Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza premia bereziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza premia bereziak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 17 de abril de 2013

ELLING PELIKULA


     Elling pelikula klasean ikusteko aukera izan genuen. Bertan Noruegako bi pertsonen historia agertzen da. Lehenengoa Elling dugu,  bi urte pasa zituen psikiatriko batean, eta denbora horren ostean, bizitza errealera bueltatzeko momentua ailegatzen zaio. Zerbitzu sozialak, pisu bat ematen diote, beste gizon batekin, Kjell izenekoa. Biok demostratu behar dute bakarrik bizitzeko gai direla. Laguntzarekin eta konfiantzarekin poliki poliki egoerak gainditzen doaz. Elling adibidez bakarrik ateratzeko beldurra zuen, edo telefonoa hartzeko zailtasunak, baina poliki poliki beharreko laguntza eskainiz lortzen dute nahi duten guztia. 

     Oso historia polita da, eta gauzak erakusten dizkigu. Pertsona bakoitzaren beharrak bereziak eta desberdintasunak ditugun, eta nola laguntza egokia eskainiz gero dena lortzeko gai izango diren. Azken finean edozein pertsonak zailtasunak izan ahal ditu modu batean edo bestean. 

     Premia bereziak dituzten pertsonek, laguntza bat behar dute besterik ez. Klasean ikasten ari garen moduean, metodologia eta egokitzapen egokiak bilatuz gero,edozein sailtasun gainditzeko gai izando diren. Kasu honetan asistente sozialak eskaintzen dio laguntza, horrela komunitatera integratzea lortzen dute biok. Behar hauek edonon aurkitu ahal daitezke, gizartean, kalean, eskolan…eta gu eskolan asetzeko gai izan beharko gara.



lunes, 8 de abril de 2013

HARRERA PLANA


       
       Ume guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea daukate. Hezkuntza hori Ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatuta egon behar da. Curriculuma era orokorrean dago oinarrituta, baina kontzienteak gara premia bereziak egon ahal direla, eta eskakizun edo behar ezberdinak. Horregatik ikastetxea era esanguratsu batean aniztasunari erantzun egokia emateko gai izango da.

       Harrera plana,  pauso edo neurri batzuk dira non jarraituz gero umeen integrazioa eta eskolatze  prozesua errazten duten. Eusko Jaurlaritzak: “Ikasle berriak ikastetxera egokiten laguntzeko helburua duen jarduera protokoloa” bezala definitzen du. Harrera plana hezkuntza maila guztietan aplikatu ahal da, gu Haur Hezkuntzan zentratuko da eta ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatuta dago.

        Ume bakoitzaren ezaugarriak aztertuko ditugu, jakiteko ea harrera plana erabiltzea beharrezkoa den ala ez. Ikastetxeek autonomia izango dute, beraien harrera plan pertsonala diseinatzeko, hezkuntza beharretara zuzenduta. 

        Oso argi utzi behar da, ikasle bakoitza besteengandik ezberdina dela. Horregatik harrera plana orientatzeko erabiltzen dugu, eta ez dela aplikagarria denbora luzerako, egoera nola eboluzionatzen doan behatu eta aztertu beharko baita. Harra plan egoki bat irekia dago, edozein momentuan aldaketak jasango ditu, ume bakoitzari egokituko baita, eta beraien beharren arabera moldatuko dugulako.

Harrera planak eskuarteak zehazteko balio dute. Finkatzeko bakoitzaren zereginak eta orientabide       moduan erabiltzeko. Gero ez dugu ahaztu behar jariotasunez erabiltzeko aukera ere izango dugula, eta hobeto esanda, egoera bakoitzaren ahal den era egokiagoan moldatzeko aukera. Bakoitzak bere beharrak izango baititu eta bere zirkunstantziak ezberdinak izango direlako, eta guk garelako hauetara moldatu behar garenak, ez beraiek.  



jueves, 7 de marzo de 2013

HEZKUNTZA BEREZIA ///// HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK


    Bi kontzeptu hauek argitzea beharrezkoa ikusten dut. Batzuetan esanahiak korapilatsua bihurtzen direlako…

     XIX eta XX. Mendeetan ez zen hezkuntza premia bereziaz hitz egiten, hezkuntza bereziaz baizik. Zailtasunak zituzten umeak baztertu egiten ziren (ezberdinak izango balira tratatzen zituzten). Beste eskola berezi batzuetara eramaten ziren, edo ez ziren eskolara eramaten.

     Urteak pasa ahala, ikuspuntua aldatu egin da. Orain premia bereziak dituztela dakigu, ez ditugu horregatik ezberdin tratatu behar, berdinak baitira, baina beste era batean aurkeztu beharko dizkiegu gauzak. Egokitzapenak egitea da gure xede nagusia. Aniztasuna era askotan aurkeztu ahal daiteke, eta honekin lan egingo dugu.  Egokitzapenak era askotakoak izan ahal daitezke, fisikoak (adibidez  gurpil aulki batean dabilen pertsona edo ume batentzat ingurunea egokitu), tresnak eskuratu (adibidez, eskolan itsu bat badaukagu, braile makina bat beharko du), egokitzapen curricularra… esan dudan moduan, era askotan aurkeztu daitezke premia bereziak eta gure lana hoberen moldatzea  gauzak beraientzat izango da.  Gainera pertsona bakoitzak gure behar pertsonalak ditugu, irakaskuntzan adibidez ume guztiek ez dute berdin ikasten, ez dago metodo zehatz bat…  horrekin adierazi nahi dudana da, guztiok, neurri batean edo bestean ezberdinak garela, eta hori da berdinak  egiten gaituena, bakoitzak zirkunstantzia batzuen menpe egongo da, hori bakarrik.

      Horregatik bi kontzeptu hauen ezberdintasuna hau da. Lehen hezkuntza berezia zuten umeak baztertu egiten zituzten, berezitzat hartzen zituzten, eta eskola berezietara eramaten zituzten. Gaur egun berriz ez, eskola inklusiboetara joaten dira, ume guztiak bezala, eta premia bereziak dituztenez egokitzapenak egiten zaizkie beraientzat. Guztiok normalak gara baina bakoitzak premia batzuk izango ditugu gure bizitzan.