sábado, 23 de febrero de 2013

ASPERGER

     

Otsailak 18 an, Asperger sindromeko eguna izan zen, eta hau zela eta filmak bilatzea honi buruz erabaki nuen. Zinemak beti zerbait ikasteko aukera eskeintzen digu, eta horrela izan zen.  Bi pelikula gomendatzen ziren zarean eta ikustea erabaki nuen.


     Mozart y la Ballena (http://www.youtube.com/watch?v=5R5wk82BrGA) eta Adam.

     Bietan bi mutilen bizitza kontatzen digute.Biek Asperger sufritzen dute. Honek harremanetan eragina du. Beraien bizitzaren momentu batean neska bat agertzen da, eta dena aldatzen dute. Adam pelikula oso gomendagarria iruditzen zait, ondo azaltzen baitute zelako eragina duen mutilaren bizitzan. Ideia zehatz bat egiteko aukera eskaintzen du, oso ondo dago.












     Asperger, autismo mota bat da, ez da larrienetarikoa. Harreman sozialetan eragin handia du, eta honek bizitzaren alor guztietan isladatzen da. Txikiak direnean: besteekin jolasteko, ikastetxeetan lanak eta gauzak egiteko momentuan, eta helduak direnean lan egiteko momentuan. Komunikazio eta arazo konduktualak sortuz. 

      Pentsatu Einstein bezalako aditu eta asmatzailea,  Asperger sindromea izan zuela. 3-4 urterekin hasi zen lehenego hitzak esaten, eta jariotasunez egitea 9 urterekin lortu zuen. Bere gurazoek atserapen garrantzitsu bat zuela pentsatzen zuten.  Entzuten da Newton ere izan zuela,  baina ez da konfirmatu, bere bibliografietatik aterako datuak baitira. Mozart ere zuela zioten. Harrigarria da baina pertsonak hauek, beste pertsonek ez dituzten gaitasunak eta trebetasunak garatzen dituzte.





    Egia da, oraindik sindrome honi buruz ez dakitela jakin behar beste, ikerketak jarraitzen dute.

viernes, 22 de febrero de 2013

TETRAPLEGIA

     Tetraplegiarekin zerikusia duten bi film ikusi ditut azken bolada honetan: Las sesiones eta Intocable.

Las sesiones filma:

     Mark tetraplegikoa, poeta eta kazetaria da. Bere bizitza  metalezko pulmoi baten barruan pasatzen du. 38 urte dituelarik birginitatea galtzeko garaia heldu zaiola pentsatzen du. Horretarako terapeuta sexual batekin jartzen da harremanetan.

     Horrelako minusbalitasuna duten pertsonen azalean  jartzea edo imaginatzea ezinezkoa da, baina ahalegina eginez gero,  gauza asko datorkit burura. Egin ahal dituzun gauzak eta batez ere egin ahal ez dituzunak. Galduko dituzunak hain zuzen. Oso gogorra iruditzen zait egoera hori bizitzea. Pelikula benetako istorio bat da, jende asko dago munduan antzeko egoeretan. 

Hala ere pelikula umerarekin hartzen dute, eta sentimenduen munduan murgiltzen gaituzte. Besteen laguntza edozein gauza egiteko, hain estuak bihurtzen diren harremanak, mendekotasuna. Kasu honetan guztirako. Ezin egitea ezer beste pertsona baten laguntza gabe. Oso zaila izan behar da.

     Oso ondo interpretatzen du John Hawkek bere papera. Gomendatzen dut pelikula.  


http://www.youtube.com/watch?v=Eyf2N38uvfo




     Gaiari eutsiz Intocable pelikula daukagu. 2011ko urtekoa. Philippe tetraplegikoa da ere, eta diru asko dauka, eta bera zaintzeko koloreko mutiko bat kontratatzen du, Driss. Kartzelatik atera da orain dela gutxi eta auzo marjinatu batean bizi da.  Esan dezakegu ez dagoela gizartean oso ondo integratuta. Bere egoera sozioekonomiko eta kulturala esklusioan dago. Honek ez du eteten Phillippe eta bere zaindaria egiten du. Hemendik aurrera gertatzen dena, ezin dizuet kontatu, pelikula ikusi behar duzue. Sentimenduak, gauzak ezin egitea, beldurra, ezintasuna, inpotentzia… pelikula honetan gauza asko azaleratzen dira.





ALBIZTEAK

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130222/389158/es/La-discapacidad-exige-no-ser-otra-victima-crisis

jueves, 21 de febrero de 2013

FRATO

Frato hizkuntza arloarekin zerikusia duten arlo asko ilustratzen ditu. Interesgarria iruditzen zait, hainbat irudi ikustea, hausnarketarako baliogarriak izan daitezkelako.


Ez dakit nor, horrelakoa da, ez dakit nor beste era batetakoa. Etiketen kontua. Arriskua. Ikasgai ezberdinetan lantzen ari garen kontua. Bai eskola inklusiboaren ikuspegitik, baita psikologiaren ikuspuntutik... Edozein alorretik arriskutsua dela pentsatzen dut. Eta NORMALA hitza. Nor da normala? norekin konparatuz gero? Zer da normala izatea? 


Beste kontua. Gaur egun nola irakatzen diguten. Zer eta zertarako? Zer da benetan lortu nahi dena? Gizaki produktiboak esaten da hortik, bizitzen garen mundu kapitalistan ahal dugun onura eta produktibitate handiagena lortu ahal izateko. Baina zein prezioan? Metodologiak egokiak dira? Pentsarazteko beste gai bat. 


Inklusioa, esklusioa. porrota. Balio dutenak ez dutenak balio. Nork esaten du ez duela balio? Agian arazoa da ondo azaldu ez diotela. Guztioak berdinak eta guztiz ezberdinak gara. Ez daude bi pertsona munduan berdinak, horretan dago mamia.  





BENETAN ILUSTRADORE HAU DAKIELA MARRAZTEN DUENA.

PARADIGMA ALDAKETA

Gustokoa dudan bideo bat:






YO TAMBIÉN


    Pablo, down sindromea duen mutikoa, 34 urte. Lehen pertsona kromosoma bat gehiagorekin, ikasketa unibertsitarioak atera dituena. Lanean hasten da eta han Laura ezagutzen du.

    Amodioa. Eroak bihurtzen gaituen sentimendu irrazional hori. Pablo mutil berezia bezala tratatzen du jendea. Gero beste edozein pertsona bezalakoa dela ikusten dugu pelikulan. Bere pentsamenduarekin, bere ametsekin, bere sentimenduekin. Kromosoma kantitatea noraino urruntzen gaitu? 

     Pelikulan gizaki harremanak era desberdinetan islatzen dira. Pablo eta bere familiarekin dituenak, oso estuak. Laura bere aitarekin ez zen hitz egiten. Hil zorian zegoela, ikustera joan zen, bere aitak barkamena eskatu behar zion hil baino lehen. Trauma handia du Laurak, eta gizonekin duen harremanetan islatzen da.  Ez du inoiz ez gizon bat maite, Pablo ezagutu arte. 

     Hasieran Laura, Pablo era berezian tratatzen zuen. Gauzak ondo ulertzen ez bazituen moduan, ezintasuna izango balu bezala. Baina poliki poliki ikuspuntu hori aldatzen doa, eta Pablo beharrezkoa bihurtzen da bere bizitzan. Azkenean maiteminduta dagoela konturatzen da, baina ez du berarekin etorkizun bat ikusten. 

    Bere bihotzaren eta bere buruarekiko gatazka ziurtatzen da, Baina aldi honetan, burua irabazten du (hau ez da normala bihotzeko kontuekin…, Laurarentzat ere ez gertatutakoa).

    Pelikula pentsaraztea egiten du. Zer egingo zenuke zu Lauraren egoeran? Zergatik ditugu horrelako aurreiritziak? Informazio falta egiten gaitu horrela jokatzea? Gizarteak bera? Nori eman behar dizkiogu gure zoriontasunaren kontuan? Interesgarria iruditzen zait planteatutako era. Zoragarria.