jueves, 30 de mayo de 2013
viernes, 10 de mayo de 2013
AMAIERA
Blogari eta ikasgai honi amaiera emateko, azken hausnarketa idatziko dut hurrengo
lerroetan. Hilabeteak joan egin dira, konturatu gabe,eta ikasitako hainbat
pintzelada jarriko ditut. Hausnarketa honek kontzientzia hartzeko baliogarria
izan zait, berriro ere. Bloga ikasgaian zehar ikasi ditudan hainbat gaien inguruan adierazpenak egiteko lekua izan da, eta hau da azkenengoa:
Gizartea
aldatzen doa eta honekin batera eskola, bere funtzioak, beharrak eta paradigmak.
Blog-ean komentatu dudan bezala, eskola integratzaile batetik eskola inklusibo
batera joateko bidean gabiltza, egunero perspektiba berriak erabiliz. Gaur
egungo eskola multikulturala da,
interkulturala izan behar lukeen arren, baina honek curriculumetan aldaketa
sakonak suposatuko lituzke, eta oraindik ez dira heldu. Berdintasunaren aldeko
hezkuntza sistemaren barne lan egiten dugu ere, ume guztiek hezkuntza duin bat
jasotzeko eskubidea dutelako, berdin du zer nolako premiak dituzten umeak.
Honek erronka bat suposatzen du, eta horregatik aldaketa ugari eskatzen ditu
hezkuntza sisteman. Erreza dela badakigu, baina jende askoren laguntzarekin
marko praktikoa eta teorikoa aldatzea lortzen da, ibili beharreko bidea oso
luzea izan arren. Ikasgai hau, kontzientzia hartzeko lagundu dit, batik bat,
metodologia edo programa ezberdinak ikusteko, protokoloak zeintzuk diren
ulertzeko, eta batez ere, zer nolako lan egin behar izango dudan jakiteko, edo
nondik abiatu behintzat. Argi daukat teoria batzuk ez dutela zer ikusirik
praktikarekin, eta benetan ikasiko dudan momentua bizitzen dudanean izango
dela, baina garrantzitsua ikusten dut, momentu honetatik prestakuntza jasotzea,
eta hau izan da ikasgai honetako xederik garrantzitsuena.
Ikasgai hau,
pertsonalki gustatu egin zait, metodologia ezberdin bat erabili dugu klasean
ere, eta hau erakargarria iruditu zait, gainera ebaluatzeko era ez da izan dena
azterketa batera jokatzea, eta honek lasaitasuna adierazten du lehenengo
momentutik, lan egin behar zela argi zegoen, baina presioa desagertu zen
lehengo momentuk. Eskola inklusiboaren kontzeptua oso garrantzitsua ikusten dut
gaur egun, eta maistrak izango garen heinean, benetan prestakuntza espezifiko
eta on bat behar dugula pentsatzen dut, gaur egun gizartean aurkezten zaizkigun
behar guztiak asetu ahal izateko.
Gauza asko
azaldu dira klasean, hausnarketara
eraman gaituzten hainbat gai aurkeztu dira, eta honek zer nolako maistra izango
zaren erakusten dizula uste dut. Zer nolako ideiak dituzun, zeren alde egingo
duzun, edo zer ez zaizun bidezkoa iruditzen. Beste aldetik, gai asko pelikulen
bidez landu ditugu, eta hau arazoak irudikatzeko oso baliogarria izan zaigu.
Bukatzeko ebaluazioari begira, ikasle koaderno bat burutu dugu. Non guk
bildutako informazio landu izan dugun, horrela kontzeptuak barneratu ditugu eta
gai ezberdinetako informazioa jaso dugu ere, material asko eskaini digutelako
eta bakoitza nahi izan duena inplikatu da.
Norekin ikasten edo lan egiten dudan hobeto egoeraren arabera da, batzuetan ni bakarrik egotea behar dut (gai bat berria denean, edo informazioa bildu edo topatu behar dudanean… momentu horretan lasaitasuna eta bakardadea laguntzen didate), agian beste egoera batzuetan, beste pertsonekin lan egitea aberasgarriagoa da, eztabaidatzeko, informazioa kontrastatzeko edo lan bat burutzeko, gehientzan pertsona bakoitza bere ekarpena egiten du, eta horrela lanak hobeto ateratzen dira. Egia da, hainbat pertsonekin ezin dudala lan egin. Bestea nolakoa den baldintzatzen duela egoera, langilea ez bada edo paso egiten badu, zer nolako jarrera duen… batzuetan oztopatzen dit lan egiteko orduan. Errespetu falta izugarria iruditzen zaidalako bai bere kideei begira baita bere lana izango den lanbideari ere.
Beste
pertsonekin lan egiteak, nire burua hobeto ezagutzea ekarri dit beti, egoera
ezberdinen aurrean nola jokatzen dudan, oso argi ikusten baitut, edo zer nolako
sentimenduak ditudan, eroso nagoenean adibidez
alaitasuna, bromak egiteko gogoak, giro on eta eroso bat sortzeko gogo
ikaragarriak ditut, beste batzuetan
aldiz, amorrua sentiaraztera eraman naute hainbat egoerek. Beti gauza onak eta txarrak agertzen dira
bizitzaren esparru guztietan. Argi daukat lanean egongo naizenean, kide
guztiekin ondo eramaten saiatuko naizela, jarrera baikorra izaten, errespetuz
jokatzen eta burua beti ideia berrietara irekita izaten. Nire bizitzaren
ispiluak, gehienetan esperientzia baikorrak erakutsi dizkit, baina ere argi
daukat hainbat jarrerekin ez nagoela batere eroso eta zerbait esan behar badut,
esango dudala, inongo arazorik gabe.
Besteekin
egoteak eta lan egitea, perspektiba berriak ikustera eta beste pentsatzeko erak
errespetatzera eramaten naute beti, adostasunera heltzeko ere komunikazio
eraginkorra izatea beharrezkotzat jotzen dut, batzuetan amore eman behar duzu
zuk, besteetan besteek. Nere iritziak argudiatzea, eta defendatzea gustatu zait
beti, eta gero malgutasunez jokatzea.
Ikasgai
hau burutzeko irakurketaz eta filmetaz baliatu gara. Informazioa leku
ezberdinetatik atera dut, liburuak, apunteak, internetetik… Gai bati buruz informazio gutxi nuenean,
beste batzuekin osatzea lortu dut. Azkenean finean irakurtzea da gai bati buruz
jakiteko bidea.
Gai bati buruz informazioa bilatzen dugunean , ikasteko mekanismoak martxan jartzen direla uste dut, eta esfortzu hori normalean, ikasketa esanguratsua bultzatu dezake. Norberak nahi duen eran bilatzen du informazioa, irakurrita, liburuen bidez, bideoak ikusten.. batzuetan irudi sinple batekin zerbait ulertu dezakegu eta betirako geratu daitek jakintza hori zure barnean. Bakoitzak badaki nola ikasten duen errazago eta horretaz baliatzea garrantzitsua da.
Kontzeptu
batzuk beste batzuk baino gehiago kostatu zaizkit ulertzea, adibidez arreta
goiztiarrarena. Informazia Eio-ko blogetik eta internetetik lortu dut. Klasean
ere galdetu nuen, eta irakaslearen laguntzarekin eta topatutako
informazioarekin ulertzea lortu nuen.
Egia da norberaren esfortzua baliagarriagoa dela lana eginda ematen
dizutenean baino.
Pelikulak gehigarri bat izan dira ikasketa prozesuan. Ikasgai honetan, egoerak testuinguru batean ikusteko edo adibideak ikusteko oso baliagarriak iruditu zaizkit. Niri pertsonalki zinea asko gustatzen zait, eta film-ak aberasgarriak izan direla uste dut.
Maistraren
lana, behaketarekin oso lotura estua dauka. Egunero ume guztiak behatzeko
aukera izango dugu, eta era berean umeak eta familiak ezagutzeko aukera ere,
batez ere umeak. Eguneroko lanean, gauzak antzemango ditugu, ezberdintasunak
(umeen ikasketa prozesuan… gauzak berehala nork ulertzen dituen, nork ez, nork
duen sormen handia, edo nork dituen arreta arazo larriak). Oraindik ez dut nire
azalean bizi, baina gauzak ikusten direla pentsatzen dut. Identifikazioaren
aldetik uste dut oso garrantzitsua dela profesional bezala ondo formatua
egotea, psikologiako ezagupenak edukitzea, eta premia berezietan informazio
asko izatea, horrela errazagoa izango zaigu gauzak lehen-bailen identifikatzea
eta laguntza eskaintzea. Nire iritziak, laneko beste pertsonekin (psikologoak,
pedagogoak…) trukatuko nituzke, beraiek zer pentsatzen duten jakiteko. Lan
kooperatiboa guztiz beharrezkoa baita zure lana osotasunean egiteko.
Haurrari zer
gertatzen zaion seguru dakigunean (agian gurasoek esan digute, edo eskolan
atera dugu… egoerak anitzak izango dira), lan egiteko momentua heltzen da. Ume
bakoitzak ikasteko erraztasun gehiago edo gutxiago izango duela kontzientea
naiz, eta gainera, bakoitzak bere erara ikasiko du. Umeak pertsona indibidual
bezala tratatzea oso garrantzitsua ikusten dut, guztiak ezberdinak baitgara eta
bakioitza premia berezi batzuk izango dituelako. Guztiak berdintzat hartzea ez
zait bidezkoa iruditzen.
Premia
bereziak dituzten umeekin lan egiteko, metodologia egokia bilatu behar dugu,
bere beharretara hobeto egokitzen dena. Egunero material gehiago eta gehiago
ateratzen ari da, eta seguru beste maistrekin harremanetan egonez gero,
material hori transferituko eta konpartituko dugula. Ez dut uste lan erraza
izango denik, baina gogoekin edozer gauza gainditzeko gai gara, hori erakutsi
dit batik bat ikasgai honek.
Familiekin
harreman egokia eta hurbila izatea ezinbestekoa ikusten dut lan honetan.
Konfiantza osoa, eta gauzak nola adierazi oso inportantea da honetarako.
Gainera beti, familiekin batera lan egin beharko dugu, arazoei ondo erantzuteko
bide berdinean joatea ezinbestekoa da. Maistra eta gurasoak ados ez badaude eta
kontrako gauzak esaten eta egiten badituzte umeak ez du jakingo norantz joan,
naiz eta azkenean familiari kasua egin.
Horregatik familiarekin komunikazio eraginkorra izatea, konfiantzazko
giroa sortzea eta elkarlana ezinbestekoa ikusten dut, umearen garapen integrala
lortzeko.
Esandako
guztia ikastetxeko beste partaide guztiekin lan egiteko ere aplikagarria da,
era egokia ikusten baitut adierazteko era hau, konfiantzaz, errespetuz, eta
hurbiltasunez, beti baikorrak izaten, burua irekita izaten eta alaitasunez. Jarrera asko eragiten du egiten ditugun gauza
guztietan, eta batez ere beste pertsonekin lan egin behar dugunean, jarrerak
batzuetan kutsatzen baitira.
Bestalde
koordinazio lana ez da erraza, gero eta jende gehiago egon, orduan eta zailago
izango da ideia guztiak bateratzea, eta adostasunetara ailegatzea, honetarako
jarrera ona izatea ezinbestekoa da. Honi aurre egiteko jariotasuna adieraztea
ezinbestekoa ikusten dut, guztien partetik. Malgutasuna eta gogoak izatea
Gelan ditugun egoera guztiei aurre egiteko baliabide ezberdinak izango
ditugu, bai guk ditugunak (barnekoak) baita kanpoko laguntza ere, Berritzeguneko
departamentuak adibidez, laguntza eskainiko digu, ikastetxeko beste lankideak,
protokoloak, informeak…. Gauza asko izango dira kontutan izan beharko ditugunak
eta lana era ordenatu eta on batean egin beharko dugu.
Arreta goiztiarraren kasuan adibidez, hain delikatua den gaia, lehenengo
behaketa beharko dugu, gero gurasoak ezagutu, eta argi badago zerbait pasatzen
zaiola ume horri, edo arazoak izan ahal dituela etxean orduan zuzendaritzara
joko dugu, beraiek egoera aztertu eta gero zerbitzu sozialetara deituko dute,
behar izanez gero. Gai hauek tratatzeko lasaitasunez eta segurtasunez egin
beharko dugu.
Batzuetan metodologia bat erabiltzen
dugunean, eta erantzunik ez dugunean, aldatu behar dugula esan nahi du.
Batzuetan zaila da metodologia egokia zein den aurkitzea, baina behaketarekin
eta proba ezberdinak eginez, bilatu dezkegu, edo guk sortu. Lan hau
sormenarekin oso lotuta ikusten dut ere. Material sinple batekin gauza asko
sortu ahal ditugu ume bakoitzarentzat moldatuta gainera. Oso inportantea
ikusten dut umeak indibiduo bezala ikustea eta ez guztiak multzo bat bezala,
gainera batzuetan ikasketa pertsonalizatua behar izango dute, eta hori gure
menpe dago bakarrik.
Argi dago, erantzuna eman behar
diegula ume guztiei, eta behar guztiei, behar duten erantzuna bilatu behar
dugu, bakarka edo laguntza eskatuz. Baina gu, eta bakarrik gu, gara erantzun
hori bilatzearen arduradunak, eta hori izango da gure lana, hau baita ume
guztiak era integral batean garatzeko bide bakarra, eta gu egongo garelako
bere bizitzarako etaparik
inportanteenean.
Currikulum egokitzapenak umeak
behar bereziak dituenean egiten da. Klasearen erritmoa jarraitu ahal ez
duenean, edo arazoren bat agerian dagoenean, hau egiten da. Hau bakarrik
ezinbestekoa denean egingo da, umearentzat kaltegarria delako, etiketa bat
jarriko diogu bere bizitza osorako, eta hori ez da hoberena. Era horretan
Curriculum-ena umeari egokitzen da eta ez alderantziz (ezinezkoa baita). Honek
umea aurrera jarraitzen laguntzen dio, curriculuma bere gaitasunaren arabera
moldatuko da, bestela kurtsoak errepikatzen hasiko zen, eta berehala oso
atzeratua geldituko zen. Egia da, ez dituztela besteek dituzten konpetentziak
guztiak neurri berean, baina beharrezkoa da, premia bereziei erantzuteko.
Curriculum egokitzapena pertsona ezberdinen artean burutzen da (tutorea,
psikologoa, HIPIa…). Lan kooperatiboa ezinbestekoa da honetarako, eta
informazioaren trukea. Psikologoa ikusten duena eta andereñoa antzematen duena
egunerokotasunean ez delako berdina, baina biak guztiz beharrezkoak dira,
egokitzapena ondo burutu ahal izateko. Jarraipen ona egitea ere oso inportantea
da, eta espezialista guztien parte hartzea.
Lankidetza honetan harreman
interpertsonalak ondo eramatea ezinbesteko da, kideekin, familiekin eta batez erea umeekin egongo
garelako egun osoan harremanetan, eta guztien inplikazioa beharrezkoa delako
umeari erantzun egokia emateko. Horregatik ezinbestekoa ikusten dut komunikazioa gaitasuna izatea. umeekin batez ere sentikorra izan behar zarela uste dut. Beraiek horrelakoak baitira eta sentimenduak beti erakusten dituztelako. Adimen emozionalarekin serikusia handia duen gaia, eta Haur Hezkuntzatik beraiekin landu beharrekoa.
Auto-balorazioa oso inportantea
da, kontzientzia hartzea egiten dudan guztiaz, zenbat denbora pasatzen dudan,
eta nola egiten ditudan gauzak, egindako esfortzuarekin ze nolako emaitzak
lortzen ditudan ikusteko, eta autorregulatu ahal izateko. Horrela emaitzak ikusterakoan nire
perspektibak betetzen diren ala ez jakingo dut, eta ez badira nahi nituenak,
zerbait aldatu behar dudala jakingo dut, datorrenerako.
Ez dut uste materia inoiz
bukatutzat ematen dena, beti dago zerbait gehitzeko, zerbait ikasteko, edo
zerbait ez dakizuna… ezinezkoa da edozein ikasgaian materia bukatutzat bezala
hartzea. Magisteritzan gutxiago ere, eskolaren funtzioak aldatu egin dira orain
dela urte batzuetatik ona, baina aldatzen jarraituko direla argi daukat,
horregatik birziklapen prozesuan ibiliko gara beti, ikasketak inoiz ez dira
bukatuko.
Ikasgaian inplikatu naizela
uste dut. Dena den, aurten ez dut nahiko nukeen denbora izan. Eta batzuetan
heltzen ez naizela sentitu dut, edo ordu gehiago sartu izan beharko nituela,
baina ordu horiek fisikoki ez dira existitu. Dena den, pozik nago egindako
lanarekin. (Batzuetan eskatzen zitzaidana zen ala ez zalantzak izan ditudan
arren)
Ikasgai honetan kontzeptu asko
((hizkuntza berezia eta hezkuntza premia bereziaren ezberdintasuna adibidez,
asperger, normalizazioa, curriculum egokitzapena…) ulertaraztea zen nire
helburuetako bat, gaur egun bete behar diren funtzioak eskolan hobeto ulertzen
lagundu dit. Nire burua ume hauekin lan egiten ikustea nahi dut. Ea nola
moldatzen garen biok ikusteko, ea ze nolako laguntza eskaini ahal diet, ea nola
sentitzen naizen jakiteko… Gaur egun, gauzak ikasten lagundu dezaket bakarrik,
momentua heltzen denean ahal dudan hoberen lan egin ahal izateko.
Nire aburuz, erabilitako
materiala eta metodologia baliagarria da, bai. Klasean asko hitz egin dugu
gauza hauei buruz, eta gero parte inportanteena dator, bakoitzaren lana,
inplikazioa eta ikasteko erakusten dituen gogoak, hor baitago koska. Azkenean
ikasteko gogoak bakoitzaren barnean daude, eta inplikazio maila ere, eta hau da
benetan baloratu behar dena era objetibo batean. Bakoitzak izango duen
lanbideari, momentu honetatik erakusten dion errespetua, niretzat behintzat
ezinbestekoa da. Momentu honetan inplikatzen ez bazara, ez dut uste gero egingo
duzunik, edo behar dituzun baliabide guztiak kudeatzen jakingo duzunik, eta
lana momentu honetatik asten da.
Goian adierazi dudan bezala,
nire burua horrelako egoerak bizitzen ikusteko gogoak ditut. Gauza bat da gauzak ikastea, bideoak
ikustea eta beste gauza bat zure azalean bizitzea. Praktikak egin nituenean eta
bakarrik egon nintzenean umeekin, orduan sentitu nuen nire burua maistra gisa,
azalean sentitzea ezin da konparatu liburuak irakurtzearekin, eta guztiz
beharrezkoa sentiaraztea ondo ulertzeko. Dena den, nire burua egoera horietan
irudikatzen dut. Ume guztiekin egunero, guztiak bereziak izango dira niretzat,
bakoitzak arrazoi batengatik. Argi daukat ez dela erraza izango, baina nire
burua hor ikusten dut egunero.
Orokorrean materiala ideia bat
egiteko baliagarria da bai, bai Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeekin lan
egiteko, familiarekin lan egiteko, hezkuntza-komunitateko profesionalekin
lankidetzarako… baina esandakoa, ideia bat egiteko, azkenean ikasten denean
egiten duzunean da. Baina oinarri gisa oso aproposa iruditu zait material
guztia.
Laburbilduz eta amaiera amateko
ikasgai honi, esango nuke oso interesgarria iruditzen zaidala gaia, ikasgaia
eta inklusioaren utopia (nik utopia bat bezala ikusten dut oraindik) baina ziur
nago ilusioarekin eta lan handia eginez, benetan eskola inklusibo bat lortu ahal dugula, non ume guztiak bertan
integralki garatu ahal diren, bakoitzaren erritmoa eta beharrak kontutan
izanda. Guztiok zoriontsuak izatea da, nire helburu nagusia.
jueves, 9 de mayo de 2013
FAMILIA
Blogarekin amaitzeko azken artikulua eta gaia, familiaren ingurukoa da.
Ezintasun psikiko bat duten familiarekin hain zuzen ere. Bizitza osoan garapen
bat jasaten dugu. Hau eboluzioarekin estuki lotuta dago, gizaki guztiok
jasotzen dugun garapenarekin. Jaiotzen garenetik hil arte, aldaketa eta ikaste prozesu
batean murgilduta baikaude. Gizakiek bizitza osoan krisi eta etapa batzuen
aurrean egongo da, eta hauek gainditu edo porrot egingo ditu.
Azken artikulu honetan, Montse Friexa idatzitakoa hain zuzen ere,
(pedagogiako irakaslea, Bartzelonan) autore eta teoria batzuen inguruan
puntuazio batzuk botatzen dizkigu.
Lehenengoa Erik Eriksonek eman zuen, Freuden jarraitzailea, eta bizitzaren
zortzi etapak bereizten ditu. Eriksonen arabera, indibiduo bakoitza bere
bizitzan krisialdi batzuk pasako ditu, eta hauek menperatzea ezinbestekoa da,
ez baditu gainditzen bere bizitzaren hurrengo etapara garraiatuko ditu
berarekin, horregatik konflikto hauek gainditzea oinarrizkotzat hartzen dugu.
Familia batean kide bakoitza bere eginkizunak ditu. Kide batek bere funtzioa
egiten ez badu, beste kideak oztopatuko ditu. Horregatik familia batean
bakoitza eginkizun bat duela esan daiteke. Unitate bat bezala hartzen
dugu. Elkartzen dira, hazten dira, heldu
egiten dira, eta garapenaren estadio guztiak pasatuz doa.
Familia guztiak aldatzen ari dira momento guztietan, ez dira estatikoak.
Egia esanda pertsona guztioak aldatzen ari gara momentu guztietan. Garapena ez
baita gelditzen. Aldaketa hauek estresa suposatzen du. Familia bateko umea
ezintasunen batekin jaiotzen denean, familia horrek estres askorekin biziko da.
Estres hau mota ezberdinetakoa izan ahal
daiteke; normatiboa (familia gainditu egin behar du, etapa horrek exijitzen
duen aldaketa gainditzeko) ala paranormatiboa (familiaren garapena oztopatzen duena).
Familia batean umea minusbaliotasun psikiko batekin jaiotzen da, familia
horrek estres paranormatiboa sufrituko du.
Gainera familia hauetan trantsizioak egongo dira, baina batzuetan ez dira
heltzen edo ez dira egoten, eta familia hauen desoreka areagotzen dute. Adibidez
dependentzia handia duten umeek. Ume hauek beti izango dira dependienteak eta
familia hauen ardurak urte askoz oso handiak izango dira.
Artikuluan familiaren etapak bereizten ditu:
-
Familia
egituratzen denean.
-
Umea
itxarotea
-
Minusbalitasunarekin
jaiotzen den umearen jaiotza.
Bertan gurasoak fase batzuk pasatu eta gainditu
behar dituzte (shock, erreakzioa, eta egokitzapen fasea)
-
Lehen
hezkuntzan dituzten familiak
-
DBH-ko
hezkuntza
-
Familiak
eta pubertaroa
-
Familiak
eta helduak
-
Familiak
eta erdi adina.
-
Adin familiak
Etapa bakoitzak arazo eta krisi batzuk sorrarazten ditu familietan,
gainditu beharrekoak. Familia hauek premia eta laguntza batzuk behar dituzte
dituzte, hala nola; minusbaliatuaren zainketa fisikoa, laguntza garraioarekin,
aisialdirako laguntza, bere garapena hobetzeko erak, informazioa eta jakintza minusbaliari
buruz… premia eta behar hauek aldatuz doa.
Nire ustez eta amaiera ematen hasteko blog honi, familia hauek pasatzen
dutena guztiz normala da, gobernuak laguntza gehiago eman beharko zituen,
informazio gehiago eman, hezkuntza eman, diru laguntzak, garraio laguntza… Gai honi
buruz asko hitz egiten da, eta oso gutxi laguntzen dute. Ume hauen premiak eta
bere familienak asetu behar dira, eskolatik, gobernutik, auzotik. Testuinguruak
ere lagundu ahal dezake. Laguntza psikologikoa ere eskaintzea oso baliagarria
ikusten dut. Azken finean garapen integrala guztiok behar dugu, oreka sentitzea
gure barnean, eta laguntza eta elkartasuna sentitzea gure inguruko jendeagatik.
Horrela arazo eta krisi guztiak gainditu ahal izango ditugulako.
Maistra izango naizenean horrelako ume eta familiekin lan egingo dut, eta
espero dut behar duten laguntza osoa jasotzea nire partez. Baliabide hoberenak
bilatu ahal izatea eta guztion laguntzarekin eskola eta gizarte inklusibo bat
eraikitzea, non guztiok berdinak garen eta guztion beharretara egokitzen
ikasten dugun. Etxean, klasean eta kalean. Guztiok baititugu premia bereziak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)