiak eta erdi adina.
-          Adin familiak

    Etapa bakoitzak arazo eta krisi batzuk sorrarazten ditu familietan, gainditu beharrekoak. Familia hauek premia eta laguntza batzuk behar dituzte dituzte, hala nola; minusbaliatuaren zainketa fisikoa, laguntza garraioarekin, aisialdirako laguntza, bere garapena hobetzeko erak, informazioa eta jakintza minusbaliari buruz… premia eta behar hauek aldatuz doa.

    Nire ustez eta amaiera ematen hasteko blog honi, familia hauek pasatzen dutena guztiz normala da, gobernuak laguntza gehiago eman beharko zituen, informazio gehiago eman, hezkuntza eman, diru laguntzak, garraio laguntza… Gai honi buruz asko hitz egiten da, eta oso gutxi laguntzen dute. Ume hauen premiak eta bere familienak asetu behar dira, eskolatik, gobernutik, auzotik. Testuinguruak ere lagundu ahal dezake. Laguntza psikologikoa ere eskaintzea oso baliagarria ikusten dut. Azken finean garapen integrala guztiok behar dugu, oreka sentitzea gure barnean, eta laguntza eta elkartasuna sentitzea gure inguruko jendeagatik. Horrela arazo eta krisi guztiak gainditu ahal izango ditugulako.

     Maistra izango naizenean horrelako ume eta familiekin lan egingo dut, eta espero dut behar duten laguntza osoa jasotzea nire partez. Baliabide hoberenak bilatu ahal izatea eta guztion laguntzarekin eskola eta gizarte inklusibo bat eraikitzea, non guztiok berdinak garen eta guztion beharretara egokitzen ikasten dugun. Etxean, klasean eta kalean. Guztiok baititugu premia bereziak.

lunes, 29 de abril de 2013

ADIMEN EMOZIONALA


     Errealitate bat da, jaiotzen garenetik emozioak gure bizitzan daudela. Emozioak gure garapen kognitiboan funtsezko garrantzia dauka, gure izaeran eta besteekin harremanak izaten ditugun momentuan ere.
Autore asko eta askoren ustean, umeek bere aita eta amarekin daukaten harremana, hurrengo urteetan izango dituzten harremanetan adieraziko direla, izugarrizko eragina baitu. Eta honek erlazioetan eta eskolako emaitzetan ere agertuko da.

     Adimena, perspektiba askoren inguruan lantzen den gaia daukagu, orain arte irakurri ditudan liburuen arabera Gardner eta Goleman oso interesgarriak iruditu zaizkit, eta batez ere adimen emozionalari buruz hitz egiten dutenean. Hau txikitatik landu behar dela uste dut, eta batez ere eskolan, behintzat niri funtzekoa iruditzen zait arlo honetan umeak hezitzea. Nola sentitzen diren adieraztea, zer egin dion horrela sentiaraztea? Nola konpondu edo nola kudeatu emozio eta sentimendu horiek… guztiz beharrezkoa ikusten dut pertsona guztion bizitzan eta lehen-bailen hastea beharrezkoa ikusten dut.

     Teoria batzuen arabera, adimen emozionala eskolako emaitzekin eta erlazio interpertsonekin erlazio estua daukate. 

     Gardner-en teoriaren arabera 7 adimen mota daude. Hauetatik bi oso estuki erlazionatuta daude eremu sozialarekin eta emozioekin: adimen interpertsonala eta intrapertsonala. Interpertsonala bakoitzak besteekin erlazionatzeko gaitasuna bezala ulertu ahal dezakegu, intrapertsonala norbera bere buruarekin eta bere emozioak kudeatzeko gaitasun bezala ulertzen da. Biak oso garrantzitsuak dira bizitzarako.  Zu ondo sentitzen ez bazara oso zaila izango da besteekin ondo egotea ere.

     Gainera gaur egun, eskolaren ikuspegia aldatzen ari da ere, eta gizarte bera aldaketa ugari jasatzen ari ditu.    Adibidez, gaur egun gure gizartean etorkin askorekin bizitzen gara, eta eskolan kulturaniztasunarekin lan egiten dugu. Ume hauek oso egoera larriak bizitzen dituzte bai etxean, baita eskolan ere. Aldaketa ugari sentitu dituztelako oso denbora laburrean, eta beraien behar afektiboei erantzuna eman behar diegu. Laguntasuna bilatuko dute klasean, beste umeekin, maitasuna gure partez. Oso inportantea iruditzen zait ere adimen emozionala arlo hau tratatzeko orduan. Ume hauek lutoan daude, bere herrialdetik alde egin dute, eta beraiekin mamu asko dakartzate, sentimendu asko eta gehienak ez oso onak, horregatik erantzuna baikorra eta harrera ona eman behar diegu.

     Goleman aholkatzen dudan liburu bat idatzi zuen: “La inteligencia emocional” izenburua duena. Definizioa: bakoitza bere sentimenduekin kontaktuan egoteko gaitasuna da, sentimenduak zeintzuk diren jakinda, jarrera bat edo beste bat izateko gaitasuna izango dugulako, eta besteen sentimenduetara era erraztasun handiz erantzuteko. Guzti honek arrazakeria  eta intolerantzia ekiditen duela esaten du.  Ni guztiz alde nago esaten duenarekin. Lehengo gauza gure burua ezagutze da, eta zer sentitzen dugun jakiten dugunean, gure jarrera hobeto bideratzea posiblea izango da, nola sentitzen naiz, zergatik, zer eragin duen, eta zer egingo dudan aldatzeko. Beste alde erlazionatzeko orduan gaitasun hau izan behar dugu, enpatia lantzeko, eta besteen beharretara egokitzeko.

     Eskolan arlo hau gehiago landu behar dela uste dut, asken urteetan, arreta gehiago ematen ari zaio, baina oraindik lan handia dago egiteko.

Haur hezkuntzan hurrengo helburuak lortu ahal dira batik bat:

-        -  Haurren garapen integrala lortzea
-    -   Estrategia onak ematea, umeak konpetentzia onak garatzeko arlo emozionalean, autoestimu ona izan dezaten.
-          - Tolerantzia, errespetua eta jarrera prosozialak bultzatzea
-         -  Inpulsibilatearen kontrola garatzea.
-         -  Taldeka lan egiteko gaitasuna garatu
-          - Autohezagutza eta besteen ezagutzaren alde egin.
-          - Gelaren harremanak eta giroa hobetzeko, besteekiko harremanak gehitu eta hobetu.
-          - 

     
    Helburu guzti hauek eta beste batzuk adimen emozionalarekin erlazionatuta daude. Honetarako komunitate osoko kideen parta hartzea ezinbestekoa da, irakasleak honi buruzko informazioa eta prestakuntza jaso beharko dute, eta klase guztien barneratu beharko da, era nabarmen batean. Sentimenduak eta emozioak ezagutzea bezain garrantzitsua adieraztea ere izango da. Komunikazioa oso inportantea baita gure bizitzaren arlo guztietan.

     Gure eginbeharra umeei emozio ezberdinen arteko bereizketa erakustea izango litzake, umeak pentsatzen eta sentitzen dutena adierazten erakustea, eta besteek errespetuz erantzutea. Honetarako autoestimua, autokontzeptua, eta beste gai batzuk lantzea ezinbestekoa izango da. Haur hezkuntzan jarduera ezberdinekin lantzea posible izango litzake. Gero eta jarduera gehiago ateratzen dira egunero adimen emozionala lantzeko.

     Bukatzeko esatea, izan dudan esperientziagatik aurten praktiketan, emozioak momentu guztietan umeekin daudela, beraiek ez baitute beldurra adierazteko orduan. Baina gure laguntza behar dute, gu gidatu behar ditugu nola egiten den jakiteko. Nola esaten diren gauzak, zergatik sentitzen diren horrela azaltzeko, eta poliki poliki adimen emozionalean hezitzeko. Ezinbestekoa ikusten baitut eta eskola inklusiboaren parterik inportanteenetarikoa ikusten dudalako.




lunes, 22 de abril de 2013

PROFESOR LAZHAR PELIKULA



      Klasean ikusteko aukera izan genuen.  Jatorrizko titulua Monsieur Lazhar da, 2011ko pelikula, Plilippe Falardeau zuzendaria duena. Pelikularen generoa  drama bat da.

     Hasiera emateko, niri bereziki, arreta gehien deitu zitzaidan gertaera pasatzen da: Lh-ko gela bateko andereñoa bere buruaz beste egiten du, bere gelan. Bi umeek hau ikusten dute, eta sekulako trauma geratzen zaie. Erantzunik gabeko galdera asko alegia. Gertakisun honek gela horretako orientabidea aldatzen du. 

     Gertakisun honekin  batera beste irakasle bat ailegatzen da, pelikulari izena ematen diona; Lazhar, 55 urteko Argeliarra. Bere klaseak emateko era guztiz ezberdina da, eta hasieran umeak kontra egiten diote, bere betiko andereñoarekin konparaketa egiten dioten heinean. Ikasketa prozesuan bidirekzionala dela esan dezakegu, pelikula honetan, ikasleak irakasletik ikasten dute eta baita alderantziz ere. Azkenean onartzen dute irakaslea eta ume hauen bizitza aldetzen duela esan dezakegu ere. Azkenean garrantzia handia dute gure bizitzatik pasatzen diren irakasle guztiak, eta batez ere adin horietan.

    Pelikula honek erakusten digu nola bakoitzak bere era dituen gauzak egiteko, eta erantzunak emateko, bakoitzaren ikuspuntua besteengandik urrun dagoela batzuetan, baina guztiok ikasi behar dugula errespetutik lan egiten. Gela honetan heriotzarekin harrituta zeuden umeeekin topatzen da Lazhar. Berak lagundu nahi ditu, eta batzuetan ez zuen zuzendaritza eta psikologoen laguntza aurkitzen. Bere metodologia ezberdina baitzen.  Adimen emozionala lantzea ezinbestekoa da klasean, nola sentitzen diren, zergaitik sentitzen diren horrela... Lazhar, arlo honetan lantzen du heriotzaren gaia, oso garrantzitsua dena, umeek ulertu behar baitute pertsona bat joaten denean, ez dela bueltatuko. Haur Hezkuntzako geletan hau lantzea ere beharrezkoa ikusten dut txikitatik gai hauek aurrera eramaten jakin behar dutelako.

     Pelikula gustatu zitzaidan, oso bihozbera iruditu zitzaidan, eta nola umeek erakusten zaiatzen ziren gustatu zitzaidan. Adibidez neska doanean esatez zein liburuak diren egokiagoak beraien duten adinarentzat eta ze nolako harremanak dituzten azkenean.

    Maiestra eta irakasle mota asko daude, egia esanda pertsona mundu bat da,eta bakarra, nire ustez inportanteena ume guztiak dituen gaitasunak ateratzea da (bakoitzak bereak) eta batez  bere egoera emozionalari  erantzunak egokiak ematea, da inportanteenatarikoa maistra moduan. Eta indibidualki tratatzea umeak, ez dira danak berdinak, bakoitza pertsona ezberdin bat da, eta horrela tratatu behar ditugu, bakoitzari laguntza egokiena eskainiz beharrez gero.


ARRETA GOIZTIARRA



   Arreta goiztiarraren inguruan hainbat dokumentu eskura ondoren, baliogarrien izan zaizkidan bi dokumentuen inguruan egingo dut hurrengo sarrera.

      Dokumentuak ondoko hauek ditugu: 

https://docs.google.com/presentation/d/1aCDAkw1QW6ezgCkBMZHxA5PoV6vFnNAbFiIwdSU1mQc/edit#slide=id.p16 Mondragon Unibertsitateko dokumentua daukagu hemen, izenburua: Arrisku sozialean dauden umeen ezaugarriak eta beharrak.

     Hurrengo lerroetan, nire hitzekin bi dokumentu hauen sintesia ateratzen saiatuko naiz.

   Liburu zurian hurrengo definizioa zehazten du: “ 0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruari zuzenduriko jarduera multzoa; haurrek garapenean pairatutako edo paira ditzaketen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorrei erantzuna lehen bait lehen ematea helburu dutenak”. “ Haurra garatzen ari den heinean hainbat ezintasun agertu ahal dira, maila ezberdinetan, horregatik arreta goiztiarrak bereziko garrantzia du. Honek beti aditu talde batek zuzenduko du.

   Umeak alterazioak etapa ezberdinetan jasan ahal ditu, bai haurdunaldian, baita erditzean (hau bizitzaren momenturik traumatikoena baita), edo jaiotakoan.

HAURDUNALDIAN:
-        -   Alterazio kromosomikoak (kromosoma bat gehiago duten umeak Down sindromearekin jaiotzen dira.)
-          Fetoan ematen diren alterazioak  (oxigeno falta)
-          Arrisku biologikoaren ezaugarriak (ama urte asko dituela adibidez)

JAIOTZEAN:
- Jaiotze momentua ez da erreza, trauma handi bat bizitzen dute umeak momentu honetan, eta oztopoak edo zailtasunak egon daitezke. (oxigeno falta momentu horretan, denbora gutxiagorekin jaiotzea…)

JAIO ETA GERO
-        -   Gaixotasunak, drogak, elikadura desegokia…
-          Espektro autistak
-          Adimen urritasuna
-          Hizkuntzaren zailtasunak
-          Garapen psikomotore desegokia
-          
Esaterako  ume guztiek hainbat behar dituzte:

-          FISIOLOGIKOAK : loa, garbiketa,  osasuna…
-          KOGNITIBOAK: esperimentazioa, jakin-mina…
-          SOZIOKULTURALAK: komunikazioa, errespetua…
-          AFEKTIBOAK: lotura afektibo seguruak, iraunkorra, atxikimendua…
-          SEXUALAK : kuriositatea, kontaktua…

    Puntu guzti hauetan, faltak, edo eragozten dituzten faktoreak agertu ahal dira. Ume bakoitzak zirkunstantzia berezi batzuen menpe biziko baita.  (familiaren egoera, gurasoen hezkuntza, egoera sozioekonomikoa…)

      Umeak  bizi diren egoerak direla eta traumak jasan ahal dituzte, aipatu ditugun beharrei erantzun egoki bat jasotzen ez badute.  Eta trauma hauek bere bizitza osoan zehar beraiekin egongo dira, eta bere bizitzan eragin handia izango dituzte.

PREBENTZIOAK:

-          - OSASUN ZERBITZUAK: Informazio egokia jaso, txertoak, haurdunaldiaren jarraipena…
-         -  HEZKUNTZA ZERBITZUAK. Formazio ezberdina, hitzaldiak…

     Gurasoek informazioa egokia jasotzea  ezinbestekoa da  umeari behar dituen beharrei erantzuna egokia emateko , umea era integral eta osasuntsu batean garatu ahal izateko.  Gu maistrak izango garena, gurasoei lagundu behar diegu ere, informazioa emanez, edo klasean ikusten duguna kontatuz, horrela guztiok batera lan eginez, ume horren garapen egokia bermatuko dugu. Gu maistra moduan, laguntza eskaini ahal dugu ere, gurasoei informazioa emanez, edo non aurkitu ahal duten laguntzen, eta beti umeak nola dauden behatuz, eta zerbait arraroa ikusten badugu zerbait egin beharko genuke. Zaila da batzuetan egoera hauei aurre egitea, baina gure lana txikitzuen ongizatea bermatzea da. 

     Ume bat arrisku asko izan ahal ditu. Loa adibidez, oso garrantzitsua da, batez ere lehenego urteetan. Eta hau bezala, beste gai guztiak, elikadura, garapen sozioafektiboa… eta guztietan arreta berezia jarri beharko dugu. 





LADYBIRD, LADYBIRD PELIKULA



Arreta goiztiarraren inguruan pelikula bat ikusi genuen klasean. Ladybird, Ladybird pelikula hain zuzen.  1994.urtekoa da, eta bere zuzendaria  Ken Loach da.  Gogorra, errealista, eta unkigarria bezala definituko nuke, benetan gaizki sentiarazten dizula, eta ukitzen zaitu.

LadyBird benetako istorio batean inspiratutako film-a daukagu.  Bertan emakume baten bizitza kontatzen digute, Maggierena. Lau ume ditu, aita ezberdinetakoa, eta bere egoera oso larria da. Maggie oso istorio beltzak bizi izan ditu, jo diote, eta bere giro familiarra ez da batere egokia haurrak hazteko. Momentu batean Jorge ezagutzen du, hispanoamerikatik datorren gizona. Errefuxiatua da, arazo politikoak izan ditu bere herrialdean eta kanpora alde egin behar du, Maggie ezagutzen duenean berehala maitemintzen da berataz, eta laguntza eskaintzen dio behar duen guztirako.

Baina zerbitzu sozialak laster ume hauen egoeraz larritzen dira, eta lau umeak kentzen dizkiote amari. Benetan ama ona da, baina bere egoera oso txarra da, eta umeak zaindu ezin dituela esaten dute zerbitzu sozialak. Pelikula osoan emakume honen sufrimendua adierazten da, nola gaizki sentitzen den benetan, nola bere haurtzaroaren traumak ez dizkioten batere laguntzen bere bizitzan, eta nola borrokatzen duen Jorgerekin familia bat osatzeko. Jorgerekin ere umeak izaten ditu, baina beti kentzen dizkiote. Eta hauek arteko borrokak ere ematen dira.

Nire ustez Maggie ama ona da, ahal duena egiten du, baina bere egoera oso larria da, eta ez du familia estrukturatu bat eta etxe bat, ezta dirurik ere haurrak ondo zaindu ahal izateko. Adibidez, pelikulan umeak bakarrik usten ditu etxean, bera lanera joaten delako, halako batean sute bat ematen da etxean, eta ume bat bere gorputzean izugarrizko zauriak izaten ditu. Ama lanera joan delako utzi ditu bakarrik, baina hau ezin da egin.  Maggie benetan gaizki sentitzen dela daraman bizitzarekin eta bere umeei ematen ari dien bizitzarekin, baina ezin du besterik egin. Galdera da… Norekin daude hobeto haurrak? Amarekin, beste familiekin. Nire ustez, umeak traumak jasoko dituzte bi egoeretan, eta ez dira ondo sentituko ez amarekin (erantzun egokia eman ahal ez dielako…asko maite dituen arren…) ez beste familiekin edo zentro batean, Bere benetako familiarekin, kasu honetan amarekin egon nahi izango dutelako, baina ez da zaila.

Horrelako egoerei erantzun on bat ematea ez da gauza erraza, nire ustez gobernuak laguntzak eman beharko lituzke. Horrelako kasuak ematen direnean, ama hauek nolabaiteko laguntza jaso ahal izateko, bai ekonomikoa, baita psikologikoa, hezitzailea… Azkenean ama hauek sozialki baztertuta daude, auto-estima gutxi daukate, eta edozer gauza egiteko daude prest, bere umeen bizi kalitatea bermatzeko.  Lagundu ahal dien bakarra gobernua da, baina ez dute horrela jokatzen. Eta haiek dira egoera askoren errudunak.