Mostrando entradas con la etiqueta Arreta goiztiarra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arreta goiztiarra. Mostrar todas las entradas

lunes, 22 de abril de 2013

ARRETA GOIZTIARRA



   Arreta goiztiarraren inguruan hainbat dokumentu eskura ondoren, baliogarrien izan zaizkidan bi dokumentuen inguruan egingo dut hurrengo sarrera.

      Dokumentuak ondoko hauek ditugu: 

https://docs.google.com/presentation/d/1aCDAkw1QW6ezgCkBMZHxA5PoV6vFnNAbFiIwdSU1mQc/edit#slide=id.p16 Mondragon Unibertsitateko dokumentua daukagu hemen, izenburua: Arrisku sozialean dauden umeen ezaugarriak eta beharrak.

     Hurrengo lerroetan, nire hitzekin bi dokumentu hauen sintesia ateratzen saiatuko naiz.

   Liburu zurian hurrengo definizioa zehazten du: “ 0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruari zuzenduriko jarduera multzoa; haurrek garapenean pairatutako edo paira ditzaketen alterazio eta beharrizan iragankor zein iraunkorrei erantzuna lehen bait lehen ematea helburu dutenak”. “ Haurra garatzen ari den heinean hainbat ezintasun agertu ahal dira, maila ezberdinetan, horregatik arreta goiztiarrak bereziko garrantzia du. Honek beti aditu talde batek zuzenduko du.

   Umeak alterazioak etapa ezberdinetan jasan ahal ditu, bai haurdunaldian, baita erditzean (hau bizitzaren momenturik traumatikoena baita), edo jaiotakoan.

HAURDUNALDIAN:
-        -   Alterazio kromosomikoak (kromosoma bat gehiago duten umeak Down sindromearekin jaiotzen dira.)
-          Fetoan ematen diren alterazioak  (oxigeno falta)
-          Arrisku biologikoaren ezaugarriak (ama urte asko dituela adibidez)

JAIOTZEAN:
- Jaiotze momentua ez da erreza, trauma handi bat bizitzen dute umeak momentu honetan, eta oztopoak edo zailtasunak egon daitezke. (oxigeno falta momentu horretan, denbora gutxiagorekin jaiotzea…)

JAIO ETA GERO
-        -   Gaixotasunak, drogak, elikadura desegokia…
-          Espektro autistak
-          Adimen urritasuna
-          Hizkuntzaren zailtasunak
-          Garapen psikomotore desegokia
-          …
Esaterako  ume guztiek hainbat behar dituzte:

-          FISIOLOGIKOAK : loa, garbiketa,  osasuna…
-          KOGNITIBOAK: esperimentazioa, jakin-mina…
-          SOZIOKULTURALAK: komunikazioa, errespetua…
-          AFEKTIBOAK: lotura afektibo seguruak, iraunkorra, atxikimendua…
-          SEXUALAK : kuriositatea, kontaktua…

    Puntu guzti hauetan, faltak, edo eragozten dituzten faktoreak agertu ahal dira. Ume bakoitzak zirkunstantzia berezi batzuen menpe biziko baita.  (familiaren egoera, gurasoen hezkuntza, egoera sozioekonomikoa…)

      Umeak  bizi diren egoerak direla eta traumak jasan ahal dituzte, aipatu ditugun beharrei erantzun egoki bat jasotzen ez badute.  Eta trauma hauek bere bizitza osoan zehar beraiekin egongo dira, eta bere bizitzan eragin handia izango dituzte.

PREBENTZIOAK:

-          - OSASUN ZERBITZUAK: Informazio egokia jaso, txertoak, haurdunaldiaren jarraipena…
-         -  HEZKUNTZA ZERBITZUAK. Formazio ezberdina, hitzaldiak…

     Gurasoek informazioa egokia jasotzea  ezinbestekoa da  umeari behar dituen beharrei erantzuna egokia emateko , umea era integral eta osasuntsu batean garatu ahal izateko.  Gu maistrak izango garena, gurasoei lagundu behar diegu ere, informazioa emanez, edo klasean ikusten duguna kontatuz, horrela guztiok batera lan eginez, ume horren garapen egokia bermatuko dugu. Gu maistra moduan, laguntza eskaini ahal dugu ere, gurasoei informazioa emanez, edo non aurkitu ahal duten laguntzen, eta beti umeak nola dauden behatuz, eta zerbait arraroa ikusten badugu zerbait egin beharko genuke. Zaila da batzuetan egoera hauei aurre egitea, baina gure lana txikitzuen ongizatea bermatzea da. 

     Ume bat arrisku asko izan ahal ditu. Loa adibidez, oso garrantzitsua da, batez ere lehenego urteetan. Eta hau bezala, beste gai guztiak, elikadura, garapen sozioafektiboa… eta guztietan arreta berezia jarri beharko dugu. 





LADYBIRD, LADYBIRD PELIKULA



Arreta goiztiarraren inguruan pelikula bat ikusi genuen klasean. Ladybird, Ladybird pelikula hain zuzen.  1994.urtekoa da, eta bere zuzendaria  Ken Loach da.  Gogorra, errealista, eta unkigarria bezala definituko nuke, benetan gaizki sentiarazten dizula, eta ukitzen zaitu.

LadyBird benetako istorio batean inspiratutako film-a daukagu.  Bertan emakume baten bizitza kontatzen digute, Maggierena. Lau ume ditu, aita ezberdinetakoa, eta bere egoera oso larria da. Maggie oso istorio beltzak bizi izan ditu, jo diote, eta bere giro familiarra ez da batere egokia haurrak hazteko. Momentu batean Jorge ezagutzen du, hispanoamerikatik datorren gizona. Errefuxiatua da, arazo politikoak izan ditu bere herrialdean eta kanpora alde egin behar du, Maggie ezagutzen duenean berehala maitemintzen da berataz, eta laguntza eskaintzen dio behar duen guztirako.

Baina zerbitzu sozialak laster ume hauen egoeraz larritzen dira, eta lau umeak kentzen dizkiote amari. Benetan ama ona da, baina bere egoera oso txarra da, eta umeak zaindu ezin dituela esaten dute zerbitzu sozialak. Pelikula osoan emakume honen sufrimendua adierazten da, nola gaizki sentitzen den benetan, nola bere haurtzaroaren traumak ez dizkioten batere laguntzen bere bizitzan, eta nola borrokatzen duen Jorgerekin familia bat osatzeko. Jorgerekin ere umeak izaten ditu, baina beti kentzen dizkiote. Eta hauek arteko borrokak ere ematen dira.

Nire ustez Maggie ama ona da, ahal duena egiten du, baina bere egoera oso larria da, eta ez du familia estrukturatu bat eta etxe bat, ezta dirurik ere haurrak ondo zaindu ahal izateko. Adibidez, pelikulan umeak bakarrik usten ditu etxean, bera lanera joaten delako, halako batean sute bat ematen da etxean, eta ume bat bere gorputzean izugarrizko zauriak izaten ditu. Ama lanera joan delako utzi ditu bakarrik, baina hau ezin da egin.  Maggie benetan gaizki sentitzen dela daraman bizitzarekin eta bere umeei ematen ari dien bizitzarekin, baina ezin du besterik egin. Galdera da… Norekin daude hobeto haurrak? Amarekin, beste familiekin. Nire ustez, umeak traumak jasoko dituzte bi egoeretan, eta ez dira ondo sentituko ez amarekin (erantzun egokia eman ahal ez dielako…asko maite dituen arren…) ez beste familiekin edo zentro batean, Bere benetako familiarekin, kasu honetan amarekin egon nahi izango dutelako, baina ez da zaila.

Horrelako egoerei erantzun on bat ematea ez da gauza erraza, nire ustez gobernuak laguntzak eman beharko lituzke. Horrelako kasuak ematen direnean, ama hauek nolabaiteko laguntza jaso ahal izateko, bai ekonomikoa, baita psikologikoa, hezitzailea… Azkenean ama hauek sozialki baztertuta daude, auto-estima gutxi daukate, eta edozer gauza egiteko daude prest, bere umeen bizi kalitatea bermatzeko.  Lagundu ahal dien bakarra gobernua da, baina ez dute horrela jokatzen. Eta haiek dira egoera askoren errudunak.